Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2016ko abuztuaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3576

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1352/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: MHC 1352/2015.

Alderdi demandatzailea: Jurlie Andrea Cuellar Tovar.

Alderdi demandatua: Edwin Fernando Coy Murcia.

Gaia: seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, ebazpen hau eman da:

422/2016 epaia, seme-alabentzako neurriei buruzko MHC 1352/2015 prozeduran emana. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da Jurlie Andrea Cuellar Tovar demandatzailearen eta Edwin Fernando Coy Murcia demandatuaren artean.

Edwin Fernando Coy Murcia demandatuaren egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala