136. zk., 2016ko uztailaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (188 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3192
EDIKTUA, dibortziorako 611/2015 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa 611/2015.
Alderdi demandatzailea: Francisco Javier Teran Chavez.
Alderdi demandatua: Narcisa Geovanna Valencia Caicedo.
Gaia: dibortzioa.
Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:
Nik, Isabel Langara Garcia Etxabek, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau
Jakinarazten dut: epaitegi honetan, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 282/2015 (O) prozedura bideratu da, zeinaren autoetan epaia eman baita 2016ko ekainaren 10ean; interesdunak eskuragarri izango du epaiaren kopia bulego honetan.
Demandatuari legez ezarritako eran jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, ediktu hau eman eta sinatzen dut, ale bitan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.
Bilbao (Bizkaia), 2016ko ekainaren 10a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.