136. zk., 2016ko uztailaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (190 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
3204
IRAGARKIA. Honen bidez, Euskal Estatistika Erakundeak (Eustatek) jakinarazten du estatistika-eragiketei dagozkien emaitzak badaudela.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, iragarki honen bidez jakinarazten da honako estatistika-eragiketa hauei dagozkien emaitzak badaudela:
– Heriotzen estatistika (HERE) 2015eko 4. hiruh.
– Aurrekontuak egikaritzearen estatistika 2016ko 1. hiruh.
– Industri produkzioaren indizea (IPI) 2016ko apirila.
– Etxebizitzen beharren eta eskariaren inkesta (EBEI), 2015. urtea.
– Merkataritzaren eta konponketaren inkesta 2014. urtea.
– Eraikuntzaren koiunturaren indizea (EKI) 2016ko 1. hiruh.
– Etxebizitzen udal estatistika. 2015. urtea.
– Berotegi-efektuko gasen inbentarioa. 2014. urtea.
– Nekazaritzako prezioak eta prezio-indizeak 2016ko martxoa.
– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta (ETHI) 2016ko maiatza.
– Industria-prezioen indizea (IPRI) 2016ko maiatza.
– Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-BUI 2016ko 1. hiruh.
– Lan merkatuaren zentsua. Emaitza nagusiak eskualdearen arabera. 2015.
– Eraikuntzako kostuen indizea (EEKI) 2016ko maiatza.
– Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren estatistika. 2014. urtea.
– Azalera handietako merkataritzaren indizea-AHMI 2016ko maiatza.
– Hauteskundeetako emaitzen artxiboa 2016ko ekaina.
– Euskal industriaren panorama. 2016. urtea.
– Zerbitzuen estatistika- Ostalaritza 2014. urtea.
– Administrazio publikoen direktorioa 2014. urtea.
– Sektore publikoaren aurrekontuen estatistikak. 2014. urtea.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 30a.
EUSTATeko zuzendaria,
JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.