Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2016ko abuztuaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3577

IRAGARKIA, 2016ko uztailaren 1ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Arabako lurralde ordezkariarena. Horren bidez, jendaurrean jartzen da honako instalazio elektriko honen administrazio-baimenaren eskaera, egikaritze-proiektuaren onarpena eta onura publikoaren deklarazioa: Gaubea udalerrian (Araba), Fresnedaren eta 20425 zenbakiko euskarriaren arteko tartean, Entrambasaguas Transformazioko eta Banaketako Azpiestazioko Bergüenda 13,2 kV-ko airetiko linearen eraberritzea.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren (2002-12-23ko EHAA) 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren (2000-12-27ko BOE) 144. artikuluan aurreikusitakoari begira, eta testu horretako azken xedapenen arteko lehenengoan, 1957ko apirilaren 26ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da ondorengo instalazioa; Iberdrola Distribución Eléctrica SAU da eskatzailea, eta enpresa horrek nahitaez desjabetu beharrekotzat hartzen dituen ondasun edo eskubideen zerrenda zehatz eta bana-banakoa ere jendaurrean jartzen da.

Erref: 18211 -AST-mmb

Esp.: 01-AT-H-2016-00007

– Kokapena: Gaubeako udalerrian.

– Aurrekontua: 44.265,54 euro.

– Xedea: zonaldean energia elektrikoaren horniketaren kalitatea hobetzea.

EZAUGARRIAK:

Airetiko linea:

Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV

Zirkuitu kopurua: 1

Eroale kopurua: 3

Eroaleak: 100-AL1/17-ST1A

Luzera: 1435 m.

Hasiera: 847 zenbakiko euskarria (dagoena)

Amaiera: 20425 zenbakiko euskarria (dagoena)

Hormigoizko 18 euskarri eraistea.

Administrazio-baimena, egikaritze-proiektuaren onarpena eta onura publikoaren deklarazioa eskatzen dira.

Iragarki hau argitara eman da proiektua Arabako lurralde-ordezkaritza honetan (Vitoria-Gasteiz, Samaniego kalea 2) aztertzeko eta egokitzat jotzen diren erreklamazioak aurkezteko, bi aletan, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 1a.

Lurralde-ordezkaria,

SABIN ZUGADI BARRÓN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala