Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2016ko abuztuaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
3556

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Vitoria-Gasteizko tranbiaren Legebiltzarreko geralekuan bretelle bat instalatzeko obra zibilari buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: Vitoria-Gasteizko tranbiaren Legebiltzarreko geralekuan bretelle bat instalatzeko obra zibila.

c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2016ko maiatzaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 93. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: ehun eta hirurogeita hamar mila eta seiehun eta hogeita lau euro laurogeita hamalau zentimorekin (170.624,94), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2016ko uztailaren 6a.

b) Esleipenduna: Construcciones y Promociones Balzola, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta hogeita zazpi mila bederatziehun eta berrogeita lau (127.944,00) euro, BEZ aparte.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: hamazortzi (18) egun.

Bilbao, 2016ko uztailaren 18a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala