Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2016ko abuztuaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3438

AGINDUA, 2016ko uztailaren 20koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, «Joxe Mari Korta» sarien 2016ko deialdia argitaratzen duena, «Joxe Mari Korta» sariak arautzen dituen Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduan ezarritako esparruaren barruan.

Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduak arautzen ditu «Joxe Mari Korta» sariak (2009ko abuztuaren 10eko EHAA, 151. zk.). Agindu hori Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2011ko apirilaren 20ko Aginduaren bidez aldatu zen (2011ko maiatzaren 17ko EHAA, 92. zk.).

Agindu horren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da 2016ko ekitaldiko sarien deialdia egitea eta horretarako eman beharreko arauak ematea.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 4. artikuluan ezarritako ahalmenaz baliatuz, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Helburua.

«Joxe Mari Korta» sariak arautzen dituen Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2016ko deialdia egitea da agindu honen helburua. Agindu hori Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko apirilaren 20ko Aginduak aldatu zuen, «Joxe Maria Korta» sariak arautzen dituenak.

2. artikulua.– Betekizunak.

Agindu arautzailearen 3. artikuluan zehazten diren pertsona fisikoak izan daitezke agindu honen bitartez iragarritako sarien onuradun.

Aurkeztutako hautagaiek aipatu aginduan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute, Agindu arautzailearen 5. artikuluan xedatutakoaren arabera.

3. artikulua.– Eskabideak eta epea.

1.– Hautagaitzak eta aginduzko gainerako agiriak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzara bidali behar dira (Donostia kalea 1, 01010 Gasteiz), Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduetakoren batean.

2.– Eskabideak aurkezteko epea 2016ko irailaren 15ean bukatuko da.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Deialdi-agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 20a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala