163. zk., 2016ko abuztuaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (192 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3727
EDIKTUA, delitu arinen gaineko 282/2015 judizioaren ondoriozkoa.
Nik, Oihana Fano Dominguezek, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradu naizen honek,
Fede ematen dut:
Delitu arinen gaineko 282/2015 judizioan, epaia eman du epaitegi honetako epaile Eva Ceballos Perez-Canalesek, 2016-04-07an.
Francisco Javier Urreta Fuerte (NAN: 14246819K) non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio. Ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko du epaitegi honetan, Bizkaiko Probintzia Entzutegiari zuzenduta, bost eguneko epean.
Ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan eskura dezake demandatuak.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko uztailaren hogeita zortzian.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.