Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2016ko abuztuaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3464

AGINDUA, 2016ko uztailaren 20koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Herri Administrazio eta Justizia Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia ebazteko dena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan agindutakoaren arabera, eta Herri Administrazio eta Justizia Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2016ko ekainaren 15eko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoarekin bat etorriz (2016ko ekainaren 23ko EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Amaia Zabaleta Astigarraga andrea Herri Administrazio eta Justizia Saileko Justizia Administrazioko Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izendatzea (kodea: 520010; dotazio-zenbakia: 8; lanpostu-mailako osagarria: 18; berariazko osagarria: VI-A).

Bigarrena.– Izendapen honek ekonomia- eta administrazio-ondorioak izango ditu izendatua lanpostuaz jabetzen denetik. Jabetza hilabeteko epean hartu beharko da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 20a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala