Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2016ko abuztuaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
3472

EBAZPENA, 2016ko abuztuaren 1ekoa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, Administrazioak lurralde historikoetako hauteskunde-batzordeetan izango dituen ordezkariak izendatzen dituena, Eusko Legebiltzarreko 2016ko hauteskundeetarako.

Segurtasuneko sailburuaren 2013ko urtarrilaren 18ko Aginduz (otsailaren 5eko, EHAA, 25. zk.) Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari izendatzearekin eman zitzaizkidan aginpideez baliatuz, eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 24.1 artikuluan aurreikusten denaren babespean, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1.– Honako hauek izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari lurralde historikoetako hauteskunde-batzordeetan:

– Fernando Kastresana Casanova jauna, Arabako Lurralde Historikoko Hauteskunde-batzordean.

– José Ignacio Lazkano Díez jauna, Bizkaiko Lurralde Historikoko Hauteskunde-batzordean.

– Mikel Martínez Garbizu jauna, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Hauteskunde-batzordean.

2.– Lurralde historikoetako hauteskunde-batzordeetarako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkariaren ordezko Reinaldo Jayo Ugalde jauna izendatzea.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 1a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde-Batzordean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala