Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

158. zk., 2016ko abuztuaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3650

EDIKTUA, hitzezko judizioko apelazioan bideratutako 441/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – 3. Sekzioa.

Errekurtsoa: 441/2015 hitzezko judizioko apelazioa.

Errekurtsogilea: Eider Gondan Gumucio.

Abokatua: Jose Ignacio Santidrian Perez.

Prokuradorea: Begoña Martin Gutierrez.

Alderdi errekurritua: Garbiñe Gumucio Leguina.

Gaia.

Errekurtso horretan, epaia eman da 2016-03-10ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Erroilu honen jatorria ere baden 2015eko irailaren 14ko 582/2015 hitzezko judizioko autoetan, Bilboko Lehen Auzialdiko 10 zenbakiko Epaitegiak emandako Epaiaren aurka, Gumucio andreak aurkeztutako aurkarapena ezetsi egiten da eta Eider Gondan Gumucio-k aurkeztutako apelazio-errekurtsoa zati baten onetsi. Bada, zati baten errebokatu egiten da Epaia, eta Antonio Gondan Amate-ren aurkako demanda onetsi; andre horrek 313,50 euro ordaindu beharko dizkio Eider Gondan-i, elikagaiak kontzeptu dela-eta, betiere epaian zehaztutako eran; gainontzekoan berretsi egiten da Epaia; apelazio-errekurtso honetan sortutako kostuak ez zaizkio inori ezartzen.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Antonio Gondan Amate amore eman duen apelatua egun non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko uztailaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala