141. zk., 2016ko uztailaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (192 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3315
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 174/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 174/2015 hitzezko judizioa.
Alderdi demandatzailea: Eugenia Tamayo Calvente eta Jon Mikel Aretxaga Ituarte.
Alderdi demandatua: Ignacio del Hierro Puertas y Ferrutti Group, S.L.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:
EPAITZA
Ferrutti Group, S.L.ren aurka, Eugenia Tamayo Calvente-ren eta Jon Mikel Aretxaga-ren ordezkaritza prozesalak aurkeztutako demanda osorik baiesten dut; eta auzi-jartzaileari honako hauek pagatzera kondenatzen dut demandatua: bi mila (2.000) euro, eta legezko interesak –bi puntutan gehituta-, epaiaren egunetik kopuru hori guztiz ordaindu artekoak, eta, halaber kondenatzen da kontratatutako obra amaitzera; zehazki, demandako 5. orrian, «amaitu beharreko elementuak» epigrafearen barruan ezarritako exekuzioaren arabera. Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz.
Ebazpen hau irmoa da eta bere aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik.
Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, sinatzen duen magistratuak irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradu naizenez, horren guztiaren fede ematen dut.
Hierro Puertas y Ferrutti Group, S.L demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Getxo (Bizkaia), 2016ko ekainaren 21a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.