Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2016ko abuztuaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

KONSTITUZIO AUZITEGIA
3528

EDIKTUA, 1643-2016 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoaren ondoriozkoa; Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Euskal Autonomia Erkidegoaren Legearen hainbat artikuluren aurkako errekurtsoa da hori.

1643-2016 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Euskal Autonomia Erkideagoaren Legearen honako hauen aurkakoa: 3. artikulua —t) eta x) tartekiak—, 4. artikulua —1. zenbakia eta 2. zenbakiaren b letra—, 6.1 artikulua, 9.4 artikulua, 56. artikulua —1., 2. eta 3. zenbakiak—, 59. artikulua, 63.2 artikulua —a, b, c, d, f, g, h letrak—, 64. artikulua, 72. artikulua —1. zenbakia eta 3. zenbakiaren c letra—, 74. artikulua, 75. artikulua, 83. artikulua —d letra—, 84. artikulua —d letra— eta lehen xedapen gehigarriaren 3. zenbakia.

Konstituzio Auzitegiaren Osoko Bilkurak, 1643-2016 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoarekin loturik aurtengo uztailaren 19an emandako Autoaren bidez, Gobernuko presidenteak sustatua, honakoa erabaki du:

«1.– Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Eusko Legebiltzarraren Legearen honako hauen eteteak bere horretan jarraitzea: 3. artikulua —t eta x letrak— 4. artikulua —1. zenbakia eta 2. zenbakiaren b letra—, 9.4 artikulua, 56. artikulua —1., 2. eta 3. zenbakiak—, 59. artikulua, 63.2 artikulua —a, b, c, d, f, g, eta h letrak—, 64. artikulua, 72. artikulua —1. zenbakian eta 3. zenbakiaren c letra—, 74. artikulua, 75. artikulua, 83 artikulua —d letra—, eta 84. artikulua —d letra—.

2.– Etxebizitzaren ekainaren 18 3/2015 Eusko Legebiltzarraren Legearen honako hauen etetea kentzea: 6.1 artikulua eta lehen xedapen gehigarriaren 3. zenbakia». Etete hori aipatu konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa onartzearekin batera hasi zen, eta Estatuko Aldizkari Ofizialaren 2016ko apirilaren 18ko alean, 93. zk., argitaratu zen.

Madrilen, 2016ko uztailaren 19an.

Konstituzio Auzitegiaren Osoko Bilkurako justizia-idazkaria.

HERMINIA PALENCIA GUERRA.


Azterketa dokumentala