158. zk., 2016ko abuztuaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (184 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3651
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 244/2013 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: adostasunik gabeko 244/2013-K dibortzioa.
Alderdi demandatzailea: Dalia Astrid Morales Velez.
Alderdi demandatua: Carlos Alberto Giraldo Ospina.
Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.
Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:
Judizio horretan epaia eman da, 2015eko ekainaren 30ean.
Honako hau jakinarazten dut: epaitegi honetan, 244/13-K zenbakiarekin, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko prozedura bideratu da, zeinaren autoetan epaia eman baita; interesdunak eskuragarri izango du epaiaren kopia bulego judizial honetan.
Demandatuari legez ezarritako eran jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, ediktu hau eman eta sinatzen dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.
Demandatuaren gaur egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez, ediktu hau EHAAn eta epaitegi honetako iragarki-pholean argitaratzea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, epai hau jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2016ko uztailaren 15a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.