Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2016ko abuztuaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3570

EDIKTUA, 966/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: 966/2015 hitzezko judizioa.

Nik, Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,

Fede ematen dut:

Epaitegi honetan bideratu den 966/2015 hitzezko judizioaren autoetan, epaia eman du epaitegi honetako epaile magistratuak, bi mila eta hamaseiko ekainaren hamazazpian.

Diego Ojea Samperio jauna non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio. Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango du epaitegi honetan, Bizkaiko Probintzia Entzutegiari zuzenduta, hogei eguneko epean.

Bilbao, 2016ko ekainaren 27a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala