163. zk., 2016ko abuztuaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (223 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3729
IRAGARKIA, 20-BT-A-2015-575 espedientearen inguruan, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako Industria eta Energia Administrazioko koordinatzaileak, 2016ko otsailaren 21ean emandako ohartarazpena jakinarazteko dena.
Aipatutako ohartarazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazio eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutakoan– xedatutakoa betetzeko.
Gaia: aurkeztutako agirietan atzemandako akatsak zuzentzeko ohartarazpena.
15 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskura dago Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan, honako helbide honetan: Easo kalea, 10, 1. solairua, Donostia.
Hori guztia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).
Eranskinean aipatutako sozietate inputatu hori jakinaren gainean egon dadin ematen da argitara guzti hori, eta banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du harentzat.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2016ko uztailaren 15a.
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaria,
JAVIER URRUTIA GUTIÉRREZ.