Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2016ko abuztuaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
3484

IRAGARKIA, Euskotreneko garbiketa-zerbitzuaren kontrataziorako lehiaketa publikoa deitzen duen lizitazioarena.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio-organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: material mugikorraren, tailerren, bulego nagusien, instalazioen eta Euskotreneko bestelako sail batzuen garbiketa-zerbitzuaren kontratazioa.

b) Burutzapen/emateko tokia: Euskadi.

c) Burutzapen epea: lau urte gehi urte bateko bi luzapen egiteko aukera.

d) Loteak: bai, 3.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lote bakoitzerako, lizitazio ondorioetarako urteko gehiengo zenbatekoa (BEZ kanpo), ondorengoa da:

a) 1. lotea (Bizkaia): 1.108.400,00 euro.

b) 2. lotea (Araba): 210.000,00 euro.

c) 3. lotea (Gipuzkoa): 654.600,00 euro.

Kontratuaren balio zenbatetsia, eman daitezkeen handitzeak eta luzapenak kontuan hartuta, 15.389.400,00 euro izango da (BEZ kanpo).

5.– Bermeak: baldintza-pleguen arabera.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzeko:

a) Parte hartzeko eskariak helbide elektroniko honetara bideratu beharko dira: contratacion@euskotren.eus

b) Dokumentazioa eskuratzeko azken eguna: 2016ko abuztuaren 11, 12:00ak arte.

7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintzen pleguen araberakoak.

8.– Eskaintzen edo parte hartzeko eskarien aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko irailaren 13a, 12:00ak arte.

b) Aurkezpenerako lekua: Euskotren. Erosketa eta Kontratazio Saila. Atxuri, 6. 48006 Bilbao.

c) Enpresa lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dion epea: 3 hilabete.

9.– Bestelako informazioak: baldintzen pleguetan adierazten direnak.

10.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak lehiaketaren esleipena lortzen duten enpresek ordainduko dituzte, bakoitzak dagokion neurrian.

Bilbao, 2016ko uztailaren 21a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala