136. zk., 2016ko uztailaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (217 KB - 1 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
3200
IRAGARKIA, jakinarazteko, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetako hauteskunde-txartelak eta kopia-paperean egiten diren aktak prestatzeko eta banatzeko administrazio-kontratua formalizatu dela Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeetarako (Espedientea: PE-020/16).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saila - Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: PE-020/16.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: hornidura.
b) Xedea: iragarki honen idazpurukoa.
c) Loteak: bai, 3.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: presakoak.
b) Prozedura: irekia.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: Zenbateko garbia: 157.024,80 euro. BEZa (% 21) 32.975,20 euro. Guztira 190.000,00 euro, BEZa barne.
5.– Esleipena:
a) Esleipen-eguna: 2016ko maiatzaren 30a.
b) Formalizazio-eguna.1. lotea: 2016ko ekainaren 21a / 2. lotea: 2016ko ekainaren 20a / 3. lotea: 2016ko ekainaren 16a.
c) Kontratista: 1. lotea: Gráficas Juaristi SL / 2. lotea: Impresiones Transkrit SA / 3. lotea: MCC Graphics S. Coop.
d) Nazionalitatea: espainiarra.
e) Esleipenaren zenbatekoa: 1. lotea: 32.000 euro / 2. lotea: 94.000 euro / 3. lotea: 64.000 euro
Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 6a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.