Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2016ko abuztuaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
3748

IRAGARKIA, Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta jarraituaren (BJA) eta horren moduluen informazioa biltzea eta horren oinarrizko tratamendua egitea kontratatzeko dena (Espedientea: 01/2017).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) Zuzendaritza Nagusia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Eustat, Euskal Estatistika Erakundearen Arlo Juridiko-Administratiboa.

c) Espediente zenbakia: 01/2017.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Helburua: «Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA) eta horren moduluak» inkesta jarraituaren informazioa jasotzea eta horren oinarrizko tratamendua egitea.

b) Loteak eta kopurua: ez dago.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2018ko urtarrilaren 7ra arte, kontratua izenpetu eta hurrengo egunetik aurrera. Hala ere, kontratua 2016. urtean formalizatuko balitz, gauzatzea 2017ko urtarrilaren 8an hasiko litzateke, amaitzeko data berdinarekin.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: mugatua.

c) Modua: eskaintzarik merkeena.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 570.000,00 eurokoa da, BEZa barne (471.074,38 euro + 98.925,62 euroko BEZa).

5.– Bermeak.

Behin-behinekoa: 9.421,49 euro (lizitaziorako oinarrizko aurrekontuaren % 2).

6.– Agiriak eta argibideak lortzea.

a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 017500.

e) Telefaxa: 945 017501.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: ez da zehazten.

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.

Administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatularen 29.1 eta 40. puntuetan zehaztutakoak. Ondoren, eskaintza egiteko gonbidapena jasoko duten enpresak aukeratzeko sailkapen-betekizunak eta irizpide objektiboak zehazten dira.

a) Sailkapena: L taldea, 3. azpitaldea eta C kategoria.

b) Bestelako betekizunak:

– Gutxienez azken hiru ekitaldietako batean, negozio-bolumen globalaren zenbatekoak milioi bat (1.000.000,00) eurokoa edo handiagoa izan beharko du.

– Halaber, ezagutza nahikoa egiaztatu beharko dute informazio ugari jaso eta tratatzeko operazioetan, jasotzen eta manipulatzen aritzen diren langile-talde handiak kudeatzeko operazioetan, bai eta kontratu honen xede diren estatistika-operazioen antzekoetan informazio-bolumen esanguratsuak tratatzeko operazioetan ere (familien inguruko inkesta-lan jarraituak edo aldizkakoak, bi urtetik behingo edo goragoko maiztasunekoak, urtean 10.000 unitateko edo gehiagoko laginak dituztenak).

Hori egiaztatzeko, honako hauek aurkeztuko dituzte:

– Enpresak azken hiru ekitaldietan egindako negozio-bolumen globalari buruzko aitorpena.

– Azken hiru urteetan egindako zerbitzu edo lanik garrantzizkoenen zerrenda, horien zenbatekoak, egunak eta onuradun publikoak edo pribatuak jasoz. Zerrenda horretan, jasotzailea sektore publikoko erakunde bat bada, organo eskudunak bisatutako edo egiaztatutako agirien bitartez kreditatu beharko dira egindako zerbitzuak; jasotzailea subjektu pribatua bada, berriz, horrek emandako ziurtagirien bidez, eta halakorik ez bada, enpresaburuaren deklarazioaren bidez.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko irailaren 12a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A» gutun-azala baino ez, administrazio-klausula zehatzen pleguan zehazten denari jarraituz.

c) Aurkezteko lekua: Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) bulego nagusietan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

f) Egoki bada, zenbat enpresari (edo gehieneko edo gutxieneko kopurua) egingo zaien eskaintzak aurkezteko gonbita (prozedura mugatua): ez da halakorik zehazten.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: hautatutako enpresei jakinaraziko zaie, proposamenak aurkezteko bidaliko zaien gonbidapenean.

e) Ordua: hautatutako enpresei bidaliko zaien gonbidapenean adieraziko da.

10.– Bestelako argibideak.

Esleitzeko irizpideak:

a) Formulak aplikatuz automatikoki ebaluatu daitezkeen irizpideak:

(Ikus .PDF)

b) Balio-judizioaren bidez aplikatzekoak diren irizpideak:

(Ikus .PDF)

11.– Iragarkien gastuak. Enpresa esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera: 2016ko abuztuaren 11.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko informatika ataria edo webgunea: http://www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 22a.

Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) zuzendaria,

JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala