158. zk., 2016ko abuztuaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (354 KB - 19 orri.)
- EPUB (357 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
3647
EBAZPENA, 2016ko martxoaren 8koa, Ingurumeneko sailburuordearena; honen bidez, Guardian Llodio Uno, SLri Arabako Laudioko udalerrian beira fabrikatzeko jarduerarako eman zitzaion ingurumen-baimen integratua aldatu eta berrikusi egiten da.
Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko apirilaren 30eko ebazpenaren bidez, Guardian Llodio Uno, SLri Arabako Laudioko udalerrian beira fabrikatzeko jarduerarako ingurumen-baimen integratua eman zitzaion.
2008ko ekainaren 27an, Guardian Llodio Uno, SLk gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen aipatutako 2008ko apirilaren 30eko ebazpen horren aurka.
2011ko maiatzaren 2an, Guardian Llodio Uno, SLk 2008ko apirilaren 30eko ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duen Agindua eman zuen ingurumen-organoak. Agindu horretan, partzialki onartzen da gora jotzeko errekurtsoa, eta ebazpenaren honako atal hauek aldatu egiten dira: aurrekariak, zuzenbideko oinarriak, lehena, bigarrena, B.1.1.2, B.1.1.3, B.1.3.1, B.1.3.2, C.1, C.1.1, C.3 azpiatalak eta hirugarrena.
Ingurumeneko sailburuordearen 2015eko abenduaren 18ko ebazpenaren bidez Guardian Llodio Uno, SLri Arabako Laudioko udalerrian beira fabrikatzeko jarduerarako eman zitzaion ingurumen-baimen integratua aldatu eta eraginkorra bihurtu zen, eta 16-I-01-0000000000010 baimen-zenbakia esleitu zitzaion.
2011ko azaroaren 3an eta 2015eko urtarrilaren 29an Guardian Llodio Uno, SLk hiru fokuri baja emateko eta beste hiru foku ez-sistematikotzat hartzeko dokumentazioa bidali zuen, beira inprimatuaren lerroa, tenplatzeko labea eta beira mateatuaren lerroa gelditu zirelako eta, halaber, zilarreztaketaren eta haizetakoen lerroen ekoizpen-ahalmena murriztu zelako. Azkenik adierazi dute 2016ko martxoan, (data horretatik aurrera aplikagarriak izango dira beiraren sektoreari dagokion teknologia erabilgarri onenen dokumentuaren ondorioetan jasotzen diren muga-balioak) float labearen fokuaren emisioaren muga-balioak bete ahal izateko, honako ekipo hauek ezartzea aurreikusi dela: SOx emisioak murrizteko lehorreko gas-garbigailua, partikulen emisioa murrizteko iragazki elektrostatikoa (elektroiragazkia) eta NOx emisioak murrizteko murrizketa katalitiko selektiboko sistema bat, baina horretarako ez da beharrezkoa foku berri bati alta ematea.
2012ko martxoaren 8an Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko Erabakia –beiraren fabrikaziorako teknologia erabilgarri onenak ezartzen dituena– argitaratu zen.
2013ko urriaren 19an argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, industriako isurpenen Erregelamendua onartzen duena eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena.
Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan, ingurumen-baimen integratua berrikusteko prozedura ezartzen da teknologia erabilgarri onenei buruzko ondoriok argitaratzen diren kasurako.
2015eko azaroaren 3an, Ingurumen Sailburuordetzari atxikitako zerbitzu teknikoek ikuskaritza-bisita bat egin zuten Guardian Llodio Uno, SLren Arabako Laudioko instalazioetan, indarreko legedia, eta zehazki, 2008ko apirilaren 30eko ebazpenaren bidez emandako Ingurumen Baimen Integratuaren eraginkortasun-baldintzak ondo betetzen zirela egiaztatzeko, eta 04306 zenbakidun akta egin zen bisitan egiaztatutakoa jasotzeko.
Akta horrek, besteak beste, honako hauek jasotzen ditu:
«Bisitan, enpresak baimena partikulen eta NOx emisioei dagokienez betetzeko dituen aurreikuspenei buruzko kontsulta egin da. Elektroiragazkia eta NOx emisioak murrizteko murrizketa katalitiko selektiboko sistema bat ezartzeko onartu eta egikaritzen ari den inbertsioa azaldu da. Hasierako aurreikuspenetan atzerapena izan da, hainbat EEE jarraian izan direlako eta aldez aurretik, ADIFen baimena behar zelako instalazioaren jarriko den lekuan».
«Jadanik jasotako hornigaien eta elektroiragazkiaren plano orokorraren argazkiak erantsi dira.»
«Ezarpena osatzeko aurreikuspenen inguruan adierazi da, logikoa denez, inbertsioaren zati bat onartu eta ordaintzen denean, ezarpena guztiz amaitzeko asmoa dela, nahiz eta hori ez dagoen enpresaren esku.»
«Honako hauek erantsi dira: 15 argazki (1.15.jpg), Laudioko Udalari eginiko baina oraindik eman gabeko obretarako eskaera (2015-06-29), 4 milioi euroko elektroiragazkia erosteko Guardian taldearen erosketa-agindua (2015-03-18) eta obra zibilaren % 10, % 20 eta % 30 ordaintzeko hiru agindu.»
2015eko azaroaren 6an Ingurumen Organoak Guardian Llodio Uno, SLri eskatu zion baimenaren berrikuspena egin ahal izateko, honako hauek bidaltzeko: instalazioaren funtzionamenduaren eta ondorioetan deskribatutako teknika erabilgarri onenen arteko konparazioa, lurzoruei buruzko informazio eguneratua eta oinarrizko txostena egiteko aurreikuspena.
2015eko abenduaren 3an Guardian Llodio Uno, SLk ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuen.
2015eko abenduaren 14an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Guardian Llodio Uno, SLren ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena 30 egun baliodunen epean jendaurrean jartzea onartzen zuen Ingurumeneko sailburuordearen ebazpena, betiere egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu da.
Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Laudioko Udalari eta Osasun Sailari 2016ko urtarrilaren 28an.
2016ko otsailaren 5ean, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak txostena eman zuen, eta espedientean jaso da txosten horren emaitza.
2016ko otsailaren 22an, Guardian Llodio Uno, SLk float labeari dagokion foku berriaren (22) ezaugarriak azaltzen zituen idazki bat bidali zuen; float labean honako hauek ezarriko dira: SOx emisioak murrizteko lehorreko gas-garbigailu bat, partikulen emisioa murrizteko elektroiragazkia eta NOx emisioak murrizteko murrizketa katalitiko selektiboko sistema bat.
2016ko otsailaren 24an, Ingurumen Sailburuordetzari atxikitako zerbitzu teknikoek ikuskaritza-bisita bat egin zuten Guardian Llodio Uno, SLren Arabako Laudioko instalazioetan, indarreko legedia, eta zehazki, elektroiragazkiaren ezarpenaren bilakaera eta 2008ko apirilaren 30eko eta 2015eko abenduaren 18ko ebazpenen bidez emandako Ingurumen Baimen Integratuaren eraginkortasun-baldintzak ondo betetzen zirela egiaztatzeko, eta 03051 zenbakidun akta egin zen bisitan egiaztatutakoa jasotzeko.
Akta horrek, besteak beste, honako hauek jasotzen ditu:
«Bisitan honetan, elektroiragazkiaren zimenduaren obra zibila amaitzen ari dela egiaztatu da; izan ere, iragazkiaren kaxa asentatuko den gainazala hormigoitzen ari dira. Halaber, egiaztatu da badituztela muntaketa egiteko behar diren egiturazko elementuak, baita bildutako hautsa ateratzeko behar diren egitura metalikoak, euskarriak eta torloju amaigabeak ere.»
«Enpresak ekainean egindako eskaerari erantzunez, Udalak 2015eko abenduaren 18an obretarako lizentzia eman duela egiaztatu da. Lizentzia horren alea eransten da.»
«2015eko azaroaren 3an egindako bisitaren ondoren ordaindu diren fakturak egiaztatu dira. Faktura horiekin, inbertsioaren zati handi bat ordaindu da.»
Float labean hainbat ekipo (lehorreko gas-garbigailua, elektroiragazkia eta murrizketa katalitiko selektiboko sistema bat) ezartzeari buruz jakinarazitako aldaketen inguruan Guardian Llodio Uno, SLk aurkeztutako dokumentazioa aztertuta honako ondorio hauek atera dira:
1.– Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10 artikuluan ezarritako irizpideen arabera, proiektatutako aldaketek ez dute eragin kaltegarririk edo garrantzitsurik izango segurtasunean, pertsonen osasunean edo ingurumenean. Horregatik, funtsezko aldaketak ez direla jo da, Lege horretan xedatutakoaren ondorioetarako.
2.– Era berean, proiektatutako aldaketak ez daude sartuta ez Euskadiko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legeko IB eranskinean ez ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eta II. eranskinetan. Horregatik, bada, ez da hizpide ditugun aldaketen gaineko ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedurarik egingo.
16/2002 Legearen 22. artikuluaren laugarren idatzi-zatian ezartzen da teknika erabilgarri onenei buruzko ondorioak, baita dagozkien berrikuspenak eta eguneratzeak ere, baimenaren baldintzak ezartzeko erreferentzia izango direla.
Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko Erabakiak –beiraren fabrikaziorako teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak ezartzen dituenak– beira lauaren fabrikazio-instalazioetako mugako emisio-balioak ezartzen dituenez, ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena egin behar da, baimena ondorio horietara egokitzeko xedearekin.
Guardian Llodio Uno, SLk hartu ditu teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak betetzeko behar diren instalazioak ezarri ahal izateko neurriak, baina 22. foku berriaren gas-tratamenduko sistema gaur egun ez dago erabiltzeko moduan; horren arrazoiak, besteak beste honako hauek izan dira: Zuzentarauak gas-sistema berria ezartzeko inbertsioa programatu eta egikaritzeko ezartzen duen lau urteko eperik ez izatea eta bestalde, hasieran planteatutako kronograma ezin bete izana, Guardian Llodio Uno, SLrekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik.
Sustatzaileak adierazi du arazketa-sistema bat erabilgarri jar daitekeela urte honetako azaroan abiarazita.
16/2002 Legearen 7. artikuluaren 5. idatzi-zatian honako hau ezartzen da:
«5.– Laugarren zenbakia gorabehera, eta 22.3 artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe, zenbait kasutan organo eskudunak hain zorrotzak ez diren mugako emisio-balioak ezarri ahalko ditu. Salbuespen horretara jotzeko ezinbestekoa izango da frogatzea, ebaluazio baten bitartez, teknika erabilgarri onenei loturiko emisio-mailak betetzeak, teknika erabilgarri onenei buruzko ondorioetan deskribatzen diren moduan, kostu neurrigabeak izango lituzkeela lortutako ingurumen-onurarekin alderatuta, honako arrazoi hauek direla-eta:
a) Dagokion instalazioaren kokapen geografikoa edo tokiko ingurunearen egoera; edo
b) Dagokion instalazioaren ezaugarri teknikoak.
Organo eskudunak dokumentatuko ditu, baimenaren baldintzen eranskin batean, lehenengo paragrafoa aplikatzeko arrazoiak, ebaluazioaren emaitzak eta ezarritako baldintzen justifikazioa bilduta.
Nolanahi ere, lehenengo paragrafoarekin bat ezarritako balioek ez dituzte, hala badagokio, lege hau garatzeko araudian ezarritako mugako emisio-balioak gaindituko.
Dena dela, organo eskudunek kutsadura nabarmenik egingo ez dela zainduko dute, baita ingurumenaren babes-maila handia lortuko dela ere.
Organo eskudunek berriz ebaluatuko dute lehenengo paragrafoaren aplikazioa, baimenaren baldintzen berrikuste ororen zati gisa, 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.»
Aplikagarria den araudian jasotakoaren arabera, teknika erabilgarri onenei lotutako emisio-mailak lortzearen inguruko ebaluazio bat egin da, eta bidezkoa da erabilgarri onenei buruzko ondorioetan jasotako baldintzekiko desberdinak diren beste baldintza batzuk ezartzea gasen tratamendu-sistema izan bitartean behar den aldi iragankorrerako.
Ingurumen-baimen integratuaren izapidetzealdian beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu denez, ingurumen-baimen integratuaren bigarren atalaren B.1.2, B.1.3 eta C.1 azpiatalak aldatzea dagokio, aipatutako ondorioetara egokitzeko xedez.
Halaber, sustatzaileak zerbitzutik kanpo dauden hiru fokuei baja emateko, float labearen foku berriari alta emateko eta hiru foku foku ez-sistematiko bihurtzeko beharrezkoa den informazioa aurkeztu duenez, ingurumen-baimen integratuaren B.1.1 eta C.1 atalak aldatzea dagokio.
Guardian Llodio Uno, SLren jardueraren ondorioz substantzia arriskutsu garrantzitsuen emisioa gertatzen da; beraz, lurzorua eta lurpeko urak kutsatzea eragin daitekeela kontuan hartuta, sei hileko epean, lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko txosten bat egiteko eskatzea dagokio, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko.
Ingurumen-baimen integratua aldatzeari dagokionez, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan ezarritakoa, eta 2008ko apirilaren 30eko eta 2015eko abenduaren 18ko Ebazpenen B.1.1 eta B.4 ataletan ezarritakoa kontuan hartuz, baimen hori egokitu egin behar da, airearen kalitatearen babesari eta lurzoruaren babesari dagozkien atalen testua eguneratzeko.
Guardian Llodio Uno, SLri emandako ingurumen-baimen integratua aldatu egin behar da, baimenean aipatutako aldaketak txertatzeko.
Ingurumen-organo honek ebazpen hau emateko eskumena du, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuan aurreikusitakoari jarraiki.
Eta honako arau hauek guztiak aztertu ondoren: Euskal Herriko ingurumena babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea, ekainaren 11ko 5/2013 Legea, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea, eta hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea aldatzen dituena, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, industriako isurpenen Erregelamendua onartzen duena eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena, ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea eta aplikazio orokorreko gainerako arauak.
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legean xedatutakoaren arabera, ez funtsezkotzat jotzea float labean hainbat ekipo (lehorreko gas-garbigailua, elektroiragazkia eta murrizketa katalitiko selektiboko sistema ezartzeko egin diren aldaketak, Guardian Llodio Uno, SLk sustatutako instalazioetan. Euskal Herriko ingurumena babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedurari aplika dakiokeen araubide juridikoari dagokionez ezartzen dena eta ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezartzen dena kontuan hartuta, ez da beharrezkoa hizpide ditugun aldaketen gaineko ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedura egitea.
Bigarrena.– Guardian Llodio Uno, SLri beira fabrikatzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen integratua aldatzea eta berrikustea, baimenaren baldintzak Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko Erabakiari –beiraren fabrikaziorako teknologia erabilgarri onenak ezartzen dituenari– egokituz, zehazki, 2008ko apirilaren 30eko eta 2015eko abenduaren 18ko Ebazpenen eta 2011ko maiatzaren 2ko Aginduaren bigarren atalaren B.1, B.4 eta C.1 azpiatalei dagokienez; honela idatzita geratuko dira:
«B.1.- Airearen kalitatea babesteko baldintzak.
B.1.1.– Baldintza orokorrak.
Guardian Llodio Uno, SLko instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren emisioek ez dituzte ebazpen honetan ezarritako muga-balioak gaindituko.
Prozesuan zehar atmosferara egiten den kutsatzaile-emisio bakoitza bildu egin beharko da, eta hodi egokien bidez kanporatu, aldez aurretik –hala badagokio– emisio horien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igarota.
Arau orokor honetatik salbuetsi ahalko dira teknikoki edota ekonomikoki atzeman ezin diren emisio konfinatu gabeak nahiz bestelako isurketak, ingurunean oso eragin txikia dutela frogatua badago.
Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko emisioen probabilitatea murrizteko eta horien ondoriozko efluenteek giza osasunerako eta segurtasun publikorako arriskurik ez izateko. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien laburtuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.
Instalazioaren titularrek atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte.
Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: atala, neurketa-gunea, laginketa-gunea, neurketa-portua, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.
Organo horrek foku berri baterako baimena ematen ondoren, fokua abian jarri eta sei hilabete igaro aurretik, ingurumen-kontroleko erakundeak egindako hasierako IKE txostena igorri beharko da. Nolanahi ere, Ingurumen Sailburuordetzari epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.
B.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.
Beira-fabrikazioko Guardian Llodio Uno, SLren instalazioak urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren –atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen duenaren eta bera ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituenaren– katalogoan bildutako 03 03 14 01 jarduerari lotutako honako foku konfinatu hauek ditu:
(Ikus .PDF)
Foku ez sistematiko horietako bat, bataz beste, urtean hamabi aldiz baino gehiagotan funtzionatzera pasatzen bada, ordubete baino gehiagoko iraupen indibiduala duela, edo maiztasuna edozein dela ere, isurpenen iraupena orokorrean hartuta instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bost baino gehiagokoa bada, isurpen sistematikoko foku gisa araupetu beharko da.
Bestalde, puntualki eta aldizka, soldadura erdiautomatikoaren prozesuetan sortutako NOx, CO eta ke metalikoen emisio barreiatuak egiten dira.
22. fokuari dagokion arazketa-sistema ezarri bitartean (2016ko abenduaren 31 baino lehen ezarriko da), instalazioak float labeari dagokion arazketa-sistemarik gabeko 15. fokua du, honako ezaugarri hauekin:
(Ikus .PDF)
B.1.3.– Emisioaren muga-balioak.
2016ko abenduaren 31tik aurrera, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB emisio industrialentzako Zuzentarauari jarraiki garatzen den Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko Erabakiaren –beiraren fabrikaziorako teknika erabilgarri onenen inguruko ondorioak ezartzen dituenaren– arabera, instalazioari aplika dakizkiokeen teknika erabilgarri onenek emisioen honako muga-balio hauek izan beharko dituzte:
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa, eta gas lehorra.
Goian ezarritako mugako emisio-balioak betetzat jotzen dira kasu hauetan:
1.– Aldizkako neurketen kasuan: gutxienez 30 minutuko hiru neurketa puntualen batez besteko balio balioztatuak ez badu mugako emisio-balioa gainditzen. Beira berritzeko labeen kasuan, neurketaldiak gutxienez beira berritzeko ganberen bi sutze-inbertsio bildu beharko ditu.
Baliozkotutako batez besteko balioak hiru neurketen emaitzen batez bestekoan oinarrituta zehaztuko dira, ondoren zehazten den konfiantza-tartearen balioa kenduta.
Konfiantza-tartearen balioak 100eko 95ean, emisioen gehienezko balioetan, ez ditu atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuan ezarritako ehunekoak gaindituko.
2.– 22. fokuan eginiko neurketa jarraituen kasuan (guztizko partikulak, NOx eta SO2), eguneko batez besteko balio batek ere ez badu mugako emisio-balioa gainditzen. Baliozkotutako batez besteko eguneko balioak ustiaketa eraginkorraren epean zehaztuko dira (martxan jartzeko eta gelditzeko epeak salbuetsita), neurtutako erdiordutegiko batez besteko balio baliodunak oinarritzat hartuta eta betiere, ondoren zehaztutako konfiantza-tartearen balioa kendu ondoren:
Konfiantza-tartearen balioak 100eko 95ean, mugako emisio-balioetan, ez ditu mugako emisio-balioaren ehuneko hauek gaindituko: guztizko partikulak: 100eko 30, sufre dioxidoa eta nitrogeno dioxidoa: 100eko 20.
Erregistro-denbora ez-baliozkotzat jotzen dira neurketa-ekipoen mantentze-lanak, matxurak edo funtzionamendu okerra.
Instalatu nahi den analizatzailearen mota, eredua eta kokalekua erabaki ondoren, proiektu bat idatzi beharko da, INSJ osatzen duten ekipamendu eta gailuen ezaugarriak eta kokalekuen datuak deskribatzeko. Proiektu hori ingurumen-arloko eskumenak dituen sailaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen ereduarekin bat etorriko da.
«Emisioak etengabe neurtzeko sistemak (EENS): Ekipamenduen, neurketa-sekzio eta tokien, eta kalibrazioen ezaugarriak» 06 Jarraibide Teknikoko (aurrerantzean JT-06) 3. eta 4. ataletan zehaztu dira instalatu beharreko ekipamenduen ezaugarriak eta neurketa-tokien eskakizunak.
Proiektua ingurumen-arloko eskumenak dituen sailera bidaliko da eta azken horrek hilabeteko epea izango du egoki irizten dizkion oharpenak egiteko. Epe hori iragandakoan sustatzaileak ez badu inolako erantzunik jaso, EENS instalatzen hasi ahalko da, aipatutako proiektuan zehaztu den gisara.
Halaber, instalazioak martxan jarri aurretik:
– NSAek behar bezala instalatuta egon beharko dute.
– NSAen funtzionalitate-saiakuntza egin beharko da, emaitza egokiekin.
Gainera, baldintza hauek bete beharko dira Airearen Kalitatea Zaindu eta Kontrolatzeko EAEko Sarera lotzea eskatu duten instalazioetan (ingurumen arloko eskumenak dituen sailak bestelako berariazko baimenik eman ez badu):
– NSAek ETKSra konektatuta egon beharko dute.
– ETKSak behar bezala konfiguratuta egon beharko du.
– ETKSak Airearen Kalitatea Zaindu eta Kontrolatzeko EAEko Sarearekin konektatuta egon beharko du.
– EENS kalibratzea.
Mugako emisio-balioren bat betetzen ez dela ikusten bada, beharrezko neurri zuzentzaileak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta berehala ingurumen-arloko eskumena duen sailari ez-betetzearen, neurri zuzentzaileen eta haien epeen berri eman beharko zaio.
Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 7. eta 25. artikuluak aplikatuz, eta baimen honen eranskinean ezarritakoaren arabera, 15. fokuari dagokion mugako emisio-balioa betetzea 2016ko abenduaren 31ra arte salbuetsiko da. Une horretara arte, mugako emisio-balio hauekin jardun ahal izango dute fokuek:
(Ikus .PDF)
(1) honakoak metalen taldeak:
1. taldea: artsenikoa, selenioa, kobaltoa, nikela, kromoa VI
2. taldea: antimonioa, beruna, kromoa III, kobrea, manganesoa, banadioa eta eztainua.
Aipatutako muga-balioak presio eta tenperatura egoera normalei (101,3 kPa eta 273 K) eta gas lehorrari dagozkie. Errekuntza-gasen kasuan, muga-balio horiek oxigenoaren % 8ari dagozkie halaber.
Emisio-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuko 9 artikuluak ezartzen duena beteko da.
15. fokua arazketa-sistema batera –lehorreko gas-garbigailua, iragazki elektrostatikoa (elektroiragazkia) eta murrizketa katalitiko selektiboko sistema bat biltzen dituenera– konektatuko da, eta desulfurazioa, elektroiragazkia eta murrizketa katalitiko selektiboko sistema 2016ko abenduaren 31 baino lehen abiarazi beharko dira, foku horren emisioak arazketa-sistema horietatik igaro daitezen atmosferara kanporatu aurretik.
Data hori arte, hilero bidaliko zaio Organo honi Laudion dagoen EAEko airearen kalitatearen sarearen kabinan erregistratutako immisio-balioen jarraipen-txosten bat, ezarritako baldintzak indarrean daudela ebaluatzeko.
B.1.4.– Gasak bildu eta husteko sistemak.
Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo B.1.2 atalean ezarritako goreneko kotatik behera. Sekzioek eta laginketa-puntuek argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa bete beharko dute.
Zehazki, laginak hartzeko aurreikusita dauden zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienean, Ingurumen Sailburuordetzako jarraibide teknikoak bete beharko dira.
Gas-efluenteak tratatzeko sistemak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.»
«B.4.– Lurzorua babesteko baldintzak.
Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta ekainaren 25eko 4/2015 Legean –lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoan– ezarritako betebeharrak betez, lurzoruaren egoerari buruz aurkeztu duten aurretiko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Guardian Llodio Uno, SL enpresak instalazioen zoladuraren mantentze-lanak egoki egiten jarraitu behar du, hartara ingurumenarekiko arriskuak kontrolpean edukitzeko, andeletako kubeten egoera aldiro ikuskatu behar du, eta kubeta berriak eskuratu, kontsumo-puntu desberdinetan produktu kimiko berri bat erabiltzen hasten denean.
Bost urtez behin, lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiko txostena eguneratu egin beharko da, instalazio guztiei dagokion kutsadura-arriskuaren ebaluazio bat erantsiz. Txosten hori dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko da.
Nolanahi ere, ekainaren 25eko 4/2015 Legean adierazitako inguruabarren bat gertatzen denean, sustatzaileak dagokion lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena lortzeko prozedura hasteko eskatu beharko dio ingurumen-organoari.
Lur-mugimenduak egitea biltzen duten obrak egin behar direnean (baita produkzio-jarduerarik gabeko eremuetan ere), jardueraren sustatzaileak hondeatu behar dituen materialen (lurrak, obra-hondakinak eta abar) karakterizazioa egin beharko du, jardun kutsatzaileen ondorioz kalterik jaso ote duten egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa modu egokiena zehaztearren.
Alabaina, obrak aldez aurretik inolako jarduerarik izan ez duten eremuetan egin behar badira, karakterizazioa egin gabe uzteko aukera izango da, betiere jarduerarik eza hori behar bezala justifikatzen bada.
Ingurumen-organo honen aurrean justifikatu beharko da induskatutako zati bakoitzarentzat proposatutako kudeaketa-modua egokia dela, organoak onartu aurretik; proposatutako azken xedea (kanpo-kudeaketa edo kokapen berean berrerabiltzea) adierazi beharko da eta egindako azterketen kopia bat erantsi:
1.– Soberakinak zabortegian biltegiratuta hustu nahi izanez gero, hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraiki egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, lagin konposatu baten azterketa egin beharko da. Laginak hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500 m3 bakoitzeko 10 azpilagin izango ditu gutxienez, baina hori espero daitekeen kutsaduraren heterogenoetasunaren eta homogeneotasunaren arabera aldatu ahal izango da. Afekzioa homogeneoa izango dela aurreikusten den kasuetan, 500 m3-ko bolumena baino bolumen handiagoa duten unitateez osatutako lagin konposatua hartu ahal izango da eta, aldiz, afekzio heterogeneoaren kasuan, 500 m3-ko bolumena baino bolumen txikiagoa duten unitateekin.
2.– Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, ekainaren 25eko 4/2015 Legean –Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoan– ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpiko balioa eduki beharko dute material horiek, eta lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, laginketa eta azterketa erakunde egiaztatu batek egin beharko du honen arabera: urriaren 10eko 199/2006 Dekretua, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.
3.– Ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutako VIE-A ebaluazioko balio adierazleak 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelan batean.
4.– Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da. Lurzoru naturalaren pareko den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.
Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluko 2. idatzi-zatiaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, dagokion Udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari horren berri eman beharko zaie, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, betiere aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluko 1.e idatzi-zatiari jarraiki.
Sei hilabeteko epean, substantzia kutsatzaile garrantzitsuei dagokienez, lurzoruak eta lurpeko urek duten hasierako egoera zehazten duen oinarrizko txosten bat aurkeztu beharko da, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko.
Halaber, epe berean, lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kontrolatzeko proposamen bat aurkeztu beharko da; proposamen horrek gutxienez honako hauek bilduko ditu: karakterizazioa egiteko bi zundaketa, erauzitako zutabearen karakterizazioa eta lurpeko uren jarraipena egiteko erabiliko diren piezometroak prestatzea. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa, eta instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da. Jakinarazi beharko da instalazioa kokatzen den lurzatiak eraginik baduen Interes Hidrogeologikoko lekuetan, Jabari Publiko Hidraulikoan edo Eremu Babestuen Erregistroko lekuetan.
C.1.– Atmosferako isurtzeak kontrolatzea.
C.1.1.– Kanpo-kontrolak.
a) Guardian Llodio Uno, SLk float labearen etengabeko jarraipena egin beharko du, tenperaturari, erregai-elikadurari eta aire-emariari dagokienez, betiere prozesuaren egonkortasuna bermatzeko. Gainera, partikulen emisioak eta NOx eta SO2 emisioak etengabe neurtuko dira beira urtzeko labeari dagokion fokuan (22. fokua). Halaber, emisioak honako informazio honen arabera kontrolatuko dira:
(Ikus .PDF)
* Lehen urtean, hiru hilean behin neurtu beharko dira CO eta NH3 parametroak; aurrerantzean, kontrolatutako lehen urtean lortutako emaitzen arabera (edo segidako lau neurketetako datuekin), ingurumen-organoak balioetsiko du parametro horiek urtean behin kontrolatu behar ote diren.
22. fokua martxan ez dagoen bitartean, 15. fokuan honako kontrol hauek egin beharko dira:
(Ikus .PDF)
b) Kontrol hauek Administrazioko Lankidetza Erakunde batek egin beharko ditu, Ingurumen Sailburuordetzak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa betez, bereziki honako gai hauei dagokienez: helburua eta neurketa-plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa-kopurua eta banakako neurketa bakoitzaren iraupena, eta erreferentzia-metodoak hautatzeko irizpidea.
c) Halaber, a) letran azaldutako emisio-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek funtzionatzen badu urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batez besteko maiztasunarekin, eta emisio bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, edo, bestela, edozein maiztasunarekin, baldin eta emisioaren iraupen globala plantaren funtzionamendu-denboraren % 5etik gora bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egn beharko da, baldin eta kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Inguruabar hori dagokion urteko ingurumena zaintzeko programan justifikatu beharko da.
d) Etengabeko neurketa.
Guardian Llodio Uno, SLk etengabe neurtu beharko ditu honako hauek: partikulak, nitrogeno oxidoak (NOx, NO2 gisa), sufre dioxidoa (SO2) eta emaria «float labeari» dagokion 22. fokuan. Oxigenoaren edukiari, tenperaturari eta presioari, eta errekuntzako gas-hondarraren ur-lurrunaren edukiari dagozkion ustiapen-prozesuaren parametroak barne izango dituzte neurketek. Emisioak aztertu aurretik hondar-gasaren lagina lehortzen denean, ez da beharrezkoa izango uraren lurruna etengabe neurtzea.
Emisioak etengabe neurtzeko sistema Euskal Autonomia Erkidegoko Airearen Kalitatea Zaindu eta Kontrolatzeko Sarera konektatu beharko da.
Emisioak etengabe neurtzeko sistemen (EENS) instalazioa, kalibrazioa, kontrola, mantentze-lanak eta jakinarazpenak, eta ekipamenduen, neurketa-sekzio eta -tokien ezaugarriak UNE-EN 14181 arauan eta ingurumen-arloko eskumenak dituen Sailak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritako baldintzen araberakoak izan beharko dute.
Instalazioen titularrek izango dute EENSaren datuak eskuratzeko, tratatzeko eta jakinarazteko ardura, eta EENSak erregistratutako datuak gutxienez 10 urtez gorde beharko dira.
22. emisio-fokurako («float labea»), neurketarako ekipamenduen erabilgarritasuna, hau da, baliozko datuak lortzeko aldien ehunekoa, gutxienez urteko benetako jardunaren % 90ekoa izango da, Ingurumen Sailburuordetza honek bestelako baimenik ematen ez badu behintzat.
EENSa 15 egun jarraian baino gehiagotan ondo ez badabil, Ingurumen Lankidetzako Erakunde batek aldizkako kontrolak (hamabostean behin) egin beharko ditu, gertaera hasi denetik emisioak etengabe neurtzeko sistema behar bezala ibili arte.
Instalazioen titularrak EENSaren funtzionamenduari buruzko urteko txosten bat igorri beharko du, betiere ingurumen-arloko eskumenak dituen Sailak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoaren arabera.
e) Txostenak.
Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera Ingurumen Sailaren jarraibide teknikoetan ezarritako txosten guztiak igorri beharko dira.
C.1.2.– Txostenak eta kontrolen erregistroak.
C.1.1.– puntuan eskatutako parametro guztien neurketen txostenak bidali beharko dira. Kanpo-kontrolen txostenek jarraibide teknikoetan ezarritako gutxieneko edukia bildu beharko dute. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan ezarritako kontrol-maiztasunaren aurretik egindakoak badira. Emisio atmosferikoen ondorengo kontrolak egindako azken neurketarekiko adierazitako maiztasunarekin egingo dira.
Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, eta betiere, urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren –atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen duenaren eta bera ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituenaren– 8. artikuluan ezarritakoari eta abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren –atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituenaren– III. eranskinean ezarritako edukiari jarraiki.
Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.
Hirugarrena.– Guardian Llodio Uno, SLk ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetzan, Ebazpen hau jakinarazten denetik honako epe hauetan:
Sei hilabeteko epean:
Substantzia kutsatzaile garrantzitsuei dagokienez, lurzoruak eta lurpeko urek duten hasierako egoera zehazten duen oinarrizko txosten bat, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko.
Lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kontrolatzeko proposamen bat, Ebazpen honen B.4 idatzi-zatian adierazten den moduan.
2016ko abenduaren 31 baino lehen:
– 22. fokuaren atmosferarako emisioen kontrolari buruzko IKE txostena, Ebazpen honetan ezarritako parametroen arabera.
Laugarrena.– Guardian Llodio Uno, SLri eskatzea Ingurumen Sailburuordetza honi igorri beharreko hurrengo urteko ingurumena zaintzeko programan Ebazpen honetan jasotzen diren bere ingurumen-baimen integratuaren aldaketak txertatzeko.
Bosgarrena.– Ingurumen Baimen Integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste larri edo oso larri gisa tipifikatuta dago kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 30. artikuluan eta aipatutako uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 31. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.
Seigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Guardian Llodio Uno, SLri, Laudioko Udalari (Araba), Ingurumen Baimen Integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.
Zazpigarrena.– Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta ondorengoetan xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 8a.
Ingurumeneko sailburuordea,
IOSU MADARIAGA GARAMENDI.
ERANSKINA
MUGAKO EMISIO-BALIOEN APLIKAGARRITASUNAREN EBALUAZIOA
Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluak ezartzen du instalazio bateko jarduera nagusiari dagozkion teknika erabilgarri onenei buruzko ondorioak argitaratu eta lau urteko epean honako hauek bermatuko dituela organo eskudunak:
a) Dagokion instalazioaren baimenaren baldintza guztiak berrikusi eta, beharrezkoa izanez gero, egokitu egin direla, lege hau, eta, bereziki 7. artikulua bete direla bermatzeko, eta
b) Instalazioak baimenaren baldintzak betetzen dituela.
Beiraren fabrikaziorako teknologia erabilgarri onenak ezartzen dituen Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko Erabakiak teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak ezartzen ditu, baita beiraren fabrikaziorako instalazioei dagozkien mugako emisio-balioak ere.
Guardian Llodio Uno, SLk hartu ditu teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak betetzeko behar diren instalazioak ezarri ahal izateko neurriak, nahiz eta 22. foku berriaren gas-tratamenduko sistema gaur egun ez dagoen erabiltzeko moduan; sistema hori urte honetako azaroan martxan jarri ahal izango da.
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 7. artikuluko 5. idatzi-zatian honako hau ezartzen da:
«5.– Laugarren zenbakia gorabehera, eta 22.3 artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe, zenbait kasutan organo eskudunak hain zorrotzak ez diren mugako emisio-balioak ezarri ahalko ditu. Salbuespen horretara jotzeko ezinbestekoa izango da frogatzea, ebaluazio baten bitartez, teknika erabilgarri onenei loturiko emisio-mailak betetzeak, teknika erabilgarri onenei buruzko ondorioetan deskribatzen diren moduan, kostu neurrigabeak izango lituzkeela lortutako ingurumen-onurarekin alderatuta, honako arrazoi hauek direla-eta:
a) Dagokion instalazioaren kokapen geografikoa edo tokiko ingurunearen egoera; edo
b) Dagokion instalazioaren ezaugarri teknikoak.
Organo eskudunak dokumentatuko ditu, baimenaren baldintzen eranskin batean, lehenengo paragrafoa aplikatzeko arrazoiak, ebaluazioaren emaitzak eta ezarritako baldintzen justifikazioa bilduta.
Nolanahi ere, lehenengo paragrafoarekin bat ezarritako balioek ez dituzte, hala badagokio, lege hau garatzeko araudian ezarritako mugako emisio-balioak gaindituko.
Dena dela, organo eskudunek kutsadura nabarmenik egingo ez dela zainduko dute, baita ingurumenaren babes-maila handia lortuko dela ere.
Organo eskudunek berriz ebaluatuko dute lehenengo paragrafoaren aplikazioa, baimenaren baldintzen berrikuste ororen zati gisa, 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.»
22. fokurako sustatzaileak aurreikusitako gas-tratamenduko sistema ezarri bitarteko aldirako ebaluazioa egin da «Reference Document on Economics and Cross-Media Effects (July 2006)» dokumentuaren metodologiaren arabera eta 2016ko abenduaren 31ra bitarteko aldi iragankorrean ezar daitezkeen teknikak eta haien kostua aztertu dira, baita 16/2002 Legearen 7. artikuluko 5 idatzi-zatian jasotako alderdiak ere.
BREF dokumentuaren metodologiaren arabera, honako urrats hauek egin dira:
1.– jarraibidea: kontuan hartu diren teknika alternatiboak kalibratzeko eta identifikatzeko informazioa ezartzen du. Identifikatutako alternatiba bakarrak honako hauek dira:
1. alternatiba: ezarritako lehen mailako neurriak martxan mantentzea, airearen kalitatearen jarraipena eginez.
2. alternatiba: jarduera ez garatzea instalazioan.
2.– jarraibidea: teknika alternatiba bakoitzaren emisioen eta erabiltzen dituen baliabideen inbentario bat egitea.
Inbentarioa egitea 1. alternatibarentzat eta airearen kalitatea baldintzatzen duten gas nagusientzat soilik (ezarpen berrian minimizatuko dira) da egokia. Aldi iragankorrerako honako gutxi gorabeherako emisio baliokide hauek aurreikusi dira:
(Ikus .PDF)
Aldi iragankorrerako aurreikusitako masa-emisioa gutxi gorabehera historikoki erregistratu den eta E-PRTR Erregelamenduari igorri zaionaren emisioaren erdia da. Ildo horretan esan behar da gaur egun, ingurumen-baimen integratuan jasotako bietatik, FLOAT labean soilik garatzen dela jarduera.
3.– jarraibidea: Ingurumenaren gaineko eraginak balioesteko beharrezkoak diren pausuak ezartzen ditu.
Metodologian identifikatutako 9 ingurumen-arloak honako hauek dira:
– giza toxikotasuna
– berotze globala
– ur-toxikotasuna
– azidotzea
– eutrofizazioa
– ozono-geruza murriztea
– ozono fotokimikoa sortzeko ahalmena
– energia-erabilera
– hondakinak sortzea
«Reference Document on Economics and Cross-Media Effects (July 2006)» dokumentuan adierazitako arloak alde batera utzita, kasu honetan beharrezkotzat jo da tokiko eraginak eta eragin globalak desberdintzeko balioespen bat egitea, instalazioaren inguruko airearen kalitatea kontuan hartuta.
4.– jarraibidea: honako hauek azaltzen ditu: 3. jarraibidean balioetsitako ingurumen-arloak interpretatzeko modua, ingurumen-eragin desberdinak alderatzeko modua eta erabiltzaileak ingurumenaren babes-maila handiena eskaintzen duen alternatiba aukeratzeko modua.
Lehenik eta behin esan behar da tokiko ingurunearen baldintzak edozein izanik ere, Organo honen iritziz, proiektatutako arazketa-sistema ezartzea eskatu behar dela, teknika erabilgarri onenei buruzko ondorioak aplikatuz, eta beiraren fabrikaziorako teknologia erabilgarri onenak ezartzen dituen Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko Erabakian jasotako baldintzei jarraiki. Halaber, instalazioaz aparteko arrazoiengatik (Ebazpen honetan adierazitakoak), gaur egun proiektatutako instalazioa ez da erabilgarritzat jotzen, eta, beraz ezin da gaur egun hori eskatu; bestalde, ebaluazio honetan ezin izan dira emisioak minimizatzeko alternatiba desberdinak planteatu.
3.– jarraibidean bildutako arlo desberdinen ebaluazioaren ondorioz ezarri da ebaluatu den aldi iragankorrean, partikulen emisioak eta SO2 eta NOx emisioak garrantzitsuak direla toki-mailan.
Hori dela-eta, airearen kalitateari buruz zeuden erregistroak balioetsi dira, zehazki, instalaziotik gertuena dagoen hiriguneko (Laudio) airearen kalitatea kontrolatzeko kabinan lortutako emaitzak.
Kabinaren kokapena (UTM 30N): X: 502.208,02 Y: 4.776.830,12
Erregistratutako datuak:
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-20775/eu/
Azken urteetako erregistro historikoetan (horietan biltzen dira bi labeak funtzionatzen dutenean izaten den masa-emisioari –gaur egun aurreikusitakoaren bikoitzari– dagozkion datuak), ez da erregistratu airearen kalitatearen helburuak gainditu direnik; izan ere, erregistro gehienetan ikusi da airearen kalitatea ona edo oso ona dela.
Ez da kutsadura-kargan edo sakabanatze-ereduan aldaketak eragin ditzaketen aldagaietan aldaketarik aurreikusi.
Bestalde, 2. alternatiba balioesterakoan, ingurumen-kostua eta enpresan gaur egun martxan dagoen labe bakarraren produkzio-jarduera eteteak eragin dezakeen kostu ekonomikoa alderatu dira Horretaz gain, balioespenean kontuan hartu da beira-labeen inguruabar teknikoek ez dutela aldi baterako guztiz geratu eta ondoren baldintza beretan abiarazteko aukerarik ematen, eta, beraz, lotutako kostu ekonomikoaz gain, instalazioaren jarduera osoa eten beharko litzatekeela.
Hori guztia dela-eta, 1. alternatiba ezartzea balioetsi da, honako arrazoi hauengatik:
– Instalazioaren tokiko ingurunearen egoera eta instalazioaren aldameneko kabinan betetzen diren airearen kalitatearen balioak kontuan hartuta, 1. alternatibarekin airearen kalitateari dagokion ingurumen-maila baliokidea lortzen dela ikusi da, jardueraren bideragarritasuna arriskuan jartzen duten egoerak edo kostuak eragin gabe. Halaber, beharrezkotzat jo da enpresak inguruneko airearen kalitatearen jarraipen bat ezartzea, eta hilean behin Organo honi jakinaraztea kontrolatutako parametroen bilakaera, betiere hartutako neurriak indarrean daudela balioesteko.
– 2. alternatiba ezartzeak kostu neurrigabeak izango lituzke lortuko litzatekeen ingurumen-onurarekin alderatuta.