163. zk., 2016ko abuztuaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
EUSKO TRENBIDEAK, S.A.U.
3733
IRAGARKIA, Euskotreneko geltokietan, tituluak automatikoki saltzeko makinak eskuratu eta instalatzeko kontratazioren lizitazio publikoko esleipena egiten dela aditzera emateko dena.
1.– Erakunde kontratatzailea.
a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: Euskotreneko zenbait geltokietan, titulu automatikoen (MEAT) salmenta-makinen horniketa, instalazioa, abian jartzea eta mantentzea.
b) Burutzapen/emateko tokia: Euskadi.
c) Burutzapen epea: gehienez 6 urte.
d) Loteak: bai, 2.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lehiaketa honen lizitazioaren gehienezko aurrekontua (6 urteko gehienezko aldian zehar) 4.373.000,00 eurokoa da, kontzeptu guztiak barne, BEZaren salbuespen bakarrarekin.
5.– Bermeak: baldintzen Pleguen araberakoak.
6.– Esleipena.
a) 1. lotea: UTE Telvent Arce Sistemas, S.A. – Ingenieria y Sistemas de Telemando, S.A. ondorengo zenbatekoengatik:
1.– 54 MEAT makinen horniketarako, instalaziorako eta abian jartzeko, 2.229.787,00.euro (BEZa aparte), eta lehenengo 36 MEAT makinentzako 6 hilabeteko epea, 2017ko otsaila hurrengo 10 MEAT makinentzako, eta 2017ko erdirako gainerako 8ak.
2.– 54 MEAT makinen mantentzea urtean ondorengo zenbatekoagatik: 70.000,00 euro (BEZa aparte), 6 urteko gehienezko aldiagatik egon daitezken luzapenak barne.
3.– Bandalismoa dela eta konpontzeko prezioa/ordua 25,00.euro/ordua (BEZa aparte).
Euskotrenek gehigarrizko kontua jarriko du 15.000 euro urtean (BEZa aparte) bandalismoagatik konpontzeko gehienez 90.000 euro (BEZa kanpo) 6 urteko gehienezko aldirako, egon daitezken luzapena barne. Zenbateko horretatik Euskotrenek eskatutako lanak eta benetan egindakoak bakarrik fakturatuko dira.
b) 2. lotea: Ikusi, S.L.U., 108.895,00 euro gehienezko zenbatekoagatik (BEZa aparte), horretan eskatutako horniketa sartzen da agirien arabera, 6 hilabeteko epean, eta baita bere mantentzea 6 urteko gehienezko aldirako egon daitezken luzapenak barne.
7.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak, lehiaketaren esleipena lortzen duten enpresek ordainduko dituzte, bakoitzak dagokion partea.
Bilbao, 2016ko abuztuaren 19a.
Zuzendari Nagusia,
MANUEL LEZA OLAIZOLA.