151. zk., 2016ko abuztuaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (222 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
3542
IRAGARKIA, Kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legean ezarritakoa haustearren zenbait zehapen-espedienteri hasiera emateko, Joko eta Ikuskizunetako zuzendariak egindako ebazpenak jakinarazteko dena.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.
Interesdunei adierazten zaie 15 egun balioduneko epea dutela alegazioak aurkezteko, eta, hala dagokio, prozeduran erabili asmo dituzten frogabideak proposatzeko, Zigor-ahalmena Erabiltzeko Jardunbidearen Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 16.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Orobat, epe horretan espedientea ikusi eta agirien kopiak lortu ahal izango dituzte honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.
Hasiera emateko ebazpenaren edukiari buruzko alegaziorik aurkezten ez bada epe horretan, hasiera bera ebazpen-proposamentzat hartuko da, 1398/1993 Errege Dekretuaren 13.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 22a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.