Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2016ko uztailaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3197

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1285/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 1285/2015 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Crescencio Carracela Morel.

Abokatua: Alfonso Villar Viteri.

Prokuradorea: Carmen Carrasco Arana.

Demandatua: Luz Sady Gamarra Hermosa.

Ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-06-16an. Hona hemen epaitza:

324/16 Epaia, 1285//2015 prozeduran emana, 2016ko ekainaren 16an. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da, honako hauen artean: batetik, demandatzaile gisa, Crescencio Carracela Morel –Carrasco andrea prokuradore duela–, eta bestetik, demandatu gisa, Luz Sady Gamarra Hermosa (auzi-ihesean eta ordezkari prozesalik gabe). Fiskaltzak ere parte hartu du. Epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, 20 eguneko epean.

Luz Sady Gamarra Hermosa demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala