152. zk., 2016ko abuztuaren 11, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (192 KB - 1 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3547
EBAZPENA, 2016ko uztailaren 21ekoa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorearena, non argitaratzen baita Kepa Mirena Sarasola Gabiola jaunak gainditu egin duela 2016ko martxoaren 17ko ebazpenak (2016ko apirilaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Hizkuntza eta Sistema Informatikoak» jakintza arloan irakasle osoaren plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Kepa Mirena Sarasola Gabiola jauna Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle oso gisa kontrata dadila. NAN zk.: 24404419Q. Kodea: PLC8L1 – D00141-2. Jakintza arloa: «Hizkuntza eta Sistema Informatikoak». Saila: Hizkuntza eta Sistema Informatikoak. Ikastegia: Informatika Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Hizkuntza Naturalaren Prozesamendua».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2016ko uztailaren 21a.
Errektorea.
Eginkizunak Eskuordetuta (2013-01-30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
XABIER ETXANIZ ERLE.