Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2016ko abuztuaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3575

EDIKTUA, kontratuei buruz bideratutako 174/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 174/2016 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Fernando Añua Salazar-ek eskatuta, Jose Maria Lucas Fernandez de Miranda Verasateguiren aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

Ikusi dira 174/2016 hitzezko judizioaren autoak, zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoak. Epaitegi honetan bideratu dira autook, Fernando Añua Salazar jaunak eskatuta, González prokuradoreak ordezkatuta eta Recio letratuak lagunduta, auzi-ihesean den Jose Maria Lucas Fernandez de Miranda Verasategui jaunaren aurka.

EPAITZA

Funtsean baiesten dut diru-kopuru bat erreklamatzeko bideratutako hitzezko judizioko demanda, Fernando Añua Salazarrek jarritakoa, González prokuradoreak ordezkaturik eta Recio letraduak lagundurik, auzi-ihesean dagoen José M.ª Fernández de Miranda Verasteguiren aurka, eta, horrenbestez,

Kondenatzen dut José M.ª Fernández de Miranda Verastegui jauna Fernando Añua Salazar jaunari honako hau ordaintzera: 1.480 euro eta eta zenbateko horrek 2016ko otsailaren 26tik ebazpen honen egunera arte sortutako legezko interesa; hargatik eragotzi gabe PZLko 576. artikuluan xedatutakoa aplikatzea, ebazpen hau betearaztea beharrezkoa balitz.

Kostuak berariaz alderdi demandatuari ezartzen dizkiot. Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Jose Maria Lucas Fernandez de Miranda Verasategui demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan, egin eta sinatzen ediktu dut hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamaseiko uztailaren hamabian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala