Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2016ko abuztuaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3538

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 13koa, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarena, Diversey España, S.L.k Vitoria-Gasteizen (Araba) 2016ko ekainaren 13tik 17ra emandako oinarrizko mailako ikastaroa gainditu duten ikasleei ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden aplikatzaile txartela -oinarrizko mailakoa- emateko baimena ematen duena.

Ikusi da Madrilgo Diversey España, S.L.k bidali duen dokumentazioa, 2016ko ekainaren 13tik 17ra arte ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden aplikatzaileentzat emandako oinarrizko mailako ikastaroaren garapenari eta ikasleek ateratako probetxuari buruzkoa.

Kontuan hartu da Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak baimena eman ziola Diversey España, S.L. sozietateari oinarrizko mailako ikastaroak emateko (2010eko ekainaren 3ko Ebazpena). Ebazpen hori, hain zuzen ere, abenduaren 21eko 257/2004 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatzeko eman zen (257/2004 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofiziala sortzen duena). Horiek horrela, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.- Agintzea ebazpen honen eranskinean ageri den zerrendako pertsonei eman diezaieten ingurumenerako eta elikagaien industriarako tratamendu bioziden aplikatzaile txartela (oinarrizko maila).

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Osasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 13a.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,

MARÍA DORRONSORO IRAETA.

ERANSKINA
INGURUMENERAKO ETA ELIKAGAIEN INDUSTRIARAKO TRATAMENDU BIOZIDEN APLIKATZAILE TXARTELA (OINARRIZKO MAILAKOA) ESKURATZEKO BAIMENA EMAN ZAIENEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala