163. zk., 2016ko abuztuaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
3722
EBAZPENA, 2016ko abuztuaren 4koa, Osasuneko sailburuordearena, Lehen Mailako Atentziorako Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.
2007ko maiatzaren 22ko 88/2007 Dekretuaren bidez (ekainaren 13ko EHAA, 113. zenbakia), Sendagaien Ebaluazio eta Informazio Batzordeen Sarea eratu zen; sare horren barruan dago, hain zuzen ere, Lehen Mailako Atentziorako Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordea.
Osasuneko sailburuordearen 2007ko urriaren 9ko Ebazpenaren bidez (azaroaren 23ko EHAA, 226. zenbakia), Lehen Mailako Atentziorako Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordeko kideak izendatu ziren.
Batzorde horren osaeran aldaketa batzuk gertatu direnez, 88/2007 Dekretuaren 5. artikuluarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Susana Fernandez Gallastegui andrea –Farmazian lizentziatua eta Ospitaleko Farmazian espezialista– Lehen Mailako Atentziorako Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordeko kide kargutik kentzea.
Bigarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea, eta beronen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari. Hilabeteko epea izango dute horretarako, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 4a.
Osasuneko sailburuordea,
GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.