Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

158. zk., 2016ko abuztuaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3652

EDIKTUA, utzarazpenerako 45/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 45/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Francisco Javier Olabarrieta Learra.

Abokatua: Sonia Larrinaga Iruarrizaga.

Prokuradorea: Xabier Nuñez Irueta.

Demandatua: Francisco Javier Herrero Perez.

Gaia: utzarazpenaren eta errentak erreklamatzearen gaineko hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-06-23an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Francisco Javier Herrero Pérez-en aurka, Francisco Javier Olabarrieta Learraren izenean eta ordez Xabier Núñez Irueta prokuradoreak aurkeztutako demanda baietsi egiten dut, honako erabaki hauek hartzen ditudalarik:

1.– Areetako Lope de Vega kaleko 10. zenbakiko beheari dagokionez, 2013ko urtarrilaren 1ean, parteek sinatutako errentamendu-kontratua suntsitua dela erabakitzen dut; eta, ondorioz, bidezkoa da demandatuaren utzarazpena, eta libre eta hutsik eta auzi-jartzailearen esku utzi beharko du higiezina; hala egiten ez badu, kaleratua izango dela ohartarazten zaiolarik.

2.– Epe-mugatutako eta ordaindu gabeko errentak eta errentatzaileari zor dizkion zenbatekoak direla-eta, auzi-jartzaileari 12.600 euro pagatzera kondenatzen du demandatua, eta, halaber, ondasuna entregatu arte sortzen diren zorrak.

3.– Epaiaren egunetik hara (2016ko ekainaren 23a), berandutza prozesalaren ondoriozko interesak (PZLeko 576. Artikulua) ordaindu beharko dizkio demandatuak auzi-jartzaileari.

4.– Demandatuari ezartzen dizkiot prozedura honen kostuak.

5.– Kasua bada, demandatua botarazteko eguna 2016ko irailaren 22a izango da (09:15); demandatuari ohartaraziz betearaztearen helburu ez diren gauzak jaso behar dituela, eta ez baditu jasotzen gauza horiek abandonatutzat joko direla ondorio guztietarako.

Jakinarazi bekie pertsonatutako parteei epai hau ez dela irmoa, ezpada bere aurka apelazio-errekurtsoa jarri daitekeela Bizkaiko Probintzia Auzitegian; hartarako, idazki arrazoitu bat aurkeztu beharko da epaitegi honetan, hogei eguneko epearen barruan, jakinarazpena egiten denetik hara. Errekurtsoan, apelatzaileak adierazi egin beharko du zertan oinarritzen duen aurkarapena, eta horrez gain, berrogeita hamar euroko zenbatekoa epaitegi honen Kontsignazio eta Gordailuen Kontuan jarri duela egiaztatu beharko du, eta betekizun horiek ez baditu konplitzen, errekurtsoa ez da onartuko (BJLOaren XV. xg, azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak emandako arauketarekin bat etorriz).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Francisco Javier Herrero Perez demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2016ko uztailaren 1a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala