165. zk., 2016ko abuztuaren 31, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (822 KB - 50 orri.)
- EPUB (457 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
3755
EBAZPENA, 2016ko martxoaren 8koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez Arcelormittal Sestao SLUri emandako ingurumen-baimen integratua aldatu eta berrikusten den. Altzairugintzako, isurketa jarraituko, beroan ijezteko, desugerketa-lerroko, HCI birsortzeko instalazioko zein zepak birrindu, sailkatu eta bahetzeko jarduerak Sestaoko udalerrian (Bizkaia) egiteko zen baimen hori.
Orduko Ingurumeneko sailburuordearen 2005eko apirilaren 13ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-inpaktuaren deklarazioa egin eta ingurumen-baimen integratua eman zen Acería Compacta de Bizkaia SA enpresaren Sestaoko (Bizkaia) desugerketa-lerroaren eta HCI birsortzeko instalazioaren proiekturako.
Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko otsailaren 18ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratua eman zen Acería Compacta de Bizkaia SA enpresaren altzairugintzako, isurketa jarraituko eta beroan ijezteko Sestaoko (Bizkaia) instalazioetarako.
Ingurumeneko sailburuordearen 2012ko martxoaren 7ko Ebazpenaren bidez, aldatu egin zen Arcelormittal Sestao SLU enpresaren altzairugintzako, isurketa jarraituko, beroan ijezteko, desugerketa-lerroko eta HCI birsortzeko Sestaoko (Bizkaia) instalazioetarako ingurumen-baimen integratua.
2012ko apirilaren 27an, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Arcelormittal Sestao SLUk 2012ko martxoaren 7ko ebazpen horren aurka.
2013ko otsailaren 27an, Arcelormittal Sestao SLUk 2012ko martxoaren 7ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duen agindua eman zuen ingurumen-organoak.
2015eko uztailaren 1ean, aldatu egin zen Arcelormittal Sestao SLUri emandako ingurumen-baimen integratua. Altzairugintzako, isurketa jarraituko, beroan ijezteko, desugerketa-lerroko, HCI birsortzeko instalazioko zein zepak birrindu, sailkatu eta bahetzeko jarduerak Sestaoko udalerrian (Bizkaia) egiteko zen baimen hori, zehazki.
2012ko martxoaren 8an, Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko Erabakia argitaratu zen; hots, siderurgia-produkzioko teknologia erabilgarri onenak ezartzen dituena.
2013ko urriaren 19an, 815/2013 Errege Dekretua argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean (815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, industriako isurpenen Erregelamendua onartzen duena eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena).
Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan, ingurumen-baimen integratua berrikusteko prozedura ezartzen da teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak argitaratzen diren kasurako.
2015eko ekainaren 25ean, Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea onartu zen.
2015eko azaroaren 9an, ingurumen-organoak Arcelormittal Sestao SLUri eskatu zion hauek bidaltzeko, baimenaren berrikuspena egin zezan: instalazioaren funtzionamenduaren eta ondorioetan deskribatutako teknika erabilgarri onenen arteko konparazioa, lurzoruei buruzko informazio eguneratua eta oinarrizko txostena egiteko aurreikuspena.
2015eko abenduaren 1ean, Arcelormittal Sestao SLUk ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatu zizkioten agiriak aurkeztu zituen.
Aurkeztutako agiriak nahikoak zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordearen ebazpenaren bidez erabaki zen Arcelormittal Sestao SLUren ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena jendaurrean jartzea, 30 egun balioduneko epean, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zein Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2015eko abenduaren 14an.
Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Sestaoko Udalari eta Osasun Sailari 2016ko urtarrilaren 28an.
2016ko otsailaren 12an, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak txostena egin zuen, eta espedientean jaso da txosten horren emaitza.
2016ko martxoaren 2an, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Arcelormittal Sestao SLUren isurketa-espedienteari buruzko txostena egin zuen, eta hodi biltzailera isurtzeko baimena aldatu.
Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspenari dagokionez jendaurreko informazioaren izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu da.
Siderurgia-produkzioko teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak ezartzen dituen dokumentuak altzairugintzaren sektoreko arku elektrikoko labeetarako isurpenaren muga-balioak ezartzen dituenez, ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena egin behar da, baimena ondorio horietara egokitzeko.
Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena izapidetzeko aldian beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu dutenez, 2015eko uztailaren 1eko Ebazpenaren bigarren atalaren D.3 eta E.1 azpiatalak aldatu behar dira, aipatutako ondorioetara egokitzeko.
Lehen aipatutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legean, ekainaren 11ko 5/2013 Legeak aldatutakoan, xedatutakoarekin bat etorriz, ingurumen-baimen integratuak administrazioaren esku-hartzeko egintza bakar batean biltzen ditu hondakinak sortzeko eta kudeatzeko arloan dauden ingurumen-baimen guztiak, bai udal-hondakinen eta hondakin arriskutsuen errausketakoak, bai, hala badagokio, hondakinen isurketakoak (ur kontinentaletara eginiko isurketak, saneamendu-sistema osora eginiko isurketak eta lurretik itsasora eginiko isurketak); baita kutsadura atmosferikoaren alorrean ingurumen-izaerako zehaztapenak ere, konposatu organiko hegazkorrei dagozkienak barne.
Espedientean jasotako dokumentazioarekin bat etorriz, Arcelormittal Sestao SLUk hodi biltzailera isurtzen ditu sortutako hondakin-urak, zehazki Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak kudeatzen duen Galindoko araztegira.
Ondorioz, 2015eko uztailaren 1eko Ebazpenaren bigarren ataleko D.4 eta E.3 azpiatalak aldatu behar dira.
Arcelormittal Sestao SLUren jardueraren ondorioz garrantzizko substantzia arriskutsuen emisioa gertatzen da; beraz, lurzorua eta lurpeko urak kutsatzea eragin daitekeela kontuan hartuta, sei hileko epean, lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko txosten bat egiteko eskatzea dagokio, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko.
Kontuan hartuta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak ingurumen-baimen integratua aldatzeari buruz 25. artikuluan dioena eta 2015eko uztailaren 1eko Ebazpenak D.6 atalean ezarritakoa, baimen hori egokitu egin behar da, lurzoruaren babesari buruzko atalaren testua eguneratzeko.
Arcelormittal Sestao SLUri emandako ingurumen-baimen integratua aldatu beharra dago, bertan adierazitako aldaketak gehitzeko.
Ingurumen-organo honek ebazpen hau emateko eskumena du, 3/1998 Lege Orokorrean eta 196/2013 Dekretuan aurreikusitakoari jarraikiz (3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurugiroa Babestekoa; eta 196/2013 Dekretua, apirilaren 9koa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena).
Arau hauek guztiak aztertu dira: 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteari buruzkoa; 16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa; 5/2013 Legea, ekainaren 11koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea eta Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea aldatzen dituena; 815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako isurpenen Erregelamendua onartzen duena eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; 196/2013 Dekretua, apirilaren 9koa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa; eta aplikazio orokorreko gainerako arauak.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Arcelormittal Sestao SLUri emandako ingurumen-baimen integratua aldatu eta berrikustea, baimenaren baldintzak Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko Erabakira egokitzeko. Erabaki horren bidez siderurgia-produkzioko teknologia erabilgarri onenak ezartzen dira. Horrenbestez, honela geldituko dira idatzita 2015eko uztailaren 1eko Ebazpenaren bidez emandako baimenaren lehen, bigarren, laugarren, bosgarren, seigarren eta zazpigarren atalak:
«Lehenengoa.– Helbide soziala Sestaoko (Bizkaia) Txabarri kaleko 6.ean duen eta B-48/677.041 IFK duen Arcelormittal Sestao SLU enpresari ingurumen-baimen integratua ematea altzairugintzako, isurketa jarraituko, beroan ijezteko, desugerketa-lerroko, HCI birsortzeko instalazioko zein zepak birrindu, sailkatu eta bahetzeko jarduerak egin ditzan Sestaon, ebazpen honen bigarren atalean ezarritako baldintzekin.
Altzairugintzako, isurketa jarraituko eta beroan ijezteko jarduerak Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinean ageri dira, 2.2 kategorian, «Galdaragintza edo altzairu gordinen instalazioa (lehen edo bigarren mailako galdaketa), etengabeko galdaketa-instalazioak barne, orduko 2,5 tona baino gehiago ekoizten dituztenak» eta 2.3 a) atalean, «Metal burdintsuak eraldatzeko instalazioak, orduko 20 tona altzairu gordin baino gehiago beroan ijezteko ahalmena dutenak».
Desugerketa-lerroaren eta HCI birsortzeko instalazioaren jarduerak Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinean ageri dira, 2.6 eta 5.1 kategorietan, hurrenez hurren.
Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren I. eranskinean jasota dago zepak balorizatzeko jarduera, 5.4.c kategorian zehazki, «Hondakin ez-arriskutsuak balioztatzeko edo balioztatu eta ezabatzeko instalazioak eguneko 75 tonatik gorako gaitasunarekin – Zepen eta errautsen tratamendua» (815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako isurpenen erregelamendua onartzen duena eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena).
Arcelormittal Sestao SLU enpresa Sestaoko (Bizkaia) Txabarri kaleko 6.ean dago. Enpresak 547.018 m2-ko azalera hartzen du.
Beroan ijeztutako (eta desugertutako) altzairu-bobinak ekoizten ditu nagusiki. Instalazioak, urtean, beroan ijeztutako 1.800.000 tona altzairu-bobina ekoizteko ahalmena du.
Txatarra eta/edo baimendutako hondakin ez-arriskutsuak, aurrez murriztutako gaiekin eta eranskinekin batera (karea, ikatza), biltegian prestatzen dira, eta ondoren korronte zuzeneko labe elektrikoetan sartzen. Labe bakoitzak 132 tona galda ekoizteko ahalmena du.
Labean urtutako altzairua zali batera bota eta fintzeko labeetara eramaten da; han, desulfuratzaileak eta ferroaleazioak gehitzen zaizkio nahi den kalitatea lortzeko.
Findu ondoren, isurketa jarraituko lerrora eramaten da zalia. Han, altzairua oraskara isurtzen da, eta, handik, isurtzeko makinaren moldean husten. Arrastatzeko arrabolak martxan jarri eta multzo osoa (moldea eta altzairua) bigarren mailako hozteko gunera pasatzen da; altzairua gogortu eta xaflak ateratzen dira, ondoren, behar den neurrian mozteko.
Ondoren, xafla berotu eta tenperatura mantentzeko gas naturalezko labeetan sartzen da. Xafla tenperatura egokira iristen denean, beroan ijezteko trena presiozko urarekin azala kentzera pasatzen da; ondoren, ijezketa-kutxetatik, hozteko eta bobinatzeko makinetatik pasatzen da.
Desugerketa-lerroak eta HCI birsortzeko instalazioak Arcelormittal Sestao SLU enpresan dauden instalazioetatik ateratako xafla meheak lortzearen abantaila baliatu nahi dute (CSP teknologia), haiek ohiko beroko banda-ijezketak ez bezalakoak baitira.
Hartarako, proiektuak bi sekzio nagusi ditu:
● Bobinak desugertzeko lerroa.
● Desugerketa-lerroan erabilitako azidoa birsortzeko instalazioa.
Desugerketa-lerroak gehienez CSP bobinako 465.792 tona tratatzeko gaitasuna du urtean, eta desugertutako 450.000 bobina tona produzitzen ditu urtean. Gastatutako azido klorhidrikoa birsortzeko instalazioak 3.000 litro orduko gaitasuna du. Kopuru horiek gehitu ahal izateko, ebazpen honen I. atalean ezarritakoa hartu beharko da kontuan.
Halaber, zepa zuriak eta beltzak balorizatu ere egiten dira, Arcelormittal Sestao SLUren instalazioetan horrelakoak birrinduz, sailkatuz eta bahetuz. Tratamendu-gaitasuna aldakorra da eta altzairu-ekoizpenaren eta erabilitako mixaren araberakoa da; gutxi gorabehera 120.000 tona zepa beltz eta 20.000 tona zepa zuri tratatzen dira urtean.
Nabe batek eta kanpoko siloek osatzen dute tratamendugunea; bertan, kontrolpean solidotu, hoztu eta zahartzen dira zepak, eta alderdi ferrikoa kentzen zaie.
Altzairugintzako, isurketa jarraituko eta beroan ijezteko jarduerek kea hartu eta arazteko bi instalazio dituzte:
● 3.000.000 m3/h iragazteko ahalmena duen instalazio bat, korronte zuzeneko arku elektrikoko bi laberi zerbitzua ematen diena. Arazteko instalazio horrek keak biltzeko bi canopy kanpai dauzka labe elektrikoen gainean; bi kanpai, altzairua irteten den tokian; eta beste bi kanpai, zepa isurtzen den tokian.
● 780.000 m3/h iragazteko ahalmena duen instalazio bat, gainontzeko instalazioen keak bildu eta arazteko: bi zali-labe: labe elektrikoa, isurketa-zali eta zali-labeetarako elikatze-sistemak; lehorgailuak eta zaliak prestatzeko postuak.
Sare bereiziak dituzte hodi biltzailera doazen txatartegiko eta Harsco Metals eremuko industria-urak, ur beltzak eta euri-urak biltzeko eta ibaira doazen euri-urak biltzeko.
Proiektuak, beste hainbaten artean, teknika erabilgarri egokienak izan daitezkeen ondorengo neurriak barneratzen ditu altzairua fabrikatzeko zein beroan ijezteko. Altzairuaren fabrikazioan, teknologia hauek aplikatzen dira: automatizazioa, potentzia handiko transformadorea, ur-zirkuitu itxiekin hoztutako labeko panelak, oxigasezko erregailuak, isuriak biltzeko sistema (4. zuloa eta errekuntza ondoko ganbera), ur-zirkuitu itxi bidez hoztutako labeko panelak, eta isurketa jarraitua hozteko ur-zirkuitu itxia.
Beroan ijezteko prozesuan, teknologia hauek aplikatzen dira: gas naturala erregai gisa erabiltzea berotzeko labean, hondakin-olioak deuseztatzeko uren tratamendurako instalazioa, ura araztea eta berrerabiltzea, ur-zirkuitu itxi bidez hoztea.
Desugerketa-lerroari eta birsortzeko instalazioari dagokienez, betiere European Integrated Pollution Prevention and Control Bureau erakundeak metal ferrosoen prozesuetarako teknika erabilgarri onenei buruz hartutako erreferentziako dokumentuarekin bat etorriz (BREF), teknika erabilgarri onenen artean jo daitezkeen instalazio hauek ditu proiektuak:
a) Bobinak desugertzeko lineari dagokionez:
● Koipegabetzeko prozesuaren lurrunak murriztea koipeztatze elektrostatikoa erabiliz.
● Desbobinatzeko makinetan hauts-isurpena murriztea herdoil-azala xurgatzeko sistema baten bidez; haizagailu batek eta mahuka-iragazki batek osatuta dago (mahukak ziklikoki garbitzen dira).
● Desugertzeko teknika erabiltzea turbulentzia handiko desugerketa-tangen bidez.
● Kateko bost fase dituzten desugerketa-tangak erabiltzea.
● Koipegabetzeko eragiketetan skin-pass kutxa bat erabiltzea altzairuzko bandari azaleko azken ezaugarriak emateko.
● Lurrunak erauzi eta garbitzeko sistema baten instalazioa; bertan HCI kontzentrazio handiarekin xurgatutako gasak garbitzeko ekipo batera bideratzen dira eta laino-bereizgailu batetik igarotzen dira HCI berreskuratzeko; ondoren, berriro lerrora bidaltzen da berreskuratutako HCI.
● Biltzeko erretiluen instalazioa; soldatutako polipropilenozko plakak dira, tangen azpian ipinita, azidoaren balizko jarioa biltzeko.
b) HCI birsortzeko instalazioari dagokionez, berez bada teknika erabilgarri onena.
c) Gainera, bi instalazioei zerbitzua emateko, proiektuak neutralizatzeko instalazio bat ere badu, tratamendu fisiko-kimiko bidezkoa, ur azidoen isuriaren ondorioz izan litekeen inpaktua saihestearren.
Zepen tratamendurako lerroari dagokionez, proiektuan teknika erabilgarri onenak izan daitezkeen hobekuntza hauek ditu izan litezkeen zehaztugabeko isuriak saihestearren: baheketaren eta sailkapenaren instalazioan zintak eremu sabaidunean daude, eta agregakin siderurgikoa heze egoten da, era horretan, erabiltzeko orduan partikulak barreia ez daitezen.
Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko Erabakian adierazitako aplikazio orokorreko teknologia erabilgarri onenak ditu instalazioak. Aipatutako erabakiaren bidez produkzio siderurgikoko teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak ezartzen dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren industria-isuriei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauarekin bat etorriz.
Gainera, arku elektrikoko labeetan altzairua fabrikatzeko prozesuetan aplikatu beharreko teknologia erabilgarri onenak ere baditu instalazioak Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko erabaki horren 1.7 atalean adierazitako kutsatzaileen isuriak murrizteko.»
«Bigarrena.– Baldintza eta eskakizun hauek ezartzea Arcelormittal Sestao SLUk altzairugintzako, isurketa jarraituko, beroan ijezteko, desugerleta-lerroko, HCI birsortzeko instalazioko eta zepen tratamendu, sailkapen eta baheketarako jarduera Sestaon (Bizkaia) ustia dezan.
A) Erantzukizun zibileko asegurua eratu beharko da milioi bat eta bostehun mila (1.500.000) euroko zenbatekoaz, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 6. artikuluko 4. eta 5. zenbakietan ezarritako baldintzetan, eta administrazio honek aseguratu beharreko arriskuen zenbatekoan aldaketak ezar ditzakeela aintzat hartuta.
Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera igota.
B) Arcelormittal Sestao SLUk ehun eta berrogeita hamar mila (150.000 €) euroko fidantza jarri du Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 20. artikuluaren 4.b) letran ezarritakoari jarraikiz. Fidantza horren zenbatekoa hondakin toxikoak (gastatutako HCI disoluzioak, alegia) tratatzeko eta biltegiratzeko ahalmen maximoen arabera zehazten da: 3.000 litro orduko eta 200 m3, hurrenez hurren.
Fidantza horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da ingurumen-organoak horrela eskatuz gero, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezio indizearen (KPI) arabera handituz.
C) Arcelormittal Sestao SLUk Administrazioarekiko harremanen goi-mailako tituludun arduradunari buruz emandako datuen edozein aldaketaren berri emango dio Ingurumen Sailburuordetzari.
D) Indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraikiz, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira neurri babesle eta zuzentzaileak:
D.1.– Instalazioak eraikitzeko eta kontserbatzeko baldintza orokorrak.
Sustatzaileak espedientera erantsitako agirietan aurreikusitakoarekin bat etorriz eraikiko dira desugertzeko instalazioko eta HCI birsortzeko instalazioko gune ezberdinetako zolak eta zoladurak. Babesteko estalduren kontserbazio-egoeraren aldizkako azterketa egin beharko dute, beti izan dezaten ustekabeko ihesak eta isuriak atxikitzeko ahalmena, betiere, ebazpen honen E puntuan jasotakoaren arabera.
D.2.– Instalazioaren jardunerako baldintza orokorrak.
D.2.1.– Gastatutako azido klorhidrikoa birsortzeko baldintzak.
Hondakin arriskutsuen kudeaketari dagokionez, aurretik aipatutako desugerketa-lerroan sortuko den azido klorhidriko gastatua birsortzeko (LER 110105 kodea), xede horretarako diseinatutako berariazko instalazioan, egin beharreko eragiketak baino ez ditu babesten baimen honek.
D.2.1.1.– Sarrera- eta irteera-kontrolak.
Prozesuaren eraginkortasuna kontrolatzeko, parametro hauek kontrolatzeko sistema bat eduki beharko dute:
a) Instalaziora eramandako azido kantitatea egunero kontrolatzeko, birsortu beharreko hondakina biltegiratzeko andelaren irteeran emari- eta dentsitate-neurgailuak jarriko dira, sarreren kontrolerako. Era berean, birsortzeko hondakinaren biltegian jasotako bolumenaren kontrol-sistema izango dute.
Astero, parametro hauen kontrolak egingo dituzte:
(Ikus .PDF)
b) Birsortutako HCI disoluzioen bolumena kontrolatzeko emari-neurgailua edukiko dute birsortzeko instalazioaren irteeran.
Halaber, astero, birsortutako azidoaren kalitate-parametro hauek kontrolatuko dira:
(Ikus .PDF)
a eta b letretan adierazitako kontrolen emaitzak erregistratuko dituzte. Erregistro horietan, bertan ezarritako muga-balioak gainditzen ote diren adierazi beharko da.
D.2.1.2.– Ustiatzeko eta biltegiratzeko baldintzak.
a) Uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 26.2.2 artikuluan ezarritakoa betetze aldera, datu hauek jakinaraziko zaizkio Ingurumen Sailburuordetzari, Administrazioarekiko harremanez arduratuko den tratamendu-instalazioko goi-mailako tituludunari buruz: izen-abizenak, helbidea eta ikasketa-tituluak.
b) Hondakina tratatzeko aukera eta instalazioek ondo funtzionatzen dutela egiaztatzeko, sustatzaileak behar diren baliabide teknikoak eta giza baliabideak izan beharko ditu, neurketa jarraikiak egiteko obligazioa ezartzen dieten parametroak kontrolatu eta kuantifikatu ahal izateko. Kontrol horiek laborategiko buru batek gainbegiratuko ditu. Pertsona hori zentroko langilea izango da eta goi-mailako espezializazio-titulua izan beharko du.
c) Disoluzio azidoak biltegiratzeko baldintzei dagokienez, zehaztapen hauei jarraitu beharko dizkiete:
Kudeatu beharreko gastatutako azido klorhidrikoa hondakin hori soilik gordetzeko biltegi batean gordeko da. Biltegiak 200 m3-ko edukiera izango du.
Halaber, instalazioan erabilitako azido freskoaren zein azido birsortuaren disoluzioetarako eta garbiketa-uretarako bakarrik erabiliko diren biltegiak ere izango dituzte.
HCI freskoa, agortua eta birsortua, baita garbiketa-urak ere, eusteko ontzien barruan edukiko dituzte; biltegiratzeko gehieneko edukieraren ehuneko hamarreko edo gehiagoko edukiera izango dute ontziek, eta haietan integratutako biltegirik handienean edukitako masaren bolumen osoa baino handiagoa. Ontziek banakakoak izan behar dute zenbait gairen kasuan, esate baterako, isuri eta nahastearen ondorioz arriskutsuagoak edo kudeatzeko zailagoak direnen kasuan.
Biltegietan jasotako substantzia kimikoen eraginaren kontrako materialez eraiki edo estaliko dira ontzi horiek. Zolak drainatzeko sistema edo hondoko malda edukiko du, segurtasun-balbula izango duen drainatze-hustubide bateraino. Balbula horrek itxita egon beharko du beti, eta ontziak husteko lanetan baino ez zaio eragingo.
Produktu Kimikoak Biltegiratzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 6ko 379/2001 Errege Dekretuan eta aplikatu beharreko jarraibide tekniko osagarrietan ezarritakoa alde batera utzi gabe ulertuko dira baldintza horiek, zehazki ITC MIE-APQ-6 jarraibidean («Likido korrosiboak biltegiratzea»).
Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian, aurretik aipatutakoan, ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte biltegiratzeko instalazio horiek.
D.2.1.3.– Oxido ferrikoaren kudeaketa.
a) HCl birsortzeko prozesuaren ondoriozko oxido ferrikoa manipulatzeko sistemak hermetikoa izan behar du. Sistemaren sarreran eta irteeran presio-neurgailuak jarriko dira hori kontrolatzeko.
Oxido ferrikoa ontzi hermetiko eta hautsezinetan gordeko da, eremu itxi batean eta lurzoru estankoaren gainean. Era horretan, euriek edo haizeek hautsa arrastatzea ekidingo da.
b) Oxido ferrikoa saltzera bideratu beharko da lehentasunez. Sortutako oxido ferrikoaren osaera hilero kontrolatuko da. Osaeraren analitika egingo da. Bertan, oxido horren merkaturatzea baldintza dezaketen osagaien balioak adieraziko dira. Hartarako, neurtu beharreko parametroen zein neurketa horren aldizkakotasunaren proposamena aurkeztu beharko du sustatzaileak. Proposamen hori egiteko, produktuaren datu teknikoen fitxan eta, hala badagokio, segurtasun-datuen fitxan jaso beharreko datuak hartu beharko dituzte kontuan (363/1995 Errege Dekretua, martxoaren 10ekoa, gai berrien jakinarazpena egiteko eta gai arriskutsuak sailkatzeko, ontziratzeko eta etiketatzeko erregelamendua onartzekoa). Proposamenean jasoko dituzte bi fitxak.
Dena den, Arcelormittal Sestao SLU enpresak justifikatu beharreko egoera bereziengatik saldu ezingo liratekeen oxido ferrikoko partidak baleude, partida horiek baimendutako hondakinen kudeatzaileari eman behar zaizkio. Eta azken hori egiaztatu beharko du organo honetan dena delako kudeatzailearekin sinatutako onarpen-gutuna aurkeztuz.
D.2.2.– Hondakinak onartu, hartu, manipulatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak.
Arcelormittal Sestao SLU enpresak jardueran hondakinak balorizatuko ditu, hondakinen zenbait tipologia lehengaiaren ordezko partzial gisa erabiliz.
Hondakin jakin bat onartzeko aukera egiaztatu eta gero, Arcelormittal Sestao SLU enpresak onarpenaren egiaztagiria bidaliko dio titularrari, eta, bertan, onespenaren baldintzak ezarriko dira. Agiri horren kopia bat bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari.
Ezin izango dira onartu baimen honetan adierazitakoez bestelako hondakinak. Nolanahi ere, hondakin mota gehiago kudeatu ahal izateko, beharrezkoa izango da Ingurumen Sailburuordetzaren onarpena lortzea aldez aurretik, ebazpen honetako I. atalean ezartzen dena betez.
D.2.2.1.– Onar daitezkeen hondakinak.
Arcelormittal Sestao SLUren instalazioetan onartu ahal izango dira Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratutako hondakinen zerrendaren epigrafe hauetan jasotako hondakin ez-arriskutsuak, betiere, atal honetan adierazitakoarekin bat etorriz eginiko onarpen-agirian ezarritako onartzeko eta hartzeko irizpideak betetzen badituzte:
– 100201 Zepa-tratamenduaren hondakinak.
– 120101 Karrakautsa eta burdin metalen txirbilak.
– 120102 Burdin metalen bestelako partikulak.
– 150104 Metalezko ontziak.
– 160117 Burdin metalak.
– 170405 Burdina eta altzairua.
– 191001 Burdina eta altzairuzko hondakinak.
– 191202 Burdin metalak.
– 200140 Metalak.
D.2.2.2.– Hondakinen sarreraren kontrola.
a) Instalaziora tratatzera iristen diren hondakinen kontrol bat izan beharko da, hondakin horiek ebazpen honetako baldintzen arabera instalazioan onartuko direla bermatzeko. Kontrol hori onarpen-agirian ezarritako egiaztapena izango da.
b) Hondakina jaso aurretik egiaztatu beharko da onarpen-dokumentu horretan adierazitako baldintzak betetzen direla.
c) Onar dadin bete beharreko parametroak ez betetzearen ondorioz hondakinen partida bat instalazioan jaso ezin bada, Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazi beharko zaio. Halaber, datu hauen berri eman beharko da: jatorria, kantitatea, enpresa garraiatzailea, ez onartzearen arrazoia, onartu ez den hondakinaren helmuga eta bestelako gorabeherak.
d) Aurreko ataletan zehaztutako agiriak, ahal dela, IKS-eeM sistemaren bidez bidaliko zaizkio ingurumen-organoari.
D.2.2.3.– Zamalanak.
Instalazioan hondakinekin zamalanak egitean edo hondakinak manipulatzean, kontu handia izan beharko da kontrolik gabeko emisiorik edo emisio lausorik ez egoteko, edo, bestela, emisio horiek ahalik eta txikienak izateko. Alde horretatik, ekipoen estankotasuna ziurtatzea ere garrantzitsua izango da.
D.2.2.4. Jasotako hondakinen biltegiratzea.
a) Tratatu beharreko hondakinak biltegiratzeko instalazioek lurzoru iragazgaitzak izango dituzte, aurreikusitako zamak jasateko eta egon litezkeen ihes edo isuriei eusteko gai direnak, eta biltegiratze-eremu bereiziak izan beharko dituzte hondakin onargarrien mota generiko bakoitzerako.
b) Haizeak herrestatzea eragozteko moduan biltegiratu beharko dira instalazioan onartutako hondakinak.
c) Hautsezko hondakinak eta soltean hartutakoak siloetan eta pabiloiaren barruan biltegiratuko dira, tratatu arte.
d) Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, haiek biltzeko ontzi edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Bilketa-sistemek independenteak izan behar dute hondakin mota hauetarako: isuriren bat gertatu eta nahastuz gero, arriskugarritasuna handitzea edo kudeaketa zailtzea dakarten hondakinetarako.
e) Hondakinak desagertu, galdu edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Sestaoko Udalean.
D.2.2.5. Kudeatutako hondakinen erregistroa.
Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Arcelormittal Sestao SLU enpresak artxibo kronologikoa egin beharko du, esku hartzen duen eragiketen berri jasotzeko (autokudeatutako hondakinen informazioa barne). Artxibo horretan datu hauek jasoko dituzte: tratatu beharreko kantitateak, izaera eta identifikazio-kodea; hondakina nondik eta zer prozesutik datorren; sortu duen enpresa eta garraio-enpresa; hondakinen partida bakoitza noiz onartu eta hartu den. Horrez gain, erregistroan baztertutako hondakin-partidei buruzko datuak ere jasoko dituzte (jatorria, kopurua, garraio-enpresa, baztertzeko kausak eta ordezko helmuga).
Arcelormittal SLU enpresak egin dituen kudeaketa-jardueren inguruko txostena (hondakinen autokudeaketari buruzko informazioa barne) aurkeztu beharko dio hiru hilean behin Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Ingurumen Sailburuordetzari. Atal honetan adierazitako erregistroaren laburpena izan beharko da txosten hori.
Halaber, urte bakoitzeko martxoaren 31 baino lehen, jardueren urteko memoria aurkeztu beharko du, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz. Dokumentu hori urtero bidali beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, dagokion urteko ingurumen-zaintzako programaren barruan.
D.2.3.– Altzairugintzako zepak balorizatzeko prozesurako baldintzak eta kontrolak.
Honetan datza Arcelormittal Sestao SLUren Sestaoko (Bizkaia) instalazioetako hondakin ez-arriskutsuak balorizatzeko jarduera:
● Zepa zuriak eta beltzak biltegiratu, birrindu, sailkatu eta bahetzea kanpoan erabil ditzaten otsailaren 18ko 34/2003 Dekretuan araututako erabileraren batean (R4 eta R5 kudeaketa-eragiketak).
Zepak biltegiratu, birrindu, sailkatu eta bahetzeko jarduera Arcelormittal Sestao SLUren instalazioen barruan dago kokaturik.
Nabe batek eta kanpoko siloek osatzen dute tratamendugunea; bertan, kontrolpean solidotu, hoztu eta zahartzen dira zepak, eta alderdi ferrikoa kentzen zaie.
Balorizazioa egitearren zepak manipulatzeko dagoen azalera osoa iragazgaiztuta dago, eta asfaltatuta daude, halaber, kamioiak fabrikan sartzeko zein bertatik ateratzeko bide guztiak.
Euri-urak eta ureztatzekoak bildu egiten dira, industria-uren sarera (altzairugintzako bideak, zepak hozteko nabearen ingurunea) edo euri-uren sarera (kamioien zirkulaziorako bideak).
Zepa zuriek biltegiratzeko instalazioak dituzte azken helmugara bidali aurretik. Zepa horiek, balorizatu eta sailkatu ondoren, granulometriaren arabera biltegiratzen dira, bi gune ezberdinetan. Bi gune horiek 500 mm-ko lodierako hormigoizko zola eta urak biltzeko sistema dituzte (estalitako silo-eremua < 30 mm-ko zepetarako eta estalkirik gabeko silo-eremua > 30 mm-ko zepetarako).
Zepa beltzak sailkatu eta biltegiratzeko eremuak bi gune ditu. Lehenak 13.500 m2 ditu; eta bigarrenak, berriz, 5.000 m2, eta guztiz iragazgaiztuta dago. Euri-urak eta ureztatzeko urak malda egokien bidez biltzen dira; urak biltzeko dekantagailu-kutxetetara bideratzen dituzte maldek. Horrelako kutxetetan bildutako urak ez dira isurtzen; sobera gelditutako ura ponpaketa bidez bidaltzen da uren tratamenduko instalaziora, bolumen handiko aspertsoreak erabiliz zepak ureztatzeko.
Zepa beltzaren tratamenduguneak eta zepa zuria hoztekoak independenteak dira. Garraioaren zirkulazioa horretarako prestatutako fabrika barneko bideetatik egiten da beti. Konoko bilketa-eremutik tratamendu-eremurainoko garraiobideak zein eremu horren ingurukoak hormigoituta daude, eta euri-urak industria-uren sarera biltzeko sistema ere badute. Aldian-aldian garbitzen dira bideak erraztatzeko industria-ibilgailuak erabiliz.
Hau da zepa zuria balorizatzeko prozesua: hainbat isurketatako zepak konotan bildutakoan, solidotzeko eta hozteko eremura garraiatzen dituzte. Solidotu eta egonkortutakoan, metalezko alderdia bereizten da. Zepa, egonkortu eta burdina kendu ondoren, balorizatutzat hartu eta bahetzeko eremura eramaten da sailkatu eta zementu-fabrikan kontsumitu dezaten.
Zepa beltzak balorizatzeko prozesuak fase hauek ditu:
● Zepak biltzea.
● Zepak tratamendu-eremuetara eramatea.
● Kontrolpean solidotzea, hoztea eta zahartzea.
● Zepa eta metala bereiztea.
● Bigarren mailako metala bereiztea.
● Zepa hoztea eta zahartzea.
● Balorizatutako zepa birrintzea, bahetzea, sailkatzea eta azkenean biltegiratzea.
Sailkapenaren bidez, tamainen arabera banatzen da aurreko faseetatik datorren zepa balorizatua granulometria egokietan. Horretarako, zepa bahetzen da eta, unean-unean birrindu ere egiten da, behar izanez gero.
Tamaina ezberdinetan sailkatutako zepa multzo bereizietan biltegiratzen da, azken erabilera emateko eraman arte.
Zahartzeko aldia amaituta, zepen laginak hartu eta akreditatutako laborategian aztertzen dira. Lixibiatzearen emaitzek aplikatu beharreko legerian eskatutako mugak bete behar dituzte; hala izan ezean, zahartzeko prozesuarekin jarraitzen dute.
Sortutako hondakin bakarrak zepak bereizi ondorengo metalezko hondar ez-arriskutsuak dira. Haiek berriro erabiliko dira prozesuan, labean berriz ere sartuta.
Tratamendu-gaitasuna aldakorra da, eta altzairu-ekoizpenaren eta erabilitako mixaren araberakoa; gutxi gorabehera 120.000 tona zepa beltz eta 20.000 tona zepa zuri tratatzen dira urtean.
Instalazioan balorizazioa egiteko onartzen diren hondakinak ondorengo ataletan zehaztuko dira. Gainera, haiek zuzen kudeatzeko zehaztapenak jasotzen dira.
Halaber, hau bete beharko dute:
a) Arcelormittal Sestao SLUren instalaziotik datozen hondakin ez-arriskutsuak baino ezin dituzte kudeatu, betiere, Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratutako hondakinen zerrendan jasota eta taula honetan zehaztuta badaude:
(Ikus .PDF)
Instalazioan inolaz ere ez dira onartuko ebazpen honetan zehaztu ez diren hondakinak, edo hondakin onargarrien artean adierazitakoak izanik ere, bestelako hondakin mota generikoren batekin kutsatuta daudenak.
Hartutako hondakinek ezingo dute izan 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina ordezten duen Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 Erregelamenduan ezarritako arrisku-ezaugarrietako bat ere.
b) Baimenaren helburu diren hondakin ez-arriskutsuak onartu aurretik, hondakin horiek onartzen dituztela frogatzen duen agiria bidaliko zaio hondakinen titularrari. Agiri horretan onarpena zein baldintzatan egiten den zehaztuko dute. Agiri horren kopia bat bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari.
Partida bakoitza jaso aurretik egiaztatu beharko da baldintza horiek bete direla.
c) Instalaziora balorizatzera iristen diren hondakin ez-arriskutsuen kontrola egin beharko da, berma dadin hondakin horiek ebazpen honetako baldintzei jarraikiz onartuko direla fabrikan.
Kontrol hori Ingurumen Sailburuordetzak onetsitako onarpen-agirian ezarritako egiaztapena izango da. Agiri horretan, muga-parametroak eta onartzeko baldintzak ezarriko dira. Egiaztapen hori sarrera-kontroleko agiri batean erregistratuta geratuko da.
d) Zamalanetarako ibilgailuak geratzeko guneak atondutako lurzoruetan egingo dira, eta beharrezkoak diren maldak nahiz industria-uren lerrora gerta daitezkeen isurketak biltzeko sareak izango dituzte, ondoren saneamendu-sarera bideratzeko.
Instalazioan hondakinekin zamalanak egitean edo hondakinak manipulatzean, kontu handia izan beharko da kontrolik gabeko emisiorik edo emisio lausorik ez egoteko, edo, bestela, emisio horiek ahalik eta txikienak izateko. Alde horretatik, ekipoen estankotasuna ziurtatzea ere garrantzitsua izango da.
e) Hondakinak zola iragazgaitzean biltegiratuko dira, gerta daitezkeen ihes edo isurien balizko eragina saiheste aldera; hala gertatuz gero, haiek bildu eta karakterizatu egingo dira.
Balorizatu beharreko hondakin ez-arriskutsuak gordetzeko gehieneko denbora bi urtekoa izango da.
f) 34/2003 Dekretuan jasotako erabileraren batean zepak erabili aurretik, balorizatutako zepen erabiltzaileak eta balorizatzaileak erabilera-agiri bat egin beharko dute, aipatutako dekretu horren IV. eranskinean ezarritako gutxieneko edukiarekin bat etorriz (34/2003 Dekretua, otsailaren 18koa, altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeak sorrarazten duen zepa balorizatzea eta gerora erabiltzea Euskal Autonomia Erkidegoan arautzen duena). Erabilera-agiri horren kopia Ingurumen Sailburuordetzari bidali beharko diote dagokion urteko ingurumen-zaintzako programaren barruan.
g) Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Arcelormirttal Sestao SLUk fitxategi kronologikoa izan beharko du, formatu fisiko edo telematikoan. Fitxategian, datu hauek jasoko dira, ordena kronologikoan: hondakinen kantitatea, izaera, jatorria, helmuga eta tratamendu-metodoa. Hala dagokionean, onartutako eta kudeatutako hondakinen garraiobidea eta bilketa-maiztasuna ere jasoko dira. Baztertutako hondakinei dagokienez, berriz, kantitatea, baztertzeko arrazoia, baztertutako hondakinaren azken helmuga eta beste gorabehera batzuk jasoko dira. Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen agiri bidezko egiaztapenean bildutako informazioa sartu behar da.
Halaber, balorizatutako zepa beltzen eta zurien erregistroa ere edukiko dute (haien kantitatea eta helmuga, azken erabiltzailea berariaz adierazita), baita zehaztapenetik kanpoko produktuaren kantitatea eta helmuga ere.
Bi agiri horiek (fitxategi kronologikoa eta erregistroa) gutxienez hiru urtez gordeko dituzte eta urtero bidaliko dizkiote Ingurumen Sailburuordetzari dagokion urteko ingurumen-zaintzako programaren barruan, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluarekin bat etorriz.
h) Baimen honen xede den hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko jarduera zabaldu edo eraldatu nahi izanez gero, ingurumen-organoari jakinarazi behar zaio, eta dagokionean, ingurumen-organoak baimendu beharko du.
D.3.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.
D.3.1.– Baldintza orokorrak.
Arcelormittal Sestao SLU enpresaren instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isuriek ez dituzte ebazpen honetan ezarritako balioak gaindituko.
Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsagarri oro bildu eta kanpora bideratuko da ihesbide egokienean zehar, behar denean, gai kutsagarrien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.
Ez dute arau orokor hori bete beharrik izango isuri ez-zarratuak biltzea teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.
Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko emisioen probabilitatea murrizteko eta haien ondoriozko efluenteek giza osasunerako eta segurtasun publikorako arriskurik ez izateko.
Instalazioaren titularrek 278/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte (278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzekoa).
Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte elementu hauek: atala, neurketa-gunea, laginketa-gunea, neurketa-portua, irisgarritasuna, eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.
Atmosferako kutsadurari aurre egiteko neurriak daude jasota proiektuan, eta beti beteko dituzte neurriok. Bereziki, hautsa isurtzea ekiditeko neurriak hartuko dira: hala nola agregatu-pilak ureztatzea eta bideak garbitzea.
Organo horrek foku berri baterako baimena eman ondoren, fokua abian jarri eta sei hilabete igaro aurretik, ingurumen-kontroleko erakundeak egindako hasierako IKE txostena bidali beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.
D.3.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.
Altzairugintzako, isurketa jarraituko, beroan ijezteko, desugerketa-lerroko, HCI birsortzeko instalazioko eta zepak birrindu, sailkatu eta bahetzeko Arcelormittal Sestao SLUren instalazioak 100/2011 Errege Dekretuaren katalogoan bildutako 03 03 02 01, 04 02 07 01 eta 09 10 09 01 jarduerei lotutako foku konfinatu hauek ditu (100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzekoa eta bera ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzekoa):
(Ikus .PDF)
Bost foku ez-sistematiko daude, larrialdiko 2 ekipo elektrogenori (altzairugintza eta desugerketa) eta instalazioan dauden hozteko sistemaren larrialdiko diesel-motoponpen 3 ekipori lotuta.
Foku ez-sistematikoei dagokienez, foku horien jardun-baldintzak aldatzen badira, hots, instalazioaren funtzionamendu globalaren % 5 baino gehiago funtzionatzen hasten badira, edo ordubete baino epe luzeagoetan urtean 12 aldiz baino gehiago isurtzen hasten badira, foku gisa erregularizatzeko eskatuko da.
Baldin eta urte jakin batean foku sistematiko batentzat ez badira funtzionamendu-baldintza horiek betetzen, urte horretan ez da foku horren gaineko kontrolik egin beharko, eta hurrengo urtean egin beharko da, betiere, kontroletik salbuesteko baldintzek beren horretan jarraitu ezean. Inguruabar hori ingurumena zaintzeko dagokion programan justifikatu beharko da.
Halaber, instalazioan zehaztugabeko isuriak sortzen dira aurretik aipatutako urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren katalogoan jasotako 09 10 09 50 jarduerari lotuta, gune hauetan: altzairugintzako zepen manipulazioa, baheketa, birrintzea eta sailkapena.
D.3.3.– Isurtzeko muga-balioak.
Instalazioa ustiatzean, atmosferara egiten diren isurietan, ez dira gaindituko isurien mugako balio hauek:
(Ikus .PDF)
Isurtzeko muga-balioak baldintza hauei buruzkoak dira: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa, eta gas lehorra.
● Emisio-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen duena beteko da.
● Jarraian neurtutako parametroen neurketei dagokienez (1., 2. eta 6. fokuak) (guztizko partikulak eta HCI), aurreko emisioko muga-balioak betetzen direla jotzen da baliozkotutako eguneko batez besteko balioek ez badute emisioko muga-balioa gainditzen. Baliozkotutako batez besteko eguneko balioak benetako ustiapen-epean zehaztuko dira (martxan jartzeko eta gelditzeko epeak salbuetsita), neurtutako erdiordutegiko batez besteko balio baliodunak oinarritzat hartuta eta, betiere, ondoren zehaztutako konfiantza-tartearen balioa kendu ostean:
Isurtzeko gehienezko balioetan zehaztutako % 95eko konfiantza-tartearen balioak ez ditu ondorengo isurtzeko muga-balioen ehunekoak gaindituko: guztizko partikulen % 30, eta hidrogeno kloruroren % 40.
● Erregistro-denbora ez-baliozkotzat jotzen dira neurketa-ekipoen mantentze-lanak, matxurak edo funtzionamendu okerra.
Mugako emisio-balioren bat betetzen ez dela ikusten bada, beharrezko neurri zuzentzaileak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta berehala ingurumen-arloko eskumena duen sailari ez-betetzearen, neurri zuzentzaileen eta haien epeen berri eman beharko zaio.
D.3.4.– Gasak hartu eta kanporatzeko sistema.
Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo D.3.2 atalean ezarritako goreneko kotatik behera. Sekzioek eta laginketa-puntuek argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa bete beharko dute.
Zehazki, laginak hartzeko aurreikusita dauden zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, Ingurumen Sailburuordetzako jarraibide teknikoak bete beharko dira.
Gas-efluenteak tratatzeko sistemak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien laburtuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.
Isurtze barreiatuak minimizatzeko helburuarekin, jarioak antzemateko ekipoak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.
D.4.– Saneamendu-sarera isurtzeko baldintzak.
D.4.1.– Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.
(Ikus .PDF)
Txatartegiko euri-urak, zepen hobiko euri-urak, zepa zurien eta zepa beltzen tratamendurako guneetako euri-urak eta isurketa jarraitu eta ijezketako urak (kontaktu-urak) uren tratamendurako instalaziora bideratzen dira, eta han, egokitu ondoren (dekantatzea eta iragaztea), prozesuan berriro erabiltzen dituzte.
D.4.2.– Isurien emari eta bolumen karakteristikoak.
VC1 isurketa: Industria-isurketa.
(Ikus .PDF)
VC2 isurketa: Ur sanitarioak
(Ikus .PDF)
D.4.3.– Isurtzeko muga-balioak.
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko hodi biltzailera doazen isurketei buruzko araudian agertzen diren mugak eta baldintzak bete behar ditu azken isurketak, erakunde horrek aintzat har ditzakeen zehaztapen, aldaketa eta salbuespenekin. Hortaz, muga-balio hauek bete beharko dira:
(Ikus .PDF)
* Jarduera honen parametro karakteristikoak.
(1) Kloruroen kontzentrazioa mugatuta geldituko da isuria hartzen duen hondakin-uren araztegiaren isuriek ez dute 2.000 mg/l-ko kontzentrazioa gainditu behar saneamendu-sareko erabiltzaile guztientzat.
Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.
Hozte-zirkuituak husteko protokoloa arauketa egoki baten bitartez zehaztu eta bermatu behar da, eta hauxe izango da:
1.– Husteko gutxieneko denbora: 36 ordu F02 eta F03 zirkuituetarako, eta 36 ordu F01 zirkuiturako.
2.– Hondar-kloro askea, erreaktiboak gehituz edo beharrezko denboran pausagune bidez, etab. ezabatzea, eta zuzeneko in situ kontrol analitikoa, isuri aurretik klororik ez dagoela bermatzeko.
3.– Putzuaren hondoan metatutako lohiak kendu eta hustea, lohi horiek isurtzea derrigorrez saihestu behar baita.
D.4.4.– Arazteko eta husteko instalazioak.
Uren tratamendurako instalazioak isurketa jarraituko eta ijezketako urak (kontaktu-urak), txatartegiko euri-urak, zepen hobiko euri-urak zein zepa zurien eta zepa beltzen tratamendurako guneetako euri-urak batera tratatzen ditu prozesu hauen bitartez:
● Dekantazioa.
● Harean iragaztea.
Baimendutako kudeatzaileak sortzen diren lohiak loditzen eta deshidratatzen ditu, eta eraman egiten ditu gero; gauza bera olioei eta koipeei dagokienez.
Horrez gain, neutralizazio-instalazio bat ere badago. Instalazio horrek desugerketako ur azidoak eta HCI birsortzeko instalazioaren isurketa tratatzen ditu prozesu hauen bidez:
● Neutralizazioa.
● Aireztatzea.
● Malutapena.
● Dekantazioa (dekantazio lamelarra).
Sortutako lohiak baimendutako kudeatzaileak eramaten ditu.
Egiteko dauden jarduketak.
Uren tratamendurako instalazioko baltsa eta dekantazio-ontziak zein herdoil-azaleko 1. eta 2. putzuak husteko protokoloa egingo dute hiru hilabeteko epean, burdinaren eta bestelako metalen kontzentrazio handia duten urak isurtzea saihestearren.
Urtebeteko epean, jarduera hasten denetik hasita, arku elektrikoko labeko ihes-kutxetako urak uren tratamendurako instalaziora bideratuko dira zepa zurien tratamenduguneko euri-urak biltzen dituen ponpaketaren bitartez.
Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Arcelormittal Sestao SLU enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketako instalazioetan, isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.
Aurkeztutako agirien arabera, baimendutako industria-uraren isurketa kontrolatzeko kutxeta bat jarriko da; kutxeta horrek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango ditu. Kutxetak ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio.
D.5.– Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.
Instalazioetan sortutako hondakin guztiak Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helbururik egokiena zehazteko.
Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta haiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.
Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraikiz, hondakin oro balorizatu egin behar da eta, horretarako, balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hau izango da hondakinak ezabatu edo deuseztatzeko aukera bakarra: ezinezkoa izatea haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Beti egiaztatu beharko da hori horrela dela. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira, balorizatzeko beste modu material edo energetikoen aurretik.
Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraikiz.
Hondakinen azken norakoa zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek ezaugarrituko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak, hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritako jarraibideen arabera.
Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, eta kontuan hartu behar dira jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta hondakin-sortzearen arteko erlazioa. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Ezertan galarazi gabe 16/2002 Legeak 10. artikuluan (2.d letran) ezarritakoa, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarritako biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatzea dakarrenean soilik eskatu beharko da baimena egokitzea.
Hondakinak biltegiratzeko guneek lurzoru estankoa izan behar dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, haiek biltzeko ontzi edo sistema egokiak jarriko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hauts-itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.
Hondakinak desagertu, galdu edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Sestaoko Udalean.
Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren Lurraldearen Barruko Hondakinen Lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.
Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetatik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, segimendua eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.
Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badituzte, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko dute.
D.5.1.– Hondakin arriskutsuak.
Hauek dira sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak:
1. prozesua: «Uren tratamendua».
1. hondakina: Olioak eta koipeak.
Identifikazioa: 48677041/4800003081/1/1.
Helburu-eragiketaren kodea: R9.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarriak: HP5/6.
LER: 130502.
Sorkuntza-ratioa: 0,113 k hondakin/t A Likidoa
Hozteko urak arrastatzen duen zirkuituetatik ihes egindako olioa. Olio hori arazketa-sistemaren dekantagailuak duen gaingabetzailea erabiliz bereizten da. PKB/PKT, dioxina, funaro edo biozidarik gabeko olio minerala izango da.
2. prozesua: «Keen arazketa».
1. hondakina: Altzairugintzako hautsa.
Identifikazioa: 48677041/4800003081/2/1.
Helburu-eragiketaren kodea: R4.
Osagai arriskutsuak: C18/11.
Arrisku-ezaugarriak: HP13/14.
LER: 100207
Sorkuntza-ratioa: 17,9 k hondakin/t A Likidoa.
Hondakin hau instalazioko foku desberdinetan isurtzen den ke eta gasetan arrastatzen diren partikulek osatzen duten hautsa da; partikula horiek nahasteko ganberak eta mahuka-iragazkietan geratzen dira. Batez ere metalez eta metal-oxidoz osatutako produktua da.
2. hondakina: Eskuzko xurgapen-hautsak.
Identifikazioa: 48677041/4800003081/2/2.
Helburu-eragiketaren kodea: R13/D9.
Osagai arriskutsuak: C7/18.
Arrisku-ezaugarriak: HP4/7/8.
LER: 100207.
Sorkuntza-ratioa: 0,6 k hondakin/t A Likidoa.
Hondakin hau altzairugintzako nabean, gehigarrien nabean eta mantentze-lanetako jarduera batzuetan eskuz xurgatzean bildutako partikula solidoek osatzen duten hautsa da. Batez ere metalez eta metal-oxidoz osatutako produktua da. Batzuetan mantentze-lanetan hautsa hezetu egiten da eta lur-ezaugarriak hartzen ditu; balorizatzea galarazten du horrek.
3. hondakina: Mahuka-iragazkia.
Identifikazioa: 48677041/4800003081/2/3.
Helburu-eragiketaren kodea: R4.
Osagai arriskutsuak: C7/18.
Arrisku-ezaugarriak: HP14.
LER: 150202.
Sorkuntza-ratioa: 0,0025 k hondakin/t A Likidoa.
Kea arazteko prozesuan erabiltzen diren mahuka-iragazkiak labe elektrikoetan sartuta autokudeatzen dira. Zama gehienez zama osoaren % 0,5 izango da.
5. hondakina: Altzairugintzako hautsa duten ur-lohiak.
Identifikazioa: 48677041/4800003081/2/5.
Helburu-eragiketaren kodea: D9.
Osagai arriskutsuak: C11/18.
Arrisku-ezaugarriak: HP13.
LER: 100213.
Sorkuntza-ratioa: 0,02 k hondakin/t A Likidoa.
Keen arazketa nagusi eta lagungarriko instalazioetan garbitzeko eragiketak gauzatzean sortzen da unean-unean. Zuzenean kudeatzaileari eramaten zaio instalazio horietatik, tartean biltegiratu gabe.
3. prozesua: «Zerbitzu orokorrak».
1. hondakina: Erabilitako olioa.
Identifikazioa: 48677041/4800003081/3/1.
Helburu-eragiketaren kodea: R1.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarriak: HP5/6.
LER: 130205.
Sorkuntza-ratioa: 0,0018 k hondakin/t A Likidoa.
Izendapen horretan sartzen dira makinak, ekipamenduak eta instalazioak mantentzeko eragiketetan sortzen diren karter olioa, olioztatzekoa, hidraulikoa, olio-lanbroa, lubrikatzekoak, etab.
2. hondakina: Olio- eta koipe-hondarrak dituzten ontziak.
Identifikazioa: 48677041/4800003081/3/2.
Helburu-eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarriak: HP14.
LER: 150110.
Sorkuntza-ratioa: 0,001 k hondakin/t A Likidoa.
Izendapen honen barruan sartzen dira olioak eta koipeak edukitzeko erabilitako 200 litroko eta edukiera txikiagoko txapazko upelak.
3. hondakina: Metal astunak dituzten botoi-pilak eta pila prismatikoak.
Identifikazioa: 48677041/4800003081/3/3.
Helburu-eragiketaren kodea: R4/13.
Osagai arriskutsuak: C7/16/22.
Arrisku-ezaugarriak: HP14.
LER: 200133.
Sorkuntza-ratioa: 0,000143 k hondakin/t A Likidoa.
Pilak eta bateriak agortu eta aldatzen direnean pilatzen dira; metalak (besteak beste, merkurioa, metal-oxidoak eta zinka) dituzten pilak eta bateriak dira.
Hondakin horietarako identifikatutako edukiontzietan jasotzen dira, eta, ondoren, edukiontzi horiek hondakinen biltegira eramaten dira.
4. hondakina: Ni-Cd-zko bateriak.
Identifikazioa: 48677041/4800003081/3/4.
Helburu-eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C5/11.
Arrisku-ezaugarriak: HP14.
LER: 160602.
Sorkuntza-ratioa: 0,0000427 k hondakin/t A Likidoa.
Pilak eta bateriak agortu eta aldatzen direnean pilatzen dira; nikela eta kadmioa bezalako metalak dituzten pilak eta bateriak dira. Txikiak hondakin horretarako identifikatutako edukiontzian jasotzen dira, eta, ondoren, ontzia hondakinen biltegira eramaten da. Handiak hondakinen biltegira eramaten dira, etiketa jarri ondoren.
5. hondakina: Berun-azidozko bateriak.
Identifikazioa: 48677041/4800003081/3/5.
Helburu-eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C18/23.
Arrisku-ezaugarriak: HP8.
LER: 160601.
Sorkuntza-ratioa: 0,000428 k hondakin/t A Likidoa.
Pilak eta bateriak agortu eta aldatzen direnean pilatzen dira; beruna eta disoluzio azidoa duten bateriak dira. Txikiak hondakin horretarako identifikatutako edukiontzian jasotzen dira, eta, ondoren, ontzia hondakinen biltegira eramaten da. Handiak hondakinen biltegira eramaten dira, etiketa jarri ondoren.
6. hondakina: Hodi fluoreszenteak eta merkurio-lurrunezko lanparak.
Identifikazioa: 48677041/4800003081/3/6.
Helburu-eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C16.
Arrisku-ezaugarriak: HP14.
LER: 200121.
Sorkuntza-ratioa: 0,000283 k hondakin/t A Likidoa.
Lanpara zaharrak kendutakoan sortzen dira; erabilitako lanparak eta merkurioa duten beste hondakin batzuk osatzen dute. Hondakin horretarako identifikatutako edukiontzian jasotzen da, eta, ondoren, ontzia hondakinen biltegira eramaten da.
7. hondakina: Erabilitako argizariak eta koipeak.
Identifikazioa: 48677041/4800003081/3/7.
Helburu-eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarriak: HP5.
LER: 120112.
Sorkuntza-ratioa: 0,013 k hondakin/t A Likidoa.
Mantentze-lan orokorretan sortzen dira; makinetan erabilitako argizariak eta koipeak dira. Hondakin horietarako identifikatutako bidoian jasotzen dira, eta, ondoren, bidoia hondakinen biltegira eramaten dira.
8. hondakina: Disoluzio azido inorganikoak.
Identifikazioa: 48677041/4800003081/3/8.
Helburu-eragiketaren kodea: R13/D15.
Osagai arriskutsuak: C23.
Arrisku-ezaugarriak: HP8.
LER: 160506.
Sorkuntza-ratioa: 0,00033 k hondakin/t A Likidoa.
Laborategian sortzen dira; konposatu kimiko azidoen disoluzioak dira. Hondakin horretarako identifikatutako bidoian jasotzen da, eta, ondoren, bidoia hondakinen biltegira eramaten da.
9. hondakina: Disoluzio organikoak.
Identifikazioa: 48677041/4800003081/3/9.
Helburu-eragiketaren kodea: D15.
Osagai arriskutsuak: C46.
Arrisku-ezaugarriak: HP5.
LER: 160506.
Sorkuntza-ratioa: Sorrera puntuala
Laborategian sortzen dira; eterrak dituzten disoluzioak dira. Hondakin horretarako identifikatutako bidoian jasotzen da, eta, ondoren, bidoia hondakinen biltegira eramaten da.
10. hondakina: Disoluzio alkalinoak.
Identifikazioa: 48677041/4800003081/3/10.
Helburu-eragiketaren kodea: R13/D15.
Osagai arriskutsuak: C24.
Arrisku-ezaugarriak: HP8.
LER: 060299.
Sorkuntza-ratioa: 0,000163 k hondakin/t A Likidoa.
Laborategian sortzen dira; oinarrizko konposatuak dituzten disoluzioak dira. Hondakin horretarako identifikatutako bidoian jasotzen da, eta, ondoren, bidoia hondakinen biltegira eramaten da.
11. hondakina: Merkurioa duten likidoak.
Identifikazioa: 48677041/4800003081/3/11.
Helburu-eragiketaren kodea: D15.
Osagai arriskutsuak: C16.
Arrisku-ezaugarriak: HP6.
LER: 060404.
Laborategian sortzen dira; merkurioa duten disoluzioak dira. Hondakin horretarako identifikatutako bidoian jasotzen da, eta, ondoren, bidoia hondakinen biltegira eramaten da.
12. hondakina: Kutsatutako beirazko ontziak.
Identifikazioa: 48677041/4800003081/3/12.
Helburu-eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C23/24/51.
Arrisku-ezaugarriak: HP5.
LER: 150110.
Hondakin hau laborategiko azpiprozesutik datozen produktu azidoak eta basikoak eduki dituzten beirazko ontzi kutsatuak dira. Ontziak garbitu eta xukatu egiten dira, harik eta kutsatzailerik ez dagoela guztiz bermatu arte; behin xukatu eta garbi daudenean, kudeatzailearen beirarako edukiontzi batean biltegiratzen dira; azken hori beteta, balorizatzeko eramaten du. Garbitzen eta urberritzen erabilitako urak laborategiko saiakuntzetan sortutako disoluzio azido inorganikoekin edota disoluzio alkalinoekin elkartuko dira, uraren konposaketaren arabera.
13. hondakina: Plastikozko ontzi kutsatuak.
Identifikazioa: 48677041/4800003081/3/13.
Helburu-eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C23/24/51.
Arrisku-ezaugarriak: HP5.
LER: 150110.
Laborategian gastatzen diren produktu kimikoen ontziekin sortzen da; batez ere azido eta base hondarrak dituzten plastikozko ontziak izan ohi dira. Hondakin horretarako identifikatutako bidoian jasotzen da, eta, ondoren, bidoia hondakinen biltegira eramaten da.
14. hondakina: II. taldeko hondakin sanitarioak.
Identifikazioa: 48677041/4800003081/3/14.
Helburu-eragiketaren kodea: D15.
Osagai arriskutsuak: C35.
Arrisku-ezaugarriak: HP9.
LER: 180103.
Urtean sortutako kantitatea: 2,9 kg.
Mediku-zerbitzuan sortzen dira; txerto-hondarrak eta hondakin ebakitzaileak eta zorrotzak izan ohi dira. Hondakin horiek mediku zerbitzuan bertan jarritako berariazko edukiontzietan jasotzen dira.
17. hondakina: Pintura- eta/edo disolbatzaile-hondarrak eta/edo olioak eta koipeak dituzten plastikozko ontziak.
Identifikazioa: 48677041/4800003081/3/17.
Helburu-eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C41.
Arrisku-ezaugarriak: HP5.
LER: 150110.
Urtean sortutako kantitatea: 0,3 t.
Materiak kontsumitutakoan sortzen dira; pintura- eta disolbatzaile-hondarrak edo olioak eta koipeak dituzten plastikozko ontziak izan ohi dira. Hondakin horretarako identifikatutako zorro handi batean jasotzen da, eta, ondoren, zorroa hondakinen biltegira eramaten da.
18. hondakina: Metalezko ontzi kutsatuak.
Identifikazioa: 48677041/4800003081/3/18.
Helburu-eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C41.
Arrisku-ezaugarriak: HP5.
LER: 150110.
Sorkuntza-ratioa: 0,000449 k hondakin/t A Likidoa.
Metalezko olio- eta koipe-ontzi hutsak xukatu eta, kanpotik eta barrutik garbitu ondoren, eta metalezko pintura eta disolbatzaile ontzi hutsak, hondakin likidorik ez dela geratzen ikusi ondoren, labe elektrikotan sartuta autokudeatzen dira. Zamak gehienez zama osoaren % 0,15eko pisua izango du.
19. hondakina: Substantzia arriskutsuen hondarrak dauzkaten ontziak (GRGak).
Identifikazioa: 48677041/4800003081/3/19.
Helburu-eragiketaren kodea: R5.
Osagai arriskutsuak: C41/51.
Arrisku-ezaugarriak: HP5/6.
LER: 150110.
Sorkuntza-ratioa: 0,0076 k hondakin/t A Likidoa.
Hainbat substantzia, arriskutsuak zein ez-arriskutsuak, soltean edukitako ontzi handiak sartzen dira. Identifikatu egiten dira, eta hondakinen biltegira eraman.
20. hondakina: Material elektronikoa.
Identifikazioa: 48677041/4800003081/3/20.
Helburu-eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C16/20.
Arrisku-ezaugarriak: HP14.
LER: 160213.
Sorkuntza-ratioa: 0,0076 k hondakin/t A Likidoa.
Hainbat material sartzen dira, hala nola: PUZak, monitoreak, kable elektrikoak, etab. Hondakin horretarako identifikatutako zorro handietan jasotzen dira, eta, ondoren, zorroak hondakinen biltegira eramaten dira.
27. hondakina: Silize-gela.
Identifikazioa: 48677041/4800003081/3/27.
Helburu-eragiketaren kodea: D9.
Osagai arriskutsuak: C4.
Arrisku-ezaugarriak: HP7.
LER: 160303.
Sorkuntza-ratioa: Unean-unean.
Hainbat ekipo mantentzeko eragiketetan sortzen da. Balio-bizitza amaitu duten hainbat produktu kimikoren hezetasuna murrizteko erabilitako silizezko bolatxoak dira. Hondakin horretarako identifikatutako edukiontzian jasotzen dira, eta, ondoren, edukiontzia hondakinen biltegira eramaten da.
28. hondakina: Sufre hexafluoruro duten disjuntoreak:
Identifikazioa: 48677041/4800003081/3/28.
Helburu-eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C40.
Arrisku-ezaugarriak: HP6/14.
LER: 160504.
Sorkuntza-ratioa: Unean-unean.
Erabiltzen ez diren kommutazio-ekipoak dira, sufre hexafluorurozko gasak dituztenak. Identifikatu egiten dira, eta hondakinen biltegira eraman.
4. prozesua: «Makinen eta ekipamenduen garbiketa».
1. hondakina: Olioz eta koipez bustitako xurgatzaile solidoak.
Identifikazioa: 48677041/4800003081/4/1.
Helburu-eragiketaren kodea: D15.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarriak: HP5.
LER: 150202.
Sorkuntza-ratioa: 0,0026 k hondakin/t A Likidoa.
Ekipoak eta instalazioak garbitutakoan sortzen dira; hidrokarburo hondarrak dituzten trapuak eta garbiketan erabilitako beste material, iragazki, eta xurgatzaile batzuk osatzen dute. Hondakin horretarako identifikatutako bidoian jasotzen da, eta, ondoren, bidoia hondakinen biltegira eramaten da.
2. hondakina: Disoluzio azido inorganikoak.
Identifikazioa: 48677041/4800003081/4/2.
Helburu-eragiketaren kodea: D9.
Osagai arriskutsuak: C23.
Arrisku-ezaugarriak: HP8.
LER: 060102.
Urtean sortutako kantitatea: 220 kg.
Ekipoak eta instalazioak garbitutakoan sortzen dira; garbiketarako disoluzio azidoak dira. Hondakin horretarako identifikatutako edukiontzian jasotzen da, eta, ondoren, edukiontzia hondakinen biltegira eramaten da.
3. hondakina: Disolbatzaile organiko ez-halogenatua.
Identifikazioa: 48677041/4800003081/4/3.
Helburu-eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C41.
Arrisku-ezaugarriak: HP3/4/5.
LER: 140603.
Sorkuntza-ratioa: 0,0011 k hondakin/t A Likidoa
Pieza eta ekipoen garbiketan sortzen da; halogenatu gabeko disolbatzaile organikoa izan ohi da. Hondakin horretarako identifikatutako bidoian jasotzen da.
4. hondakina: Olioak eta koipeak dituzten ur-lohiak.
Identifikazioa: 48677041/4800003081/4/4.
Helburu-eragiketaren kodea: D9.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarriak: HP5.
LER: 190813.
Sorkuntza-ratioa: 0,0055 k hondakin/t A Likidoa.
Desugerketako instalazioetako garbitzeko eragiketetan sortzen dira batez ere, baina bestelako instalazioetan ere sor daitezke. Instalazio horietatik zuzenean eramaten dira kudeatzailearengana.
5. prozesua: «desugerketa».
1. hondakina: HCI agortua (FeCI2).
Identifikazioa: 48677041/4800003081/5/1.
Helburu-eragiketaren kodea: R5.
Osagai arriskutsuak: C23.
Arrisku-ezaugarriak: HP8.
LER: 110105.
Sorkuntza-ratioa: 39 k hondakin/t bobina desugertu.
Ezaugarriak galdu dituen azido klorhidrikoko disoluzio akuosoa da. Biltegiratzeko tangan uzten da eta azidoa birsortzeko instalazioan autokudeatzen da. Kasu jakin batzuetan, kanpoko kudeatzaileak eramaten du.
6. prozesua: «Mekanizatzeko prozesua».
1. hondakina: Erabilitako ebaketa-likidoak.
Identifikazioa: 48677041/4800003081/6/1.
Helburu-eragiketaren kodea: D9.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarriak: HP5.
LER: 120109.
Sorkuntza-ratioa: 0,05 k hondakin/t A Likidoa.
Makina-erremintetako ebaketa-likidoak aldatzen direnean sortzen da; hidrokarburoak dituen gastatutako ebaketa-likidoa izan ohi da. Artezteko makinen hobitik ateratzen da.
2. hondakina: Artezketako lohiak.
Identifikazioa: 48677041/4800003081/6/2.
Helburu-eragiketaren kodea: D9.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarriak: HP5.
LER: 120118.
Sorkuntza-ratioa: 0,138 k hondakin/t A Likidoa.
Ijezketako arrabolak artezketako urratzaileak erabiliz artezteko egiten diren lanetan sortzen da; hidrokarburodun lohiak izan ohi dira. Hondakin horretarako identifikatutako edukiontzian jasotzen da, postuaren ondoan.
«Baimendutako autokudeaketa-prozesuak».
1. hondakina: «Mahuka-iragazkia».
Identifikazioa: 48677041/4800003081/2/3.
Helburu-eragiketaren kodea: R4.
Osagai arriskutsuak: C7/18.
Arrisku-ezaugarriak: HP14.
LER: 150202.
Kea arazteko prozesuan erabiltzen diren mahuka-iragazkiak labe elektrikoetan sartuta autokudeatzen dira. Zama gehienez zama osoaren % 0,5 izango da.
2. hondakina: «Metalezko ontzi kutsatuak».
Identifikazioa: 48677041/4800003081/3/18.
Helburu-eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C41.
Arrisku-ezaugarriak: HP5.
LER: 150110.
Metalezko olio- eta koipe-ontzi hutsak xukatu eta, kanpotik eta barrutik garbitu ondoren, eta metalezko pintura eta disolbatzaile ontzi hutsak, hondakin likidorik ez dela geratzen ikusi ondoren, labe elektrikotan sartuta autokudeatzen dira. Zamak gehienez zama osoaren % 0,15eko pisua izango du.
3. hondakina: «Kutsatutako beirazko ontziak».
Identifikazioa: 48677041/4800003081/3/12.
Helburu-eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C23/24/51.
Arrisku-ezaugarriak: HP5.
LER: 150110.
Hondakin hau laborategiko azpiprozesutik datozen produktu azidoak eta basikoak eduki dituzten beirazko ontzi kutsatuak dira. Ontziak garbitu eta xukatu egiten dira, harik eta kutsatzailerik ez dagoela guztiz bermatu arte; behin xukatu eta garbi daudenean, kudeatzailearen beirarako edukiontzi batean biltegiratzen dira; azken hori beteta, balorizatzeko eramaten du. Garbitzen eta urberritzen erabilitako urak laborategiko saiakuntzetan sortutako disoluzio azido inorganikoekin edota disoluzio alkalinoekin elkartuko dira, uraren konposaketaren arabera.
4. hondakina: «Laborategiko disoluzio azido edo alkalinoak».
LER: 160506.
Laborategiko saiakuntzetan sortzen diren disoluzio azido inorganikoak eta alkalinoak ur azidoen tangara edota ur alkalinoen biltegira bideratuko dira, neutralizatzeko instalazioan tratatzeko. Instalazio horretan pHa doitzen da hodi biltzailera isuri aurretik.
5. hondakina: HCI agortua (FeCI2).
Identifikazioa: 48677041/4800003081/5/1.
Helburu-eragiketaren kodea: R5.
Osagai arriskutsuak: C23.
Arrisku-ezaugarriak: HP8.
LER: 110105.
Ezaugarriak galdu dituen azido klorhidrikoko disoluzio akuosoa da. Biltegiratzeko tangan uzten da eta azidoa birsortzeko instalazioan autokudeatzen da.
a) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa ezartzen zaio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran. Hauek zehazten dituztenak dira: hondakinaren mota eta osagai arriskutsuak, ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren I. eranskinean xehe-xehe jasota. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa zuzena dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programan (2015-2020) ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaera egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onartze-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak balioztatzeko eskatzen bada.
b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta isuriren bat gertatuz gero nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zail dezaketen kasuetan.
c) Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek segurtasun-neurri hauek izan beharko dituzte: Hondakin Toxiko eta Arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritakoak, eta, bestalde, itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.
d) Aurreko puntuan aipatutako ontziak argi nahiz irakurtzeko eta ezin ezabatuzko moduan etiketatu beharko dira, baita indarreko araudiaren arabera ere.
e) Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta biltegiratzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin Sanitarioen Kudeaketari buruzko martxoaren 3ko 21/2015 Dekretuan eta hura ondoren garatzeko araudietan ezarritakoak izango dira.
f) Hondakin zitostatikoak maneiatzeko, ontziratzeko, etiketatzeko eta biltzeko, nahiz haiek prestatzen erabilitako edo kontaktuan egondako material guztiaren (III. taldea, a letra) baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan Hondakin Sanitarioak Kudeatzeari buruzko martxoaren 3ko 21/2015 Dekretuan eta hura garatzeko ondorengo araudietan ezarritakoak izango dira.
g) Hondakin arriskutsuak gehienez 6 hilabetez eduki behar dira biltegiratuta.
h) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen beste kudeatzaile batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.
i) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena eginda dagoela, erregelamenduan zehaztutako aurretiaz, kontrolerako eta segimendurako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta hark zamarekin batera eraman beharko du jatorritik helmugaraino. Arcelormittal Sestao SLU sozietateak onarpen-agirien eta kontrol- eta segimendu-agirien edo haien baliokidea den agiri ofizialaren artxiboa gutxienez hiru urtez erregistratu eta gorde behar du.
j) Egiaztatu egin beharko da baimendutako kudeatzailearen instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraioak betekizun hauek betetzen dituela: halako salgaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutakoak.
k) Arcelormittal Sestao SLU enpresak Industriako Olio Erabileren Kudeaketa Arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuarekin bat etorriz kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.
l) Ekipamendu elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatuaren arabera kudeatuko dira. Halaber, 106/2008 Errege Dekretuak xedatutakoa bete beharko dute (106/2008 Errege Dekretua, otsailaren 1ekoa, pilen eta metagailuen hondakinek pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzkoa). Baimendutako kudeatzailearen onarpen-agiria izateko, eraman aurreko jakinarazpena egiteko eta kontrol- eta segimendu-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, baita toki-erakundeei ematen zaizkienak ere gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei eman izanaren egiaztagiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.
m) Arcelormittal Sestao SLUk poliklorobifeniloak (PCB) dituzten edo izan ditzaketen aparatuak dauzkan bitartean, haiek behar bezala kudeatzeko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan (poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta hqiek dituzten gailuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituena) eta hura aldatu zuen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretuan adierazitako baldintzak bete beharko ditu.
n) Arcelormittal Sestao SLUk Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko irailaren 16ko 1005/2009 (EE) Erregelamenduan zehazturiko substantzia erabiliak bere esku dituen heinean, berreskuratu egingo dira aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez deuseztatzeko, edo ingurumenaren ikuspegitik onargarria den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz, edota birziklatzeko edo birsortzeko xedez, aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan nahiz desmuntatu edo deuseztatu aurretik.
o) Arcelormittal Sestao SL enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko da.
p) Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zeina hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea baita, Arcelormittal Sestao SLUk prebentzioko neurriak aplikatuz hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, lau urtetik behin, Hondakin eta Zoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere, aipatu legearen garapenerako araubideak ez badu Arcelormittal Sestao SLU hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.
q) Baldin eta Arcelormittal Sestao SLU Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengatik eskuratutako merkataritarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da; beraz, ontzi hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko dio.
r) Aurreko h) eta i) (kudeatzaileak EAEn daudenean), eta p) letretan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM sistema erabilita.
s) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Arcelormittal Sestao SLU enpresak amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua) ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.
D.5.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.
Hauek dira sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak:
(Ikus .PDF)
a) LER 190814 kodea duten hondakinei buruz denboran zehar aurkeztutako analisietan ikusitako aldakortasuna eta hondakin horiek egun indarrean dagoen hondakinen Europako zerrendan jasota daudela kontuan harturik, urtero haien karakterizazio analitikoa egin beharko dute izaera ez arriskutsua zehazteko. Halaber, analisi horren emaitzak Ingurumen Sailburuordetzari bidali beharko dizkiote, proposatutako kudeaketa egokia dela egiazta dezan. Karakterizazio horrek gutxienez parametro hauen analisia hartu beharko du barnean:
a) pH-a.
b) Olioak eta koipeak.
c) Guztizko petrolio-hidrokarburoak.
d) Hidrokarburo aromatiko poliziklikoak (HAP).
e) Fluoruroak.
f) Ekotoxikotasuna.
i) Bakterietan.
Ii) Daphniekin.
Hondakina arriskutsua dela zehazten baldin bada, ebazpen honetako D.5.1 atalean jasotako zehaztapenak aplikatuko dira.
b) LER 120121 kodea duen artezketa-harriak hondakinaren kasuan, hondakin horiek ispilu-sarrera dute gaur egun indarrean dagoen hondakinen Europako zerrendan. Bada, haiek hondakin ez-arriskutsutzat hartuko dira, baldin eta hondakin horiek lehenengo aldiz ebaluatu baino lehen karakterizatzen badira; karakterizazio horren emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, proposatutako kudeaketa egokia ote den egiaztatzeko. Hondakina arriskutsua dela erabakiz gero, ebazpen honetako D.5.1. atalean zehazturikoa aplikatu beharko da.
c) Bereiztearen eta hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen inguruan xedatutakoari jarraikiz, nahasketak izeneko hondakinak ezingo du izan baloriza daitekeen hondakin-frakziorik. Horregatik, egungo egoeran hauek jotzen dira zati balorizagarritzat Euskal Autonomia Erkidegoan: papera eta kartoia, egurra, plastikoak, metal ferrikoak eta ez-ferrikoak.
d) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio –hornitzaileari–, erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatatzaile baimendu bati emango zaizkio.
e) Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua balorizatzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.
f) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituelako agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali behar zaio Ingurumen Sailburuordetzari, proposaturiko kudeaketaren egokitasuna egiaztatzeko eta ebazpen honetan ezarritakoa betetzen dela egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Arcelormittal Sestao SLU sozietateak fitxategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak edo haien baliokideak diren agiri ofizialak, nahitaezkoak direnean, hiru urtez gutxienez.
g) Horrez gain, 49/2009 Dekretuan ezarritakoa betez (49/2009 Dekretua, otsailaren 24koa, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzekoa), baimendutako hondakindegian biltzeko hondakin ez-arriskutsuak lekualdatu aurretik, dagokion segimendu- eta kontrol-agiria bete beharko da.
h) Baldin eta Arcelormittal Sestao SLU Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengatik eskuratutako merkataritarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da. Hortaz, ontzi hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko dio.
i) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek jasoko dituena: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakinen sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa bidali beharko dira Ingurumen Sailburuordetzara.
j) Aurreko f) eta g) (kudeatzaileak EAEn daudenean) letretan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM sistema erabilita.
D.5.3.– Ontziak merkaturatzea.
Arcelormittal Sestao SLUk, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta enbalajeak erabiltzen dituen enpresa den aldetik, ontzi horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, ontzien gaineko urteko adierazpena egin beharko du. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko da.
Era berean, Arcelormittal Sestao SLUk ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat ezarri beharko du derrigorrez (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita). Arcelormittal Sestao SLUk bere produktuak merkaturatzeko industria- edota merkataritza-ontziak erabiltzen baditu, aipatu betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, Ontzi eta Ontzi Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxikitzen bazaio; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa pasatzeko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.
Baldin eta Arcelormittal Sestao SLUk, urte natural batean zehar, ondoren zehazten diren kantitateak baino gehiagoko hondakinak sortu ahalko dituen ontziratutako produktuak edota industria- edo merkataritza-ontziak merkaturatzen baditu:
● 250 tona, beira soilik bada.
● 50 tona, altzairua soilik bada.
● 30 tona, aluminioa soilik bada.
● 21 tona, plastikoa soilik bada.
● 16 tona, egurra soilik bada.
● 14 tona, kartoia edo material konposatuak soilik badira.
● 350 tona, hainbat material badira, eta bakoitzak, bera bakarrik hartuta, ez baditu lehen aipatutako kantitateak gainditzen ontzien hondakinak prebenitzeko enpresa-plana egin beharko du. Plan horrek hiru urteko iraunaldia izango du, eta onartzen den ontzien hondakinak prebenitzeko enpresa-planaren kontrol- eta segimendu-txostena egin beharko da urtero, martxoaren 31 baino lehen. Bi agiriok dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko dira.
D.6.– Lurzoruari buruzko baldintzak.
Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako aginduak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Arcelormittal Sestao SLU enpresak lurzorua babesteko beharrezko neurriak hartu beharko ditu, erabilitako materialen eta identifikatutako arrisku-eremuen arabera.
Bost urtez behin, ebazpen hau jasotzen denetik hasita, eguneratu egin beharko da lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiko txostena, instalazio guztiei dagokion kutsadura-arriskuaren ebaluazio bat erantsiz. Txosten hori dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko da.
Nolanahi ere, ekainaren 25eko 4/2015 Legean adierazitako inguruabarren bat gertatzen denean, sustatzaileak dagokion lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena lortzeko prozedura hasteko eskatu beharko dio ingurumen-organoari.
Produkzio-jarduera duten eta ez duten eremuetan egin beharreko obren ondorioz lur-mugimenduak sustatzen baditu, jardueraren sustatzaileak hondeatu behar dituen materialen (lurrak, obra-hondakinak, etab.) karakterizazioa egin beharko du, jardun kutsatzaileen ondorioz kalterik jaso ote duten egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, haiek kudeatzeko modu egokiena zehaztearren.
Ingurumen-organo honen aurrean justifikatu beharko da induskatutako zati bakoitzerako proposatutako kudeaketa modua egokia dela, organoak onartu aurretik; proposatutako azken xedea (kanpo-kudeaketa edo kokapen berean berrerabiltzea) adierazi beharko da, eta egindako azterketen kopia bat erantsi.
1.– Soberakinak hondakindegian biltegiratuta hustu nahi izanez gero, hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500 m3 bakoitzeko 10 azpilagin izango ditu gutxienez, baina hori espero daitekeen kutsaduraren heterogeneotasunaren eta homogeneotasunaren arabera aldatu ahal izango da. Afekzioa homogeneoa izango dela aurreikusten den kasuetan, 500 m3-ko bolumena baino bolumen handiagoa duten unitateez osatutako lagin konposatua hartu ahal izango da; eta, aldiz, afekzio heterogeneoaren kasuan, 500 m3-ko bolumena baino bolumen txikiagoa duten unitateez osatutakoa.
2.– Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpiko balioa eduki beharko dute material horiek, eta lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, laginketa eta azterketa erakunde egiaztatu batek egin beharko du, honen arabera: 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.
3.– Ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutako VIE-A ebaluazioko balio adierazleak 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira; beraz, onartu egingo dira baimendutako betelan batean.
4.– Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da. Lurzoru naturalaren pareko den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.
Alabaina, obrak aldez aurretik inolako jarduerarik izan ez duten eremuetan egin behar badira, karakterizazioa egin gabe uzteko aukera izango da, betiere, jarduerarik eza behar bezala justifikatzen bada.
Karakterizazio horren emaitza Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko da, baloratu dezan, kudeaketa-lana egin aurretik bidali ere.
Gainera, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluko 2. zenbakiak ezarritakoaren arabera, jarduera ezartzeko edo zabaltzeko hondeatze-lanetan edo lur-mugitzeetan kutsadura-zantzuak hautematen badira, lan horien arduradun zuzenak horren berri eman beharko dio Udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, beharrezkoa izango balitz hartu beharreko neurriak ezar ditzan, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluko 1.e paragrafoarekin bat etorriz.
Sei hilabeteko epean, substantzia kutsatzaile garrantzitsuei dagokienez, lurzoruak eta lurpeko urek duten hasierako egoera zehazten duen oinarrizko txosten bat aurkeztu beharko da, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko.
Halaber, epe berean, lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kontrolatzeko proposamen bat aurkeztu beharko da; proposamen horrek gutxienez hauek bilduko ditu: karakterizazioa egiteko bi zundaketa, erauzitako zutabearen karakterizazioa eta lurpeko uren segimendua egiteko erabiliko diren piezometroak prestatzea. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa, eta instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da. Jakinarazi beharko da instalazioa kokatzen den lurzatiak eraginik baduen interes hidrogeologikoko lekuetan, jabari publiko hidraulikoan edo Eremu Babestuen Erregistroko lekuetan.
D.7.– Zaratari buruzko baldintzak:
a) Ondorengo indize akustikoak gaindi ez daitezen beharrezko neurri guztiak ezarriko dira:
a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita; ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.
a.2.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu 23:00ak eta 07:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.
a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik; halakoetan, apantailamenduak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.
(Ikus .PDF)
1. Taula. industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran eskatutako zarata-mailak
Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.
Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun modu bat baldin badago, jardun modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun modu horren iraupen-denbora izango da. Maila hori ez da izango 1. taulan finkatutako balioak baino 5 dB handiagoa.
b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiko guneetako zarata-maila.
D.8.– Usainei buruzko baldintza.
Usainek mugakideei eragozpenak sortzea ekidingo da.
E) Ingurumena zaintzeko programa
Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:
E.1.– Isuri atmosferikoak kontrolatzea
E.1.1.– Kanpoko kontrolak
a) Arcelormittal Sestao SLU enpresak isurien kontrola egin beharko du, informazio honi jarraituz:
(Ikus .PDF)
* HCI eta partikulen parametroetarako 7. fokuaren kontrol-maiztasuna bi urteren buruan berrikusiko da. Hartarako, Arcelormittal Sestao SLUk, aipatutako epea amaitutakoan, lortutako emaitzak biltzen dituen txostena aurkeztu beharko du, baita haien balorazioa ere. Baldin eta Arcelormittal SLUk ez badu ingurumen-organoaren berariazko onarpenik jasotzen lau urteko epean, aipatutako txostena aurkezten duenetik hasita, sei hilabeteko epea izango du bi parametroetarako neurketa jarraituko sistema ezartzeko.
b) Kontrol horiek II. mailako Administrazioarekiko lankidetza-erakunde batek egin beharko ditu, Ingurumen Sailburuordetzak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa betez, bereziki gai hauei dagokienez: helburua eta neurketa-plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa-kopurua eta banakako neurketa bakoitzaren iraupena, eta erreferentzia-metodoak hautatzeko irizpidea.
c) Halaber, a) letran azaldutako emisio-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek funtzionatzen badu urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batez besteko maiztasunarekin, eta emisio bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, edo, bestela, edozein maiztasunarekin, baldin eta emisioaren iraupen globala instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik gora bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, baldin eta kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Inguruabar hori dagokion urteko ingurumena zaintzeko programan justifikatu beharko da.
d) Etengabeko neurketa.
Arcelormittal Sestao SLU sozietateak etengabe neurtu behar ditu partikulak 1. eta 2. fokuetan; eta HCI, 6. fokuan.
Ingurumen Sailburuordetzak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritako eskakizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu neurtzeko sistema jarraituak.
Emisioak etengabe neurtzeko sistema Euskal Autonomia Erkidegoko Airearen Kalitatea Zaindu eta Kontrolatzeko Sarera konektatu beharko da.
Neurtzeko sistema jarraituaren instalazioak, kalibrazioak, kontrolak, mantentze-lanek eta jakinarazpenek, eta ekipamenduen, neurketa-sekzio eta -tokien ezaugarriek ingurumen-arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritako baldintzen araberakoak izan beharko dute.
Instalazioen titularrek izango dute neurtzeko sistema jarraituaren datuak eskuratzeko, tratatzeko eta jakinarazteko ardura, eta neurtzeko kontrol jarraituaren bidez erregistratutako datuak gutxienez 10 urtez gorde beharko dira.
Neurgailu jarraituak dituzten emisio-fokuetan, neurketarako ekipamenduen erabilgarritasuna, hau da, baliozko datuak lortzeko aldien ehunekoa, gutxienez urteko benetako jardunaren % 90ekoa izango da, Ingurumen Sailburuordetzak bestelako baimenik ematen ez badu behintzat.
Elkarren segidako 15 egunetik gora neurtzeko sistema jarraitua konektatu gabe badago edo gaizki badabil, ingurumen-lankidetzako erakundearen bidez etengabe neurtu behar liratekeen parametroen aldizkako autokontrolak egin beharko dira, 15 egunez behin, gorabehera hasten den egunetik hasita, eta neurtzeko sistema jarraituak zuzen jardun arte.
Neurtzeko sistema jarraituaren funtzionamenduari buruzko txosten bat egin eta Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko da urtero, ingurumenaren arloko eskumenak esleitu dituen sailak emandako jarraibide teknikoetan ezarritakoaren arabera.
e) Txostenak
Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera, Ingurumen Sailaren jarraibide teknikoetan ezarritako txosten guztiak bidali beharko dira.
E.1.2.– Txostenak eta kontrolen erregistroa.
E.1.1. puntuan eskatutako parametro guztien neurketen txostenak bidali beharko dira. Kanpoko kontrolen txostenetan jarraibide teknikoetan ezarritako gutxieneko edukia jaso beharko da. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan ezarritako kontrol-maiztasunaren aurretik egindakoak badira. Emisio atmosferikoen ondorengo kontrolak egindako azken neurketarekiko adierazitako maiztasunarekin egingo dira.
Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, eta betiere, urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuak, atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen duenak eta bera ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituenak, 8. artikuluan ezarritakoari eta abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuak, atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituenak, III. eranskinean ezarritako edukiari jarraikiz.
Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.
E.2.– Emisio atmosferikoen kontrola eta segimendua.
Inguru atmosferikoaren kalitatearen zaintza egingo da HCI birsortzeko instalazioaren inguruan HCIren immisio-mailak kontrolatuz.
Hartarako, parametro horren kontrol jarraiturako kabina bat dago. Parametro hori gorde egin beharko da, eta organo honen eskura jarri.
Ingurumen Sailburuordetzak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritako prozedurak ezarri beharko ditu immisio-kabinak, neurtzeko tresnen zehaztasuna etengabe bermatzearren.
E.3.– Isuritako uren kalitatea kontrolatzea.
a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:
(Ikus .PDF)
Halaber, industriako isuriak kontrolatzeko estazioak hauek ere edukiko ditu:
– Parshall kanala, emariaren neurketa eta totalizatzailea.
– Datuen erregistroa duen pHmetro jarraitua.
– Datuen erregistroa duen eroankortasun-neurgailu jarraitua.
– Solido esekiak modu jarraituan neurtzeko zunda, datuen erregistroa barne.
Parshallaren emari-neurgailua urtero egiaztatuko da kanpoko enpresa baten bitartez.
Halaber, modu jarraituan neurtzeko ekipoek behar bezala funtzionatzea bermatzeko mantentze- eta doitze-programa edukiko dute.
Sei hilabeteko epean, jarduera berrabiarazten denetik hasita, Arcelormittal Sestao SLUk behar den ekipamendua ezarri beharko du datu hauek denbora errealean eta modu jarraituan biltegiratu eta telekomunikatzeko: isuritako efluentearen emaria, pHa, eroankortasuna eta solidoak. Aipatutako seinalean Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren SCADAn ikusiko dira, eta, hari esker, isurketak saneamendu-sarearen kudeaketan integratuta geldituko dira.
b) Kanpoan egiten den kontrol bakoitza lankidetza-erakunde batek egin eta egiaztatuko du, edo dagokionean, konektatzeko baimena ematen duen erakundeak, eta goiko puntuetan aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.
Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabeteko epean.
c) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.
d) Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, D.4.3 atalean ageri diren parametro guztiek ezarritako mugak betetzen badituzte.
E.4.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.
Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro-adierazleen segimendua egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko.
(Ikus .PDF)
E.5.– Zarataren kontrola.
a) Ebaluazioa indize akustiko hauek kalkulatzeko metodoen bidez egin beharko da: Ld, Le, Ln ,LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo.
b) Zarata transmititzeko arriskurik handiena dagoen aldean neurketak eginez, LAeq, Ti indize akustikoaren ebaluazioa egingo da urtero.
c) Aurreko letran adierazitako ebaluazio guztiak ENAC erakundeak espazio- eta denbora-laginketarako egiaztatutako akustikaren esparruko entsegu-laborategiek egin beharko dituzte. Nolanahi ere, ingurumen-organoak ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du.
d) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetzak emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.
E.6.– Emaitzak kontrolatzea eta bidaltzea.
Ingurumen-zaintzako programa osatzen duten analisi eta txosten ezberdinen emaitzak behar bezala erregistraturik geldituko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dituzte Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak horretarako prestatu duen IZP Gidaliburuarekin bat etorriz. Webgune honetan dago eskuragarri gidaliburu hori:
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-pcc/eu/
Era horretan, aipatutako programak zehaztutako aldian egindako kontrol guztiak, ibilgu eta/edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik (horrelakoen igorpena uren atalean zehaztuta dago), ingurumena zaintzeko programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren. Ezarritako baldintzak betetzen ez direnean baino ez dute berehala jakinarazi beharko, eta ingurumen-baimen integratuan ezarritako mugak betetzea lortzeko neurriak ere aurkeztu beharko dituzte horrelakoetan. Kontrola egiten duten urteari dagokion programaren barruan baino ez dituzte bidaliko, gainera, urtebete baino periodikotasun handiagoko kontrolak.
Ingurumena zaintzeko programa urtero bidaliko da, martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak, eta, halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aldez aurretik egin ez bada.
E.7.– Ingurumena zaintzeko programari buruzko agiri bategina.
Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du. Bertan, aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak bildu beharko ditu, baita 1995eko uztailaren 4an egindako ingurumen-inpaktuko adierazpenean ezarritako betebehar guztiak ere. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua izan beharko du.
Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, haien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).
F) Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.
F.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.
Programatutako mantentze-lanei dagokienez, isurtzeen eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du sustatzaileak, eta dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai.
Bigarren zenbakiko D.5 «Instalazioan sortutako hondakinak behar bezala kudeatzea bermatzeko baldintzak» atalean ezarritakoarekin bat etorriz kudeatu beharko dituzte geldiarazte eta abiarazteetan, mantentze-lanetan zein ezohiko egoeretan sortutako hondakinak, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.
F.2.– Jarduera uztea.
Jarduera, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen aplikazio-eremuan (27.100 epigrafea «Burdina, altzairua eta ferroaleaziozko oinarrizko produktuak fabrikatzea») eta lurzorua kutsatu dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatu izendatzeko irizpide eta estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuan dagoenez, Arcelormittal Sestao SLU enpresak lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari ekin beharko dio jarduera amaitu eta gehienez ere bi hilabeteko epean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 31.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Jarduera utzi baino lehen, Arcelormittal Sestao SLUk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu ebazpen honen bigarren ataleko D.5 azpiatalean ezarritakoarekin bat etorriz.
F.3.- Jarduera aldi baterako uztea.
Jarduera aldi baterako uztea eskatuz gero, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Arcelormittal Sestao SLUk, aldi baterako uztearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du instalazioa jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen bateratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.
Era berean, instalazioa berriz hasi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen edozein isurketa edo emisio saihesteko.
F.4.- Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduketak.
Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean, zehaztu egiten dira ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentzio-neurriak eta funtzionamendu-baldintzak. Haiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:
a) Prebentzioko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden segurtasun-neurriei dagokienez. Jarioak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaitzak), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), egon daitezkeen jarioak detektatzeko neurriak edo gehiegi bete direneko alarma-sistemak, lantegiko hodi biltzaileen sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoru gaineko isurpenak biltzeko sistemak.
b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta ontzietako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.
c) Lehen aipatutako prebentziozko mantentze-lanetarako eskuliburuan atmosferaren kutsadura saihesteko eta zuzentzeko sistemak egoera onean daudela bermatzeko neurriak sartuko dira (arazketa, minimizazioa, etab.).
d) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta han jasoko dira aldizka egindako mantentze-lanak eta antzemandako gertaerak.
e) Olioak, gehigarriak, erretxinak eta hondakinak, besteak beste, maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa dezakeenez, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen azalera guztiak iragazgaiztuko dira.
f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.
g) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratzeko instalazio horiek produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte.
h) Hauts-itxurako produktuak biltegiratzeko, silo itxiak erabiliko dira, proiektuan aurreikusten den moduan.
i) Isuriak eta ihesak gertatuz gero, berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak; eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.
j) Ontzien hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura edukiko dute. Bertan, lantegiaren eraginkortasunari eragin diezaioketen isuriak lantegira joatea saihestu beharko da.
k) Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako ura tratamendu-lerrora bidaliko da.
l) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.
m) Arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta istripuen ondoriozko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian jartzeko behar diren bitarteko egokiak jarriko ditu titularrak.
n) Gorabehera gertatuz gero agintariei jakinaraztea.
Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere, zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:
● Gertakari mota.
● Jatorriak eta arrazoiak (unean-unean zehatz daitezkeenak).
● Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.
● Izandako ondorioak.
● Epe laburrera aurreikusitako jardunak, hala egokituz gero.
Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS DEIAK eta Sestaoko Udala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuari buruzko txosten xehatua bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:
● Gertakari mota.
● Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.
● Gertakariaren iraupena.
● Ustekabeko isurketa gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne hartuta.
● Mugak gaindituz gero, isuriei buruzko datuak.
● Eragindako kalteen balioztapena.
● Hartutako neurri zuzentzaileak.
● Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.
● Prebentzio-neurri horiek eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.
● Aurreko atalean ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari gertaera hauetakoren bat jazo dela:
1.– Ekipoek 24 ordutan baino gehiagotan datu fidagarririk ez ematea ekartzen duen edozein matxura edo akatsa gertatzea. Gorabehera gertatu eta gehienez 24 orduko epean egingo da jakinarazpena, lanegunak direnean, edo lanegunak ez direnean, gorabehera gertatu den egunaren osteko lehen lanegunean jakinaraziko da.
2.– Instalazioaren prozesu jarraitu batean aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, aurreikusitako prebentzioko mantentze-lanak barne, gutxienez 15 egun lehenago jakinaraziko dira.
3.– 1., 2. eta 6. fokuetan, analizagailuan modu jarraituan neurtutako datu balidatu baten kontzentrazioak muga-balioa gainditzen badu, jakinarazpena gehienez hori gertatu eta 24 orduko epean egingo dute, lanegunetan, edo hori gertatu ondorengo lehen lanegunean, lanegunetatik kanpo.
Edozelan ere, enpresak berehala bidaliko dio jakinarazpena, fax bidez (aplikatu beharreko jarraibide teknikoak bestelako biderik adierazi ezean), Ingurumen Sailburuordetzari, datu hauek zehaztuta:
○ Gertakari mota.
○ Jatorria eta arrazoiak.
○ Izandako ondorioak.
○ Eusteko hartutako neurriak.
○ Epeak.
F.5.– Sustatzaileak berariazko jardun-protokoloa hartu beharko du, baldin eta ebazpen honen E.2 puntuan aipatutako immisioak kontrolatzeko kabinan bildutako balioek instalazioen ezohiko funtzionamenduaren berri ematen badute.
G) Baldin eta araudi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.
H) Urtean behin, martxoaren 31 baino lehen, Arcelormittal Sestao SLU enpresak aurreko urtean atmosferara eta uretara isuritako emisioei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuak jakinaraziko dizkio Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuarekin eta ingurumena zaintzeko programarekin bat etorriz.
Informazio hori IKS-eeM sistemaren erakundeetarako bertsioaren bidez egingo da (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri); hau da, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren bidez.
Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, datuak Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko, E-PRTR-Europa erregistrora, alegia.
Ingurumen-adierazpena agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, beti bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.
l) Instalazioen aldaketa oro helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete ondoren egin beharko da: http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3252/eu/contenidos/informacion/ippc/eu_6939/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc. Halaber, organo honen adostasuna ere eskatu beharko dute, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.
815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu (815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, industriako isurpenen Erregelamendua onartzeaz gainera, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena).
Nolanahi ere, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, betiere Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.
Era berean, proiektua aldatuz gero, aplikatzekoa izango da Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluan xedatutakoa.
Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko dute, Lurzorua Ez Kutsatzeko eta Kutsatutakoa Garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.»
«Laugarrena.– Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da kasu hauetan:
a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, komeni denean mugako emisio-balioak berrikustea, edo beste batzuk ezartzea.
b) Isurketak nabarmen murritz daitezkeenean, teknika erabilgarri onenetan eginiko aldaketa handien ondoriozko gehiegizko kosturik izan gabe.
c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela-eta beharrezkoa denean beste teknika batzuk erabiltzea.
d) Arroko erakundeak, urei buruzko legedian araututakoaren arabera, ingurumen-baimen integratua berrikustea edo aldatzea justifikatzen duten inguruabarrak daudela uste duenean, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isurpenei dagokienez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean hasteko berrikuste-prozesua.
e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen duenean, edo uztailaren 1eko 16/2002 Legeak (ekainaren 11ko 5/2013 Legearen 16. artikuluak aldatutakoak) 22.3 artikuluari dioenari jarraikiz, ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa denean.
f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen denean.
g) Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra ikusten denean, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen denean.
h) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharpenen arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzaileak nahikoak ez direla egiaztatzen denean.
i) Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu beharra dagoela ondorioztatzen denean.
Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez du kalte-ordainerako eskubiderik emango,Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.»
«Bosgarrena.– Arcelormittal Sestao SLU enpresak ebazpen honen xede den altzairugintzako, isurketa jarraituko, beroan ijezteko, desugerketa-lerroko, HCI birsortzeko instalazioko eta zepak birrindu, sailkatu eta bahetzeko instalazioen titulartasuna aldatzen bada, jakinarazi egin beharko du, Ingurumen Sailburuordetzak onar dezan.»
«Seigarrena.– Baimen honek balioa galduko du kasu hauetan:
Arcelormittal Sestao SLU enpresaren nortasun juridikoa iraungitzea, indarreko arauek aurreikusitako kasuetan.»
Bigarrena.– Arcelormittal Sestao SLUk sei hilabeteko epea izango du, ebazpen honen jakinarazpenetik zenbatzen hasita, Ingurumen Sailburuordetzan hauek aurkezteko:
● Substantzia kutsatzaile garrantzitsuei dagokienez, lurzoruak eta lurpeko urek duten hasierako egoera zehazten duen oinarrizko txosten bat, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko.
● Lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kontrolatzeko proposamen bat, ebazpen honen D.6 letran adierazten den moduan.
Hirugarrena.– Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 30. artikuluan, eta aipatutako uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 31. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.
Laugarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Arcelormittal Sestao SLU enpresari, Sestaoko Udalari, ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.
Bosgarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren aurrean. Hartarako, hilabeteko epea dago, jakinarazpenetik aurrera hasita, betiere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatutakoak, 114. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 8a.
Ingurumeneko sailburuordea,
IOSU MADARIAGA GARAMENDI.