Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2016ko abuztuaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

LEHENDAKARITZA
3432

23/2016 DEKRETUA, abuztuaren 1ekoa, Lehendakariarena, Eusko Legebiltzarra desegin eta hauteskundeetarako deia egiten duena.

Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 7.c) eta 50. artikuluek Lehendakariari ematen dioten ahalmenaz baliatuz, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko uztailaren 29an egindako bilkuran aztertu ostean, Eusko Legebiltzarra desegitea eta hauteskundeetarako deia egitea ebatzi dut.

Horregatik, xedapen horietan ezarritakoa aintzat hartuz, eta Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 46. artikuluan eta aplikatu beharreko gainerako legeetan xedatutakoaren arabera, hauxe

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Eusko Legebiltzarra desegitea eta hautesundeetarako deia egitea.

1.– Desegin egiten da 2012ko urriaren 21ean aukeratutako Eusko Legebiltzarra.

2.– Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako deia egiten da: 2016ko irailaren 25ean egingo dira, igandean.

2. artikulua.– Aukeratu beharreko legebiltzarkide-kopurua.

Euskal Autonomia Estatutuaren 26. artikuluan eta ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 10. artikuluan ezarritakoa betez, hauteskunde barruti bakoitzeko, 25 legebiltzarkide aukeratuko dira.

3. artikulua.- Hauteskunde kanpaina.

Ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 68.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hamabost egun iraungo du hauteskunde kanpainak. Irailaren 9ko 00:00etan hasiko da eta irailaren 23ko 24:00etan amaituko da.

AZKEN XEDAPENA

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 46.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko abuztuaren 1ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala