148. zk., 2016ko abuztuaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKAL TRENBIDE SAREA
3480
IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearen Iragarkia, Vitoria-Gasteizko tranbiaren Legebiltzarreko geralekuaren ondoko Bretelle berriaren tranbia-seinaleztapenerako obrari buruzko lizitazioaren adjudikazioa jakinarazteko dena.
1.– Erakunde adjudikatzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: obrak.
b) Xedearen deskribapena: Vitoria-Gasteizko tranbiaren Legebiltzarreko geralekuaren ondoko Bretelle berriaren tranbia-seinaleztapenerako obra.
c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2016ko maiatzaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 81. zk
3.– Izapidetzea, prozedura eta adjudikazio-era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: hirurehun eta hogeita hiru mila bederatzirehun eta laurogeita hemeretzi euro eta hirurogei zentimo (323.999,60), BEZik gabe.
5.– Adjudikazioa.
a) Data: 2016ko ekainaren 7a.
b) Adjudikazioduna: Electrosistemas Bach, S.A.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Adjudikazioaren zenbatekoa: hirurehun eta hogeitahiru mila hirurehun eta hogeitalau euro eta laurogeita hamaika zentimo (323.324,91), BEZ aparte.
e) Burutzapenerako/entregarako epea: hamazazpi (17) aste.
Bilbao, 2016ko uztailaren 14a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.