Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2016ko abuztuaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3444

IRAGARKIA, 2016ko ekainaren 30ekoa, Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, etxebizitza ikuskatzeko prozeduran entzunaldi-izapidea jakinaraztekoa.

Aipatutako entzunaldi-izapidea zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan–.

Interesduna Etxebizitzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzara (Andia 13, 5.a, 20004 Donostia) ager daiteke bost eguneko epean, entzunaldi-izapidearen edukia ezagutzeko. Iragarkia BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hamar eguneko epea izango du alegazioak egiteko eta egokitzat jotzen dituen dokumentuak aurkezteko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2016ko ekainaren 30a.

Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

ANA ISABEL MARURI URIARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala