Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2016ko abuztuaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3530

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 26koa, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko irakasle titular izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2016ko martxoaren 17ko Ebazpenaren bidez egin zen (2016-04-04ko BOE eta 2016-04-13ko EHAA).

2016ko martxoaren 17ko Ebazpenaren bidez (2016-04-04ko BOE eta 2016-04-13ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Alberto Gómez Caballero jauna (NAN: 72448809M) Unibertsitateko irakasle titular izendatzea; jakintza arloa: «Kimika Analitikoa»; Kodea: TUC8/1-D00171-21; Saila: «Kimika Analitikoa»; Ikastegia: «Farmazia Fakultatea»; Hizkuntza eskakizuna: elebiduna; Arduraldia: osoa.

Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.

Leioa, 2016ko uztailaren 26a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (2013-01-30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

XABIER ETXANIZ ERLE.


Azterketa dokumentala