Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2016ko abuztuaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3569

EDIKTUA, 533/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 533/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Fernando Iñiguez Olalla, Ignacio Iñiguez Olalla eta Maria Rosario Bermudez Vazquez.

Abokatua: Josu Arteta Pujana.

Prokuradorea: Jasone Elorduy Simon.

Demandatua: Jose Manuel Pagan Chenique.

Judizio horretan, epaia eman zen 2016-05-18an, eta honako hau da haren epaitza:

EPAITZA

Baiesten dut Jasone Elordui Simón epaitegietako prokuradoreak Ignacio Iñiguez Olalla, M.ª Rosario Bermúdez Vázquez eta Fernando Iñiguez Olallaren izenean eta horiek ordezkatuz aurkeztutako demanda, eta Manuel Pagan Chenique kondenatzen dut 7.607,67 euro eta adostutako interesa ordaintzera, hau da, legezko interesa hiru puntutan gehituta, zorra osorik ordaindu arte. Kostuak ere demandatuari ezartzen dizkiot.

Jose Manuel Pagan Chenique demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao, 2016ko ekainaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala