Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2016ko abuztuaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3721

EBAZPENA, 2016ko abuztuaren 4koa, Osasuneko sailburuordearena, Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordearen osaera aldatzen duena.

2007ko maiatzaren 22ko 88/2007 Dekretuaren bidez (ekainaren 13ko EHAA, 113. zenbakia), Sendagaien Ebaluazio eta Informazio Batzordeen Sarea eratu zen; sare horren barruan dago, hain zuzen ere, Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordea.

Osasuneko sailburuordearen 2007ko urriaren 9ko Ebazpenaren bidez (azaroaren 23ko EHAA, 226. zenbakia), Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordearen kideak izendatu ziren.

Batzorde horren osaeran aldaketa batzuk gertatu direnez, 88/2007 Dekretuaren 5. artikuluarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Susana Fernandez Gallastegui –Farmazian lizentziatua eta Ospitaleko Farmazian espezialista– eta Julia Barroso Niso andrea –Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua eta Barne Medikuntzan espezialista– Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordeko kide kargutik kentzea.

Bigarrena.– Maitane Elola Zeberio andrea –Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua eta Barne Medikuntzan espezialista– Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordeko kide izendatzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta beronen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari. Hilabeteko epea izango dute horretarako, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 4a.

Osasuneko sailburuordea,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.


Azterketa dokumentala