163. zk., 2016ko abuztuaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (224 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3723
EDIKTUA, 66/2016 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.
Arabako Probintzia Auzitegia. Bigarren Sekzioa.
Errekurtsoa: 66/2016, delitu arinen apelazio-erroilua.
Apelatzailea: Jose Marques Valero.
Apelatua: Fiskaltza.
Aipatutako prozeduran ebazpena eman da, eta bere idazpuruak eta xedapen-zatiak ondokoa diote, hitzez hitz:
«Delitu arinen gaineko judizioko apelazioa
Vitoria-Gasteizko Probintzia Auzitegiak, zeina kide bakarreko auzitegi gisa eratu baita Raúl Aztiria Sánchez magistratuarekin, epaia eman du, bi mila eta hamaseiko maiatzaren 13an.
Erregeren izenean
Epai hau eman du
144/2016 EPAIA
760/15 delitu arien gaineko Judizioaren ondoriozko apelazio-errekurtsoan (salako 66/2016 erroilua). Amurrioko lehen auzialdiko eta instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegitikoa da apelazio hori, mehatxu-delitu arin baten gaineko da, eta bere burua ordezkatuz José Marqués Valero-k sustatutakoa eta 2016-02-10ean emandako 14/2016 epaiaren aurkakoa da, Fiskaltza ere bat zetorrelarik.
EPAITZA
Amurrioko lehen auzialdiko eta instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiak emandako 14/16 emandako epaiaren aurka, José Marqués Valero-k (Fiskaltza ere bat zetorrelarik) aurkeztutako apelazio-errekurtsoa osorik baiesten dut; eta baliogabetu egiten ditut aipatu epaia eta hitzezko judizioa, hura burutu aurreko unera eramanez jarduketak; eta epaile desberdinarekin egin bedi beste judizio bat eta hark eman beza epaia, apelazio-errekurtsoko kostuak ofizioz deklaratzen direlarik.
Ebazpen honen aurka ezin daiteke aurkeztu inolako errekurtso arruntik.
Ebazpen honen ziurtagiriarekin eta agindu-gutunarekin batera, jatorrizko autoak jatorrizko epaitegira bidali, horren berri izan dezaten eta betearaz ditzaten.
Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut. Epaiaren ziurtagiria dagokion erroiluari erantsiko zaio»
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Jose Marques Valero-ren gaur egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez, ediktu hau EHAAn argitaratzea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 27a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.