Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2016ko abuztuaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
3537

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 19koa, Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako zuzendariarena. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Baso-suteetarako Larrialdi Plan Berezia jendaurrean jartzea erabaki da.

17/2015 Legeak, uztailaren 9koak, Babes Zibileko Sistema Nazionalarenak, 7.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, herritarrek babes zibileko planak egiteko prozesuan parte hartzeko eskubidea daukate, legez eta arauz ezarritako moduan. Halaber, Larrialdiak Kudeatzeko apirilaren 3ko 1/1996 Legeak, apirilaren 2ko 5/2016 Legeak aldatutakoak, bere 2bis artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsona guztiek eskubidea daukate zuzenean eragin diezaieketen babes zibileko eta larrialdietako planak egiteko prozesuan parte hartzeko, jendaurreko informazio eta kontsultako eta herritarren parte-hartzeko izapideen bitartez.

Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, beste erakunde eta administrazio-zerbitzu batzuekin lankidetzan, Foru Aldundietako Mendien Zerbitzuekin bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Baso-suteetarako Larrialdi Plan Berezia landu du eta orain, plan hori jendaurrean jarri behar da 20 egun balioduneko aldian.

Ondorioz, eta azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, ezarritakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Euskal Autonomia Erkidegoko Baso-suteetarako Larrialdi Plan Bereziaren proiektua 20 egun baliodunez jendaurrean jartzea, egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Aurreko artikuluan ezarritakoa betetzeko, Larrialdi Plana eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak daukan egoitzan, La Torre eraikinean, Forondako ataria 41, Vitoria-Gasteizen; Bizkaian dagoen Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan, Ornilla Doktorearen kalean 1 A, Bilbon, eta Gipuzkoan dagoen Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan, Vitoria-Gasteiz Kalean 3, Donostian.

Bigarrena.– Alegazioak epe horren barruan Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara zuzendu behar dira, hau da, helbide honetara: La Torre eraikina, Forondako ataria 41, Vitoria-Gasteiz; eta Sail horretako Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, ezartzen dituen bideetako edozein erabilita aurkeztu ahal izango dira.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 19a.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria,

PEDRO ANITUA ALDEKOA.


Azterketa dokumentala