Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2016ko abuztuaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3572

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 688/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa 688/2015.

Demandatzailea: Iñigo Calzada Terrones.

Abokatua: Miren Arantzazu Ugalde Egaña.

Prokuradorea: Maria Luisa Aranguren Letamendia.

Demandatua: Claudia Alejandra Fajardo Vergara.

Judizio horretan, 209/16 epaia eman da 2016-06-22an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Auzitegietako prokuradore Aranguren andreak Íñigo Calzada Terronesen izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako demanda, Claudia Alejandra Fajardo Vergararen aurkakoa; horrenbestez, hau deklaratzen dut:

1.– Desegindakotzat jotzen dut Íñigo Calzada Terronesek (NAN zk.: 44128814W) eta Claudia Alejandra Fajardo Vergarak (AIZ: X9172674K) Donostian 2012ko urriaren 19an eratutako ezkontza. Legezko ondorio guztiak izango ditu horrek (besteak beste, ezkontzaren ekonomia-erregimena bertan behera uztea), epai hau irmo bihurtzen denetik aurrera, baina ez du fede oneko hirugarrenik kaltetuko, harik eta Erregistro Zibilean inskribatzen den arte.

2.– Íñigo Calzada Terronesi esleitzen zaio familiako etxebizitzaren erabilera (Bartzelona Hiribidea 36 – 4. B, Donostia).

Berariaz ez da kosturik ezartzen.

Epai hau irmo bihurtzen denean, jakinaraz biezaio ofizioz Justizia Administrazioaren letraduak Erregistro Zibilari, dagozkion idazpenak egin daitezen (Prozedura Zibileko Legearen 755. artikulua).

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. IBAN zenbakia hauxe da: ES55 0049 3569 9200 0500 1274. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, 1847 0000 00 0688 15 prozedura-zenbakia adieraziko da, eta «Errekurtsoa» dela (kodea: 02-Apelazioa). Diru kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. zenbakian aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Claudia Alejandra Fajardo Vergara demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2016ko ekainaren 28a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala