Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

158. zk., 2016ko abuztuaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3654

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 161/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 161/2015 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzkoa.

Alderdi demandatzailea: Irene Efosa Aghedo.

Alderdi demandatua: Joseph Oviawe.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, ebazpen hau eman da:

436/2016 epaia, Irene Efosa Aghedo demandatzaileak eta Joseph Oviawe demandatuak ezkontzaz kanpo izandako MHC 161/2015 seme-alabentzako neurriei buruzko prozeduran emandakoa. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian gauzatu da.

Joseph Oviawe demandatuaren egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 14a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala