148. zk., 2016ko abuztuaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (191 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3477
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1062/2009 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1062/2009 prozedura arrunta.
Demandatzailea: C.P. 2 Arenal.
Abokatua.
Prokuradorea: Julio Gonzalez Jimenez.
Demandatua: Concepcion Llona Bilbao.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2016-06-14an. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
Baiesten dut Julio González Jiménez prokuradoreak Bilboko Areatza kaleko 2ko jabekideen erkidegoaren izenean aurkeztutako demanda eta kondenatzen dut Concepción Llona Bilbaoren jarauntsi jasogabea honakoak ordaintzera:
1.– 25.171,30 euro.
2.– 2009ko uztailaren 30etik gaur egunera arte sortutako legezko interesak, eta osotara ordaindu beharrekoari, gainera, legezko interesak gehi bi puntu gehiago aplikatuko zaizkie, harik eta demandatzaileari dena erabat ordaindu arte.
3.– Prozesuko kostuak.
Concepcion Llona Bilbao demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao, 2016ko ekainaren 16a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.