Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2016ko abuztuaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3568

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 7koa, Kontsumobideko zuzendariarena, zeinaren bidez kontsumitzaile-elkarteetara bideratutako diru-laguntzak emango baitira, 2016ko ekitaldian funtzionamendu, laguntza juridiko eta kontsumo proiektuen inguruko garapen gastuak ordaintzeko.

Kontsumobideko zuzendariaren 2015eko abenduaren 16ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen kontsumitzaile-elkarteetara bideratutako laguntza ekonomikoen deialdia. Laguntza horiek 2016ko ekitaldian funtzionamendu, laguntza juridiko eta kontsumo proiektuen inguruko garapen gastuak ordaintzeko dira.

2015eko abenduaren 16ko Ebazpenaren 6. artikuluan ezarritako epearen barruan, 3 erakundek aurkeztu zuten bertan aurreikusitako laguntza jasotzeko eskaera.

Kontuan izan da Kalifikazio Epaimahaiak, eskaerak aztertu eta ebaluatzeko eratu zenak, 2016ko ekainaren 6an egindako proposamena.

Aipatutako aginduak eta aplikazio orokorreko xedapenak ikusita, hau

XEDATZEN DUT:

1.– 402.015,74 euroko laguntza ekonomikoa ematea, kontsumitzaile-elkarteen funtzionamendu, laguntza juridiko eta kontsumo proiektuen inguruko garapen gastuak ordaintzeko. Kopuru hori honako erakunde hauen artean banatuko da, zerrenda horretan jasotzen diren zenbateko eta kontzeptuen arabera:

Euskadiko kontsumitzaileen Federazioa – EKE

(Ikus .PDF)

Euskadiko Kontsumitzaileen Batasuna – EKB

(Ikus .PDF)

Kontsumitzaile eta Euskal Erabiltzaileen Elkartea – EKA

(Ikus .PDF)

2.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta, beraz, gorako helegitea jar daiteke Osasuneko sailburuaren aurrean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean.

3.– Ebazpen hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 7a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

XABIER LEGARRETA GABILONDO.


Azterketa dokumentala