Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2016ko abuztuaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3726

EDIKTUA, jabari-hirugarrengotzaren gainean bideratutako 198/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 7 Zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 198/2016 jabari-hirugarrengotza.

Demandatzailea: Eva Montserrat Martinez Castro.

Abokatua: David Modrego Jimenez.

Prokuradorea: Guadalupe Amunarriz Agueda.

Demandatua: Alberto Pereda Loyarte eta Darko Kovacevic.

Gaia: jabari-hirugarrengotza.

Aipatutako judizioan, autoa eman da 2016-07-20an, eta honela dio xedapen-zatiak:

1.– Baiesten dut Amunarriz prokuradoreak, Eva Montserrat Martinez Castro ordezkatuz sustatu duen jabari-hirugarrengotza, Darko Kovacevic eta Alberto Pereda Loyarteren aurkakoa, ebazpen honen aurrekarietan jasotzen den ondasuna dela-eta.

2.– Aipatu ondasunaren gaineko enbargoa kentzen dut, eta indarrik gabe uzten bere garaian hartutako berme-neurria.

3.– Darko Kovacevic betearazle demandatuari ezartzen dizkiot kostuak.

4.– Bidal bedi ebazpen honen lekukotza ETJ 601/13 betearazpen-prozesura.

Alberto Pereda Loyarte demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2016ko uztailaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala