Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2016ko abuztuaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3563

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 27koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena. Honen bidez, «Eraberria» erakundearen homologazioa sozietate-izen berrira egokitzen da, enpresa eta erakundeei emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2013ko apirilaren 9ko Ebazpenaren bidez, enpresa eta erakundeei emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko homologazioa eman zitzaion «Eraberria» erakundeari (2013ko maiatzaren 13ko EHAA, 90 zk.).

Geroago erakundearen sozietate-izena aldatu da, eta izen berria «Eraberria Gunea SL» da.

Ondorioz, aurkeztutako eskabidea eta aldaketa egiaztatzeko aurkeztu diren agiriak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 2013ko apirilaren 9ko Ebazpenaren bidez «Eraberria» erakundeari emandako homologazioa –enpresa eta erakundeei emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko– egokitzea, alegia: aitorpen hori «Eraberria Gunea SL» entitareari emandakotzat ulertu behar da, ondorio guztietarako.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Ebazpenaren aurka interesatuek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean emango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 27a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala