Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2016ko abuztuaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3535

21/2016 DEKRETUA, uztailaren 22koa, Lehendakariarena, Tokiko Gobernuen Batzordeko kideak izendatzeko dena.

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 87. artikuluaren bitartez, Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzordea sortu da, alerta goiztiarreko organo gisa. Batzorde horren helburu nagusia izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ekimenez burutzen diren araugintza-prozesuetan toki-autonomia zaintzea, lege honek edo indarrean dagoen legeriaren gainerakoak udalerriei aitortutako eskumen propioei soil-soilik eragiten dieten kasuetan.

Aipatutako legean ezarritakoaren arabera, Batzorde horren burua toki erakundearen ordezkariek izendatzen dutena izango da, eta hamabi kidek osatuko dute Batzorde hori:

a) Sei izango dira toki mailako ordezkariak Tokiko Politika Publikoen Kontseiluan.

b) Gainerako seiak alkate edo zinegotzien artean aukeratuko dira; lehentasuna emango zaie lurralde irizpideei eta emakume eta gizonen arteko parekotasuna bermatuko da. Horietako herena izango dira 5.000 biztanletik behera duten herrietako alkate edo zinegotziak.

Halaber, apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 89. artikuluak zehazten du tokiko maila instituzionalari dagozkion kideak Lehendakariak izendatuko dituela, ezarpenik handiena duen euskal udalen elkarteak proposatuta.

2016ko maiatzaren 26ko Aginduaren bitartez, Euskal Udalen Elkartea izendatu da Euskadiko Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan ezarpen handiena duen elkartea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen hirugarren xedapen gehigarriaren 5. puntuari jarraikiz.

Horrela, bada, Euskadiko Udalen Elkartearen Batzorde Eragileak 2016ko uztailaren 14an egindako batzarrean erabaki du euskal udaletako hamabi ordezkari proposatzea Lehendakariari, berak izendatu ondoren Toki Gobernuen Batzordeko kideak izan daitezen ordezkariok; horietako sei toki mailako ordezkariak dira Tokiko Politika Publikoen Kontseiluan.

Horregatik guztiarengatik, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Honako hauek Tokiko Gobernuen Batzordeko kide izendatzea:

– M.ª Natividad López de Munain Alzola andrea, Burgeluko alkatea.

– Consuelo Auzmendi Jiménez andrea, Asparrenako alkatea.

– Josune Irabien Marigorta andrea, Amurrioko alkatea.

– Ainara Zelaia Markaida andrea, Fruizeko alkatea.

– Imanol Landa Jauregi jauna, Getxoko alkatea.

– Ager Izagirre Loroño jauna, Mungiako alkatea.

– Ibon Uribe Elorrieta jauna, Galdakaoko alkatea.

– Iñigo Gaztelu Bilbao jauna, Larrabetzuko alkatea.

– José Antonio Santano Clavero jauna, Irungo alkatea.

– Garazi Lopez de Etxezarreta Auzmendi andrea, Errenteriako alkateordea.

– Ane Beitia Arriola andrea, Elgoibarko alkatea.

– Aitor Aldasoro Iturbe jauna, Beasaingo alkatea.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Sinatzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Argitara dadila dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko uztailaren 22an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala