158. zk., 2016ko abuztuaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (186 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3655
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1159/2014 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: MHC 1159/2014.
Demandatzailea: Jessica Alejandra Ramirez Raigoza.
Prokuradorea: Patricia Lascaray Palacios.
Demandatua:Juan Miguel Polanco.
Prokuradorea.
Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:
433/16 epaia, 2016-07-14koa, MHC 1159/14 prozeduran emana. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura hori, Alejandra Ramirez Raigozak eskatuta, Juan Miguel Polancoren aurka.
Juan Miguel Polanco demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 14a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.