Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2016ko abuztuaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
3449

IRAGARKIA, Trenbideen Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legearen prozeduraren bidez zehapen-espedienteen gainean Garraioetako sailburuordeak emandako ebazpenak jakinaraztekoa.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Hilabeteko epea izango du interesdunak Ingurumen eta Lurralde Politika sailburuari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluari jarraituz.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Zehapena Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiak Euskadiko Kutxan duen 3035-0012-76-0120081734 zenbakiko kontuan sartu beharko da, eta izen-deiturak eta espedientearen zenbakia adierazi beharko dira.

Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea bukatu, eta hamabost eguneko epean zehapena ordaintzen ez bada, premiamenduzko bidera joko da, Dirubilketaren Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz (abuztuaren 31ko 212/1998).

Aplikatu beharreko legeriaren taulako laburtzapenen esanahia (1):

L: Trenbideen Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legea.

R: Trenbideen Sektoreari buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 30eko 2387/2004 Errege Dekretua.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 14a.

Garraioetako sailburuordea,

ANTONIO AIZ SALAZAR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala