148. zk., 2016ko abuztuaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKAL TRENBIDE SAREA
3479
IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearen IragarkiaLoiolako geltoki berriaren instalazioen, ekipamenduen eta sarbideen lanari buruzko lizitazioaren adjudikazioa jakinarazteko dena.
1.– Erakunde adjudikatzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: obrak.
b) Xedearen deskribapena: Loiolako geltoki berriaren instalazioen, ekipamenduen eta sarbideen lana.
c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2016ko martxoaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 46. zk.
3.– Izapidetzea, prozedura eta adjudikazio-era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: bederatziehun eta berrogeita hiru mila seiehun eta hogeita hemezortzi euro eta berrogeita bi zentimo (943.638,42), BEZik gabe.
5.– Adjudikazioa.
a) Data: 2016ko ekainaren 7a.
b) Adjudikazioduna: UTE Elecnor, SA – Eldu, SA.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Adjudikazioaren zenbatekoa: zazpiehun eta hirurogei mila bederatziehun eta hamalau euro eta hogeita hamar zentimo (760.914,30), BEZ aparte.
e) Burutzapenerako/entregarako epea: sei (6) hilabe.
Bilbao, 2016ko uztailaren 14a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.