Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2016ko abuztuaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3564

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 15ekoa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, arrantza sektoreko Itsas Garapen Elkartea, Flag tokiko ekintza taldea izendatu dela aditzera emateko dena, partaidetzazko toki-garapeneko estrategia kudeatzeko; talde hori hautatua eta onartua izan da, zehazki, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko otsailaren 3ko Aginduaz egindako deialdi publikoarekin bat etorriz.

2016ko otsailaren 3an, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak emandako Aginduaren bitartez, deialdi publikoa egin zen, partaidetzazko toki-garapenerako estrategiak hautatu eta onartzeko, eta, halaber, 2014-2020 programazio-aldian, haiek kudeatzeko ardura izango duten arrantza sektoreko tokiko ekintza taldeak. Deialdi hori ondoko arauaren markoan egin zen: 508/2014 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2014ko maiatzaren 15ekoa, Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Funtsari buruzkoa.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko otsailaren 3ko Aginduko zazpigarren puntuan aurreikusitakoarekin bat etorriz, behin hautaketako prozedura burututakoan eta ebazpen egokia jakinarazitakoan, EHAAn ematen da argitara, jendea jakitun izan dadin.

Hori guztia kontuan hartuta, hau

EBATEN DUT:

Jendea jakitun izan dadin, arrantza sektoreko Itsas Garapen Elkartea, Flag tokiko ekintza taldea izendatu dela aditzera ematea, partaidetzazko toki-garapeneko estrategia kudeatzeko; talde hori hautatua eta onartua izan da, zehazki, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko otsailaren 3ko Aginduaz egindako deialdi publikoarekin bat etorriz. Aipatu partaidetzazko toki-garapeneko estrategia eskura dago Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Web-orrian, (http://www.nasdap.ejgv.euskadi.eus/r50-pesca/es).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 15a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.


Azterketa dokumentala