Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2016ko abuztuaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3750

IRAGARKIA, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariak 2016ko ekainaren 24an hartutako Erabakia jakinarazteko dena. Erabaki horren bitartez, entzunaldia eskaintzen da, ostatu-etxe bati baja ematea ebatzi aurretik.

Aipatutako erabakia jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatua betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatzeari eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).

Epe hori igarota entzunaldirako izapidea ez bada bete, baja emango zaio establezimenduari Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo Enpresen Erregistroan.

ERABAKIAREN LABURPENA

198/2013 Dekretuaren bigarren xedapen iragankorraren arabera, ez duenez establezimendua erregularizatu, Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo Enpresen Erregistroan baja eman aurretik, 15 egun balioduneko epea emango zaio egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.

Eranskinean aipatzen den interesduna jakitun jartzeko ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2016ko uztailaren 20a.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JAVIER URRUTIA GUTIERREZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala