146. zk., 2016ko abuztuaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (247 KB - 3 orri.)
- EPUB (201 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3445
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariak 16.0054.48.02.01.02 (SH-179/15) errekurtsoa dela-eta 2016ko maiatzaren 18an emandako Ebazpena.
Aipatutako ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).
Errekurtso horri amaiera eman zaio Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpenaren bidez. Ebazpen horrek ezetsi egiten du jarritako errekurtsoa, eta, beraz, berretsi egiten du Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Bizkaiko lurralde-ordezkaritzaren 2016ko otsailaren 11ko ebazpena. Ebazpen hori SH-179/15 zehapen-espedientearen barruan eman zen, zeinaren bidez Indeco Arquitectura, Ingeniería y Obras, S.L. enpresari 2.046 euroko zehapena jarri baitzitzaion Lan-arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 12.23 artikuluaren aurkako arau-hauste astun bat egiteagatik (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori) eta Construcciones Sukia Eraikuntzak, S.A. enpresa erantzule solidariotzat hartu baitzen.
Bi enpresa horiei jakinarazten zaie ebazpen horrek amaiera ematen diola administrazio-bideari, eta haren aurka egin dezaketela dagokion Lan Arloko Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera.
Halaber, hau jakinarazten zaie: ebazpena aurkaratu zein ez, bi enpresetako edozeinek zehapena ordaindu beharko du, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, Interneteko honako helbide honetan: http://www.euskadi.net/nireordainketa. Ordaintzeko azken eguna 2016-08-25a izango da; eta, ordaintzeko, datu hauek behar dira:
● Bilketa prozedura kodea (BPK): 9050794.
● Erakunde igorlea: 04833001-522.
● Erreferentzia: 4815017900488.
● Identifikazioa: 250816.
● Zenbatekoa: 2.046,00 euro.
Betebehar hori konplitu ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Hori dela-eta, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketarako Erregelamendua onartu zuen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz.
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 11.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.