151. zk., 2016ko abuztuaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (395 KB - 12 orri.)
- EPUB (437 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Prestatu eta trebatzeko ikastaroak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3532
724/2016 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probei dagozkien behin betiko emaitzak argitaratzen dituena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak, 2016ko otsailaren 10eko 47/2016 Ebazpenaz (EHAA, 2016-03-01; 41. zk.) hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2016ko ohiko lehenengo deialdia egin zuen.
Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren 2016ko martxoaren 30eko 94/2016 Ebazpenaren bitartez, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetara deitutakoen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.
Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren ekainaren 24ko 192/2016 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako iragarki-oholetan eta web orrian jende aurrean jarriaz, jakinarazi ziren hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probei dagozkien behin-behineko emaitzak. Emaitza horien kontra erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, eta behin hauek erabaki ondoren, deialdiaren 18. oinarriak dioenaren arabera, Osakidetzak izangaien behin betiko kalifikazioak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko aginduko du, Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpen batez bidez.
Ondorioz,
EBATZI DUT:
Artikulu bakarra.– 2016ko otsailaren 10eko deialdiaren bitartez deitutako Osakidetzako ohiko lehenengo deialdiari dagozkion behin betiko kalifikazioak argitaratzeko agintzea, ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. eta hurrengo artikuluen arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 22a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.